Gradu ondoko hezkuntza eskaintza 2020/21
Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak gradu ondoko hezkuntza eskaintza luzatzen du hainbat espezializazio ikastaroren bitartez. Ikastaro horiek goi mailako musika tituludunei zuzentzen zaizkie, beraien heziketari jarraipena emateko interesa dutenean, hain zuzen ere.
Ikastaroak gisa askotakoak dira eta beraiei buruzko informazio zehatza duzue bakoitzari dagokion orrialdean. Bertan, interesa dutenek informazioa aurkituko dute aipatu ikastaroen alderdi guztiei buruz: irakasleak, ikastaroaren azalpena, egutegia, prezioa… Nolanahi ere, informazio zabalagoa izateko edo edozein zalantza argitzeko honako helbide elektronikora jo dezakezue: cursos.especializacion@musikene.eus

Abesbatzen formazio eszenikoa
- Basilio Astúlez, Patxi Aizpiri, Nerea Erauskin, Marina Bollaín, Jasone Alba, Sergio Barcellona, Carmen Torreblanca, Susana Weber, Laura Marcos eta beste aditu gonbidatuak. – Koru abeslarientzat graduondokoa. Musikan eta eszenan profesionalizaziorako ikastaroa→
Interpretazioa: Klasikoa
Akordeoia
- Iñaki Alberdi – Akordeoi espezializazio ikastaroa→
Harpa
- Christine Icart – Harpan espezializazio ikastaroa: lehiaketak egiteko prestakuntza →
Kantua
- Ana María Sánchez, Itziar Barredo – Interpretazio praxia abeslari eta pianistentzat: opera, zarzuela, oratorioa eta kantua →
- Maciej Pikulski – Ahozko errepertorioan sakontzea (abeslari bakarlariak edo piano-kantua bikoteak)→
- Josep Cabre – Kantu “historikoa” →
Klarinetea
- Henri Bok –Klarinete baxuan espezializazio ikastaroa →
Kontrabaxua
- Pierre-Emmanuel de Maistre – Kontrabaxuan espezializazio ikastaroa →
Fagota
- Vicente Alario Ripoll – Fagot eta kotrafagot espezializazio ikastaroa→
Flauta
- Bruno Claverie – Flauta espezializazio ikastaroa →
- Álvaro Octavio Díaz, Miguel Ángel Angulo Cruz – Orkestra errepertorioan hobekuntza ikastaroa, flauta eta piccoloa→
Gitarra
Organoa
- Esteban Landart – Organoan espezializazio ikastaroa→
Perkusioa
- Antonio Javier Azanza, Javier Alonso y Lorenzo Ferrandiz – Orkestra errepertorioan espezializazio ikastaroa. Tinbalak eta perkusioa.→
Pianoa
- Miguel Ituarte – Piano espezializazio ikastaroa →
- Miguel Ituarte – Beethovenen pianorako sonaten inguruan: analisia eta interpretazioa →
- Josu Okiñena – Pianoarentzat euskal errepertorioa XVIII. mendean hasi eta gaur arte →
- Maciej Pikulski – Pianista errepertoristentzat akonpainamendu bokala →
- Maciej Pikulski – Piano errepertoristentzat lehenengo irakurketa, akonpainamendua eta coachinga→
- Marta Zabaleta – Piano espezializazio ikastaroa Marta Zabaletarekin →
Saxofoia
- Miguel Ángel Lorente, Thomas Barthélemy – Saxofón Musika klasikoea eta garaikidea – Saxofoia →
Tronpa
- Rodolfo Epelde – Tronpa orkestra errepertorioan espezializazio ikastaroa →
Tuba
- Luis Manuel Gimeno – Orkestra errpertorioan espezializazio ikastaroa – Tuba →
Biola
- Natalia Tchitch – XX. mendeko biola errepertorioan espezializazioa. Obra eta moldaketa handiak →
- Karsten Dobers – Biola. Kontzertu, oposaketa eta lehiaketetarako prestaketa →
- Josep Puchades – Master sarrera probetarako eta orkestra probetarako prestakuntza →
Biolina
- Aitzol Iturriagagoitia – Biolin Master ikasketa Sarrera Probak eta Lehieketak prestatzeko espezializazioa→
- Tatiana Samouil – Biolin interpretazio ikastaroa Tatiana Samouilekin →
- Catalin Bucataru – Biolinaren teknika eta interpretazioa →
- Liana Gourdjia – Biolin interpretazio ikastaroa Liana Gourdjiarekin→
Biolontxeloa
- Damián Martinez – Biolontxelo jotzaileentzat espezializazio ikastaroa →
Interpretazioa: Jazz
- Chris Kase – Jazz Tronpeta →
- Carlos Martín – Jazz Tronboia →
- Iñaki Salvador –Bill Evans-en musika: pianoan praktika instrumentala bere konposizio eta soloetatik abiatuz →
- Mariano Díaz – Karreran zehar ikasitako kontzeptuak sakontzea →
- José Luis Gámez – Espezializazio instrumentala: Jazz Gitarra →
- Joaquín Chacón – Gitarra jazz garaikide →
- Gonzalo Tejada – Kontrabaxua “Espezializazio instrumentala” →
- Víctor Merlo – Espezializazio ikastaro iInstrumentala: Baxu elektrikoa →
- José Agustín Guereñu – Eskola instrumentala: Baxu elektrikoaren garapen erritmikoa →
- Batería: Jo Krause – Jazz Bateria→
- Guillermo McGill – Flamenko-jazz Bateria →
- Mikel Andueza – Jazz Saxofoia: norberaren gaitasunak garatu eta hobetzea →
Gambera musika
- Sergio Barranco – Boskotea/zurezko haize taldea→
- Benedicte Palko – Ganbera musikan sakontzea: Joaquín Turina beste konpositore batzuekin batera ganbera musika emanaldietan →
- Benedicte Palko – Ganbera musika espezialitatea pianistentzat →
- Ricardo Sciammarella – Ganbera musika harientzat Haydn-etik Schubert-era→
Musika Tradizionala
- Maite Aseginolaza, Maite Bilbao, Elixabete Etxebeste, Aitor Furundarena eta beste aditu gonbidatuak: Beltrán, Biscary, Etxekopar, Hirigoyen, Miner eta Polo Vallejo – Euskal Musika Tradizionaleko Ikastaroa →
Pedagogia
- Mª José Aramberri, Maite Bilbao, Katalin Hajnoczy, Wolfgang Hartmann, Lucía Pérez – Musika-didaktika musika hizkuntza eta Instrumentuaren hastapenei aplikatua I →
- Mª José Aramberri, Maite Bilbao, Katalin Hajnoczy, Wolfgang Hartmann, Lucía Pérez – Musika-didaktika musika hizkuntza eta Instrumentuaren hastapenei aplikatua II →
Gorputz Teknikak eta Dantzak
Teknologia Musikala
- Juan Solaguren – Musika industria eszena digital berrian→
- Juan Solaguren – Gela birtualak sortu eta kudeatzea musika-irakaskuntza ikastegietan→
- Juan Solaguren – Hezkuntza-robotikaren hastapenak musika-gelan →
BETEBEHARRAK
Betebehar bakarra Goi Mailako Musika Titulua izatea edo titulu hori lortzeko ikasketak 2019/2020 ikasturtean amaitzea da. Izena ematerakoan titulua aurkeztea eskatuko da (edo berorren eskubideak ordaindu izanaren agiria). Gaur egun azkeneko ikasturtean dauden ikasleek berori amaitutakoan erakutsi ahal izango dute dokumentazio hori. Edozein kasutan dokumentazioa 2020ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.
IZENA EMATEA IRAILA
Interesa dutenek izena emateko formularioa bete beharko dute eta Musikenera curriculum labur bat bidali (cursos.especializacion@musikene.eus).
Instrumentuaren Interpretazio ikastaroa baldin bada, bideo grabazio bat ere bidali beharko da, hautagaiaren gaitasun musikala egiaztatuko duena (gutxi gora behera 20-30 minututakoa); bideo hori zerbitzu egoki batean jartzea gomendatzen da (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, e.a.), eta Musikenera posta elektronikoz bideo hori ikustea ahalbideratuko duen esteka bidaltzea; postaz ere bidali ahal izango da bideoa, beti ere Musikeneko helbidean garbi adieraziz “Espezializazio ikastaroak 2020-2021”.
Izena emateko epea 2020ko uztailaren 24an hasi eta 2020ko irailaren 8an amaituko da. Izen-ematea amaitzen denean, irailaren bigarren hamabostaldian, hautagai guztiek informazioa izango dute izena eman duten ikastaroan onartuak izan diren ala ez jakinaraziz.
MATRIKULAZIOA IRAILA
Onartutakoek matrikula gauzatu beharko dute dagokion inprimakia betez, ikastaroaren guztizko prezioaren herena ordainduz; derrigorrezko eskola-aseguruari dagozkion 15 euroak eta ikaslearen txartelari dagozkion 6,19 euroak ere ordaindu beharko ditu. Gainontzekoa bi zati berdinetan ordainduko da ikastaro bakoitzean adierazitako egunetan.
Matrikula egiteko epea 2020ko irailaren 23tik 25era izango da. Matrikula ez da burututzat emango aurrean aipatutako zenbatekoa ordaindu ez bada.
Garrantzizko Oharra
Ikastaro hauetako batean matrikulatua egoteak eskaintzen diren beste Espezializazio Ikastaro batera entzule modura joateko eskubidea ematen du, prezioa gehitu gabe.
Izena emateko eta matrikula egiteko inprimakian jaso beharko da zein ikastarorako egiten den matrikula, eta baita ere zein ikastarora joan nahi den. Bigarren aukera hori mugatua izango da ikastaroa bera burutzearen arabera batetik, eta bakoitzaren gehienezko ikasle kopuruaren arabera bestetik, nolanahi ere matrikulazioaren hurrenkera gordeko delarik.
Musikeneko Helbide Postala
Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK 2019-2020
Europa Plaza, 2 – 20018 Donostia-San Sebastian
Gipuzkoa