MUSIKA-DIDAKTIKA MUSIKA HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUAREN HASTAPENEI APLIKATUA II

Wolfgang Hartmann.

Katalin Hajnoczy.

Maite Bilbao.

Lucía Pérez

Koordinatzailea: María José Aramberri
Azalpena
Musika-didaktika Musika hizkuntza eta Instrumentuaren hastapenei aplikatua II lehenengo mailan egindako lanari jarraipena eman nahi dion gradu ondoko ikastaroa da. Aurretik formazio didaktiko honen lehenengo maila egina duten ikasleei zuzendua dago.
Helburua irakasleak, eta interesa duen tituludunak, materia hauetan musika ikasleei zuzendutako musika irakaskuntza estrategia aktiboak bereganatzen, garatzen, eguneratzen eta aplikatzen laguntzea da.
Ikastaroa 4 modulutan egituratzen da, aurrez aurrekoak guztiak. Lehenengo mailako edukiak barneratzeaz gain modulu horiek hainbat eduki multzo izango dituzte, hain zuzen ere musika-hizkuntza eta instrumentuen oinarrizko graduaren bigarren mailako kurrikuloarenak, musika irakaskuntza aktiborako estrategia anitzetatik abiatuz garatuak. Musika bizipena mugimendutik, entzumenetik, kantutik abiatuta, instrumentuaren interpretazioa edo inprobisazioa izango dira aurkezten diren proposamen didaktikoen ardatzak.
Irakatsi ondoren ikasleek maila honetarako proposamen metodologikoak garatu eta aplikatuko dituzte irakasleen on-line aholkularitzaz. Proposamen horiek ikastaro amaierako lan batean jasoko dira, gradu ondokoa amaitzean jendaurrean azalduz ebaluaketa saioan.
Ikastaroa Musikeneko Musika Hezkuntzaren Metodoak irakasgaiaren irakasleek emango dute, musika metodologia ezberdinetan adituak.
50 ordu bertan eta beste 44 norberak egin beharreko lanean
Gutxieneko ikasle kopurua: 8; gehieneko ikasle kopurua: 10
Egutegia
Moduluen ordutegia:
- Ostiraletan 16´30 -20´30
- Larunbatetan 10:00-14:00 (30’ minutuko atsedenaldia) 15:00-19:00 (30 minutuko atsedenaldia)
*Ordutegiak zertxobait alda daitezke matrikula egiten duten ikasleen beharren arabera.
I modulua (Kodály):
Módulo I (Kodály) : Ostirala, urriak 22 Larunbata, urriak 23
|
Módulo II (Dalcroze): Ostirala, azaroak 19 Larunbata, azaroak 20 |
Módulo III (Orff): Ostirala, abenduak 10 Larunbata, abenduak 11 |
Módulo IV (Willems): Ostirala, 2022ko urtarrilak 14 Larunbata, 2022ko urtarrilak 15
|
Ebaluaketa saioa: ostirala, 2022ko maiatzak 13 (17.30-19.30)