Jarrai Gaitzazu

Home  /  Pribatutasun Politika

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea

Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatua (IFZ: G20738423)

Helburuak

  • Musika ikastegiarekin lotutako ekimenak eta jarduerak sustatzea, ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea.
  • Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea.
  • Gure jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea.
  • Webguneen eta gure sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea.

Legitimizazioa

  • Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)
  • Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
  • Musikeneren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

Eskubideak

Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Europa Plaza, 2, 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: datuen.babesa@musikene.eus edo 943023750 telefono zenbakian

Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

 

1. Tratamenduaren Erantzulea 

Tratamenduaren Erantzulea” Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatua, aurrerantzean “Musikene”, “fundazioa” edo “Tratamenduaren Erantzulea”.

I.F.Z.: G20738423
Helbidea: Europa Plaza, 2
Herria: 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943023750
Helbide elektronikoa: datuen.babesa@musikene.eus

 

2. Indarrean dagoen legeria

Musikenek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak.

 

3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Musikeneren webgune ofiziala www.musikene.eus da.

Fundazioak sare sozialetan dituen kanal ofizialak honako hauek dira.

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Musikene webgune ofizialei eta fundazioaren sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

 

4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Musikeneren webgune edo sare sozial eta profesionalen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Musikeneren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Musikenen egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  1. Musika ikastegiarekin lotutako ekimenak eta jarduerak sustatzea, ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)
  2. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea. Gure jarduera buruzko informazioa bidaltzea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
  3. Musikenek kudeatutako jarduerei buruz eta fundazioak parte hartzen duten jarduerei buruz informatzea eta zabalkuntza ematea; webgune, sare sozial eta profesionalen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; interesdunen irudia tratatzea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Musikeneren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

 

5. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, hezkuntza, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. Epe honen ondoren, datuak ezabatu egingo dira, konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuta.

 

6. Sekretu eginbeharra 

Musikene erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Musikeneko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

 

7. Datu pertsonalak biltzea

Musikenek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioan, gune pribatuan, online dendan, e.a.), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Musikenek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Musikenek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen gune pribatua edo online denda erabiltzean, baita webgunearen bitartez informazioa bidali behar bada ere, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

 

8. Erregistroak eta harpidetzak 

Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, datuen.babesa@musikene.eus helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.

 

9. Sarbide gakoen erabilera 

Eremu pribatuetara sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besteraezinak dira. Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonos, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.

Musikenek gomendatzen du erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea, teklatuko maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak konbinatuz. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu, eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuek eskura ditzaketen euskarri fisiko edo informatikoetan. Sarbide-gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, urtean behin gutxienez.

Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontu pertsonala ixtea webguneako eremu pribatuetan saio bakoitza amaitzean; izan ere, horrela ziurtatuko du inork ezin duela bere informazio pertsonalerako sabiderik lortu bere ordenagailua norbaitekin partekatzen badu.

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Musikeneri bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera edo baimenik gabeko sarbidea.

Musikenek eskubidea izango du erabiltzaile baten kontuari baja emateko, baldin eta haren erabilera desegokia antzematen badu, Musikenerekiko betebeharrak ez betetzeagatik, pribatutasun-politika eta webgunearen baldintza orokorrak ez betetzeagatik, edo garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.

 

10. Enplegu-eskatzaileak 

Curriculum vitaea Musikenen lan egiteko hautagaitza formularioen, posta elektronikoaren, sare sozial edo profesionalen kanalen edo antzeko mekanismoen bidez eskaintzen duenari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalen Babesari buruzko  araudian ezarritakoaren arabera, bere enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak “Curriculumak eta Langileen Hautaketa” izeneko datuen tratamenduan sartuko direla.

Zure datuak erabili ahal izango dira Musikeneko langileak hautatzeko etorkizuneko prozesuetan parte har dezazun. Prozesu horiek Musikene berak kudeatu ditzake, edo Musikenek langileak hautatzeko prozesuak egiteko kontratatu ditzake kanpoko enpresek.

Musikenek urtebete inguruko epean mantendu lezake zure curriculuma. Epe hori igarotakoan, datuak suntsitu egingo dira, konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak aplikatuz.

Azaldutako helbururen batekin ados ez bazaude, lehenbailehen idatziz jakinarazteko eskatzen dizugu. Era berean, zure datuetan aldaketarik gertatuz gero, jakinaren gainean egoteko eskatzen dizugu. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea, eramangarritasuna, etab.), baita gai honi buruzko edozein eskaera ere, Pribatutasun Politika honetako “Interesdunen eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.

 

11. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake (esate baterako, Facebook, YouTube, Instagram). Musikenek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Musikenerekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Musikeneren menpe.

 

12. Musikeneren presentzia Sare Sozial eta Profesionaletan 

Musikenek sare sozial eta profesional desberdinetan profilak ditu, fundazioarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozial edo profesionaletan duen profilarekin Musikeneren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozial edo profesionalen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Musikenek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, fundazioarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Musikeneri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Musikenek sare sozial edo profesionaletan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Musikeneren sare sozial edo profesionalen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozial edo profesionalen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hau horrela izanda, edozein bisitarik askatasunez ikusi, komentatu eta partekatu ahal izango du, sare sozial edo profesional bakoitzak ezartzen duen moduan.

Sare sozial edo profesional bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial edo profesional bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozial edo profesionalek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Musikenek duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Musikenek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Musikenek alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Musikenek sare sozial edo profesional batzuetako beste profilak jarraitu ditzake (edo hirugarrenen argitalpenak berriz zabaldu), baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Era berean, Musikenek sare sozialetan dituen kanalek (Facebook, Instagram, Twitter, e.a.) sare horietako jarraitzaleak eduki ditzake (edo hauen argitalpenak berriz zabalduak izan daitezke), baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dutenik.

Musikenek beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Musikenek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozial edo profesionaletan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Musikene zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) fundazioak argitaratutakoak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Musikeneren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

 

13. Segurtasun Neurriak 

Musikenek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Musikeneren erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

 

14. Segurtasun urraketa 

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943023750 telefono zenbakia edo datuen.babesa@musikene.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

 

15. Interesdunen eskubideak 

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Europa Plaza, 2, 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), telefonoa: 943023750 edo, bestela, datuen.babesa@musikene.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

 

16. Datuak Babesteko Ordezkaria

Datu Pertsonalak Babesteko (EB) 2016/679 Europako Arautegiak (datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, “RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduko 3/2018 Lege Organikoak (“LOPDGDD”) bermatuz, Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatuak jakinarazten du Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu duela eta interesdun guztien eskura jartzen dituela bere datuak:

Erakundea: DPO BIDE, S.L.
Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D – 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943453588
Helbide elektronikoa: info@dpobide.com

 

17. Indarraldia eta aldaketak 

Musikenek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Musikenek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Musikenek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

 

18. Jurisdikzioa 

Musikene eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Musikene eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Musikenek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

X