Jarrai Gaitzazu

Home  /  ZERGATIK IKASI MUSIKENEN?

Ezagutu zure ikasketak Musikenen egiteko arrazoiak

KALITATEZKO IRAKASKUNTZA

Musikeneko hezkuntza-komunitatea nazioartekoa da. Bertako irakaskuntza indibidualizatua izateaz gain praktikara bideratua da, gure ikasle guztientzako prestakuntza integrala bermatuz. Gure irakasleak jardunean dauden musikari ospetsuak dira, beren materian adituak.

GONBIDATUAK

Ikasturtero nazioartean ospe handia duten artistak hartzen ditugu Musikenen; horien artean aipatzekoak dira gure talde handiak zuzentzan dituzten hamar zuzendari gonbidatu, konposizioko ikasleekin lan egiten duten hiru konpositore gonbidatu eta esklusiban ikastegiko ikasleentzat doako masterclassak ematen dituzten musikari ezagunen zerrenda luzea. Hori guztia, gure irakasle bikainekin ohiko eskolez gain.

HITZARMEN SARE ZABALA

Musikenek 140 hitzarmen baino gehiago ditu kanpoko erakundeekin, hezkuntza esperientzia ikasgeletatik haratago aberasten dutenak eta ikasleak bizitza profesionalera hurbiltzen dituztenak. Hitzarmen horiek, besteak beste, talde profesionalekin (orkestrak, bandak, abesbatzak), musika-jaialdiekin, gizarte proiektuekin edo bekekin egindako elkarlanak biltzen dituzte.

INSTALAZIO MODERNOAK

Donostiako unibertsitate campusean kokatua, Musikenek hazkunde profesional eta pertsonalerako ingurune aproposa eskaintzen du. Gure instalazioek guztiz hornitutako ikasgela instrumental eta teorikoak, argi naturala duten entsegu kabina intsonorizatuak, grabazio-estudioa, elektroakustikako laborategia eta instrumentu parkea dituzte. 432 eserleku dituen auditoriuma ere badu.

X