Jarrai Gaitzazu

Home  /  GUNEEN LAGAPENA

GUNEEN LAGAPENA

Partikularren edo enpresen eskueran jarritako guneak dauzka Musikeneren egoitzak. Behe-solairuan dagoen auditorioa da tamaina handienekoa, baina tamaina txikiagoko aretoak ere alokatzen dira, hala nola organoaren aretoa, 60 lagunentzako edukiera duen ganbera-aretoa, eta hainbat tamainatako beste gela batzuk.

Informazio gehiago nahi baduzu: KONTAKTUA

AUDITORIUMA

432 lagunentzako gehieneko aforoa du, baina 620 ere sartu daitezke harmaila eta butakak jasoz gero. Laburbilduz, gune balioanitza da. Kontrol teknikoko kabina bat dauka gunearen atzeko aldean. Auditoriumak, gainera, zama-lanetarako sarbide bat dauka kale-kotarekin. Arrapalak eta igogailuak dauzka aulki gurpildunentzat eta haientzako gune zabalak aretoaren barruan.

ORGANO ARETOA

25 lagunentzako aforoa duen gune balioanitza. Paladun aulkiak, ordenagailua, pantaila handia eta audio-ekipoa dauzka.

X