Jarrai Gaitzazu

Home  /  Master Ofizialak  /  Musika-interpretazioko Masterra

Musika-interpretazioko irakaskuntza artistikoen masterra

Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailako eta Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailako titulazioa.

Masterraren Homologazio ziurtagiria

2026-27 SARRERA PROBAK: BIGARREN DEIALDIA

Zergatik ikasi Musika Interpretazio masterra Musikenen?

Ikerketa

Ikerketa artistikoan murgildu eta, hala nahi baduzu, prestatu ondoren doktoretza ikasketak egiteko.

Esploratzea

Interpretazio tekniketan sakondu, egungo musikan oso erabiliak

Osoko formazioa

Zure instrumentuan eta ganbera musikan formazioa jaso Musikene Europako erreferentzia egin dute irakasleen eskutik.

Berrikuntza

Zure proiektu pertsonala sortu eta ikasi nola grabatu eta zabaldu

Malgutasuna

Ordutegi kontzentratuak, Donostiatik kanpo duzun lan-jarduerarekin uztartu ahal izateko.

Informazioa

IZEN-EMATEA: 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 15era
SARRERA PROBAK: ONLINE, bideoak 2026ko maiatzaren 28an eta 29an bidaliko dira
MATRIKULAZIOA: ONLINE 2026ko ekainean
PLAZA ESKAINTZA: 50 ikasturteko

KONTAKTUA

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide honetara: master@musikene.eus

Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
MUSIKA INTERPRETAZIOKO MASTERRA
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa

Plaza motak
Ahots edo instrumentu espezialitatea Eskainitako plaza kopurua
Akordeoia 2
Biola 2
Biolina 4
Biolontxeloa 2
Fagota 2
Flauta 2
Gitarra 2
Harpa 2
Kantua 4
Klarinetea 2
Kontrabaxua 2
Oboea 2
Organoa 2
Perkusioa 2
Pianoa 6
Saxofoia 2
Tronboia 2
Tronpa 2
Tronpeta 2
Tuba 2
Txistua 2
GUZTIRA 50
MASTERRAREN EGITURA

Masterrak 120 ECTS kreditu ditu guztira. Honela banatzen dira:

    • Derrigorrezko irakasgaiak: 91 ECTS
    • Aukerako irakasgaiak: 12 ECTS
    • Master Bukaerako Lana: 17 ECTS
IKASKETA-PLANA
1. MAILA
URTEKO IRAKASGAIAK ECTSak
DER Errepertorioa bakarlari gisa I 26
DER Lanbide-garapena 5
LAUHILEKO IRAKASGAIAK LEHEN LAUHILEKOA ECTSak
DER Teknika instrumental hedatuak 3
AUK Aukerakoa 1 6
MAL Ikerketaren metodologia 5
LAUHILEKO IRAKASGAIAK BIGARREN LAUHILEKOA ECTSak
DER Ganbera Musika/Ensemblea I 5
DER Sorkuntzaren eta interpretazioaren arteko elkarrizketa 5
P Kanpoko proiektua 5
2. MAILA
URTEKO IRAKASGAIAK ECTSak
DER Errepertorioa bakarlari gisa II 21
DER Diziplinarteko sorkuntza-proiektuak 6
LAUHILEKO IRAKASGAIAK HIRUGARREN LAUHILEKOA ECTSak
DER Ganbera Musika/Ensemble II 5
AUK Aukerakoa 2 6
LAUHILEKO IRAKASGAIAK LAUGARREN LAUHILEKOA ECTSak
DER Ganbera Musika/Ensemblea III 5
DER Grabazio eta postprodukzio teknikak 5
MAL Master Bukaerako Lana 12
Edukiak, Metodologia eta Konpetentziak
EDUKIAK

Masterrak bost moduluko egitura du:

I. Modulua. Espezialitatea

    • Interpretatzailearen hobekuntzara zuzendutako modulua
    • Espezialitateko banakako eskolak oinarri hartuta, Ganbera Musika edo Ensemble eskolekin osatzen da.
    • Ikasleak interpretatzaile gisa hainbat alderditan (solista, ganbera-musika eta ensemblea) eta hainbat testuingurutan trebakuntza orokorra lortzea du helburu nagusia.

II. Modulua. Derrigorrezkoa

    • Musika lanbidearen errealitatera bideratutako gaitasunak garatzen ditu, egungo interpretatzaileak nazio zein nazioarte mailan dituen beharrei erantzunez.
    • Formazioa osatzeko, diziplinarteko proiektuen analisia eta sorkuntza lantzen duten irakasgaiak eskaintzen dira konpositoreen eta interpretatzaileen arteko harremana benetako egoeretan bultzatuz eta ikasleak XX: zein XXI. mendeetako musika berriekin konektatuz.
    • Curriculumak Garapen Profesionala, Sorkuntza-Interpretazioa Elkarrizketa, Teknika Instrumental Hedatuak, edo Grabazio eta Posprodukzio Teknikak bezalako irakasgaiak biltzen ditu. Azken horrek, gainera, grabazio saio praktiko errealak hartzen ditu barne.

III. Modulua. Aukerakoa

    • Ikaslearen interes partikularrak pertsonalizatzeko aukera ematen du aukerako irakasgaien bitartez praktika instrumentala ikuspegi teoriko batetik osatuz eta horretan sakonduz.
    • Helburua ikasleek ikuspegia zabaltze da, musikaria gaur egungo mundu globalean txertatzeko funtsezkoak diren alderdiak hainbat baliabideren bitartez landuta.

IV. Modulua. Kanpoko praktikak

    • Lan esperientzia eta esperientzia artistikoa eskuratzeko aukera eskaintzen du, Euskadiko areto eta ziklo ezberdinetan kontzertuak eginez.

V. Modulua Master Bukaerako Lana (MBL)

    • Estu lotuta dago ikaslearen musika-proiektuarekin, Master Bukaerako kontzertuan gauzatuko dean. MBLa ikerketa artistikoko metodo eta teknika ezberdinen azterketaren bitartez garatzen da.
METODOLOGIA

Masterra aurrez aurrekoa da eta jarduera formatibo ezberdinak uztartzen ditu:

    • Banakako instrumentu/ahots eskolak.
    • Ganbera musika/Ensemble eskola kolektiboak, kontzertu publiko baten proiektuaren prestaketa barne.
    • Eskola kolektiboak, ikasleak egungo musika-interpretatzailearen errealitatearekin kontaktua izan dezan, etorkizuneko bizitza profesionalerako prestatuz.
    • Kanpoko proiektua, areto eta ziklo ezberdinetan kontzertuak eginez.
    • Jendaurrean Master Bukaerako Lanaren Kontzertu- Hitzaldia.
KONPETENTZIAK
HITZKUNTZAK
    • Eskola kolektiboak gazteleraz emango dira..
    • Banakako eskolak irakasleak eta ikasleak adostutako hizkuntzan emango dira (irakasleak nazioarteko jatorrikoak dira eta gehienetan hizkuntza bat baino gehiago menperatzen dute).
    • Ikastegiak, bere hizkuntza egitasmoaren bitartez, laguntza ematen du gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemaniera ikasteko.
    • Ingelesaren ezagutza gomendatzen da kontsulta bibliografikoak egin ahal izateko.
SARBIDEA ETA ONARPENA

Ikasleak online sarrera proba baten bitartez hautatuko dira, ikus entzunezko grabazioak bidaliz.

Izen-ematea
    • Izena emateko datak: 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 15era
    • Interesdunek izena emateko eskabidea bete beharko dute, eta dokumentu hauek bidali beharko dituzte Musikeneko helbidera edo master@musikene.eus helbide elektronikora:
      1. Indarrean dagoen NAN, AIZ, erresidentzia txartela, identitate zedula edo pasaportea.
      2. Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak zehaztuta.
      3. Curriculum Vitae
      4. Masterra zergatik egin nahi duen azaltzen duen motibazio gutuna eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
Probaren egitura

Hautagaiek bideo bana grabatu beharko dute proba hauetako bakoitzeko:

    • 1. proba: 20 minutuz eta espezialitate guztietan, gutxienez hiru obra edo horien zatiak interpretatzea, estilo eta garai ezberdinetako adierazle direnak.
      Lehen proba honetarako, hautagaiek bideo-fitxategi bakarra aurkeztu beharko dute, Musikenera bidaliko dena, izen-emate epea amaitu ondoren helaraziko zaizkien jarraibideen arabera. Bideoan jasotako obra bakoitza hartualdi bakar batean (etenik gabe) grabatu beharko da, inolako ediziorik gabe. Bideoak hautagaiaren gorputz osoa eta instrumentua erakutsi beharko ditu.
      Pianoaz lagunduta interpretatu behar diren obrak, laguntzailearekin interpretatuko dira.
    • 2. proba: elkarrizketa pertsonala. Probatarako onartu diren hautagaiek horiek egin aurreko egunetan jaso dituzten galderei erantzungo diete. Erantzun horiek bideoan grabatuko dira eta Musikenera bidaliko dira jasotako jarraibideen arabera.

Grabazioak bidaltzeko epea: 2026ko maiatzaren 28an eta 29an, izena emateko epea amaitu ondoren emango diren jarraibideen arabera.

Ebaluaziorako irizpideak
    • 1. proba (%80): 
      • Errepertorioa-Programa:
        • Estilo eta garaien aniztasuna
        • Mailari egoki moldatzea
        • Aurkeztu den programaren zailtasuna
        • Aurkeztutako obren estiloari arreta
      • Alderdi teknikoak:
        • Erronka tekniko eta interpretatiboei aurre egiteko interpretazioan gaitasuna
        • Musikaltasuna
        • Fraseatzea
        • Dinamika
        • Artikulazioa
        • Arnasketa
        • Afinazioa
        • Gorputzaren posizioa
      • Artisktikoa:
        • Komunikazioa
        • Adierazkortasuna
        • Transmisioa
    • 2. proba 2 (%20)
      • Motibazioa
      • Hausnarketa artistikorako gaitasuna
      • Adierazpen garbia
      • Ibilbidea
      • Potentzial akademikoa
Epaimahaiak

Espezialitate bakoitzeko epaimahaia ikastegiko hiru irakaslek osatuko dute, aztergai diren diziplinetan espezializatuta egongo direnak.

Erreklamazioak

Lortutako kalifikazioen aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango da hiru egun balioduneko epean, emaitzak argitaratzen direnetik zenbatzen hasita. Horiek ebatzi eta argitaratzeko epea gehienez hamar egun baliodunekoa izango da, erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen denetik. Idatzizko eskaera formal baten bidez aurkeztutako kalifikazio-berrikusketak soilik bideratuko dira; eskaera horrek data eta sinadura izan behako ditu, indarren dagoen NAN, AIZ edo pasaportearekin batera, Ikasketen Antolamenduko zuzendariordetzari zuzendua, eta helbide honetara posta elektronikoz bidalia: reclamaciones@musikene.eus.

Sartzeko betekizunak

Ezinbesteko eskakizuna izango da hauetako titulazioren bat izatea:

    • Graduko titulua
    • Arte-irakaskuntzen Goi Mailako titulu ofiziala
    • Aurrekoen baliokide den edozein titulu, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko erakunde batek emana

Sartzeko aukera izango dute baita ere:

    • 2025-2026 ikasturtean zehar Graduko ikasketak amaitzen dituztenek.
    • Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaz kanpoko hezkuntza-sistemen arabera tituludun direnak, betiere eskumeneko hezkuntza Administrazioak egiaztatzen badu formazio-maila baliokidea dutela.

Matrikula egitean, titulua (edo titulu-eskubideak ordaindu izanaren agiria) aurkeztu beharko da. Gaur egun azken maila egiten ari diren ikasleek 2026ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori.

Ikastegira itzultzea

Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskaera egin dezakete 2026ko ekainaren 1etatik 10era. Interesa dutenek urrats hauek jarraitu beharko dituzte ezarritako epean:

    • Online eskaera orria betetzea.
    • Eskatzailearen ikus-entzunezko grabazio bat bidaltzea, 10 eta 15 minutu bitartekoa:
      • Grabazioa helbide honetara bidaliko da: secretaria.academica@musikene.eus.
      • Artxiboak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, etc. …) eta bideoa ikustea ahalbidetuko duen esteka bidaltzea.

Garrantzizkoa:

    • Ez dira onartuko ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentu guztiak bidali ez dituzten eskaerak.
    • Ikastegiko organo eskudunak ebatziko ditu eskaerak, ikastegian dauden plaza libreak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuta.
    • Eskaerei posta elektronikoz erantzungo zaie ekaineko bigarren hamabostaldian.
    • Ezinbesteko baldintza da ikastegian aurreko garaiko ordainketak, bai matrikula tasei dagozkienak bai eta gainontzeko ordainketak ere, egunean izatea.
Emaitzak
Irakasleak
Derrigorrezko irakasgaiak

Errepertorioa bakarlari gisa I y II:

Ganbera Musika I, II, III: Espezialitateko irakasleak, ikaslearen proiektu artistikoaren arabera

Ensemble I, II y III: José Luis Estellés

Lanbide-garapena: Mª José Cano, Juan Solaguren; irakasle gonbidatuak

Sorkuntzaren eta interpretazioaren arteko elkarrizketa: Jesús Echeverría, irakasle gonbidatuak

Diziplinarteko sorkuntza-proiektuak: Iñigo Giner (irakasle gonbidatua)

Grabazio eta postprodukzio teknikak: Juanan Ros

Teknika instrumental hedatuak: Ramon Lazkano

Kanpoko proiektua: Gotzone Higuera

Master Bukaerako Lana

Hautazko irakasgaiak

Artea eta gizartea: Itziar Larrinaga, Xabier Erkizia (irakasle gonbidatua)

Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak: Elix Etxebeste, Ana García Urcola, Gotzone Higuera

XX. eta XXI. mendeetako pentsamendu sortzailea eta estetikoa: Elix Etxebeste

Matrikula eta bekak
MATRIKULA
    • Matrikula urtero egingo da ezartzen diren epeetan.
    • Ikaslearen aukera izango da urtero matrikula osoa egitea (60 ECTS) edo partziala (kasu horretan lehenengo urtean 45 ECTSkoa izango da gutxienez).
    • Ikastegiak ikasturte bakoitzean ezarriko ditu matrikulan aldaketak eskatzeko epea. Nolanahi ere lauhileko bakoitzaren hasieran izango da.
    • Ikasleek Masterreko matrikula egiteko aukera izango dute Graduko azken urteko irakasgairen bat gainditu gabe izan arren: MBL eta gehienez irakasgai bat. Kasu horretan Graduko titulua lortu duela egiaztatu beharko du Masterreko titulua eskuratu ahal izateko.

Matrikularen prezioa:

    • Matrikula osoa ikasturteko (60 ECTS): 5.820 euro.
      • Master honetako kreditu bakoitzaren kostua 97€koa da 1. matrikulan eta 140€koa 2. matrikulan edo hurrengoetan.
    • Ordainketa hiru epetan egingo da:
      • Herena matrikulatzerakoan.
      • Gainontzeko zenbatekoa bi erditan, bat azaroan eta bestea otsailean.
    • Musikenen titulua lortutako ikasle ohia bazara, %15eko beherapena izango duzu matrikularen prezioan.
KREDITUEN AITORTZA ETA TRANSFERENTZIA
    • Aurrez masterreko ikasketa ofizialak egin dituzten ikasleek kredituen aitortza eta transferentzia eska dezakete, edukiak eta konpetentziak gutxienez %75ean bat datozen irakasgaietan. Ez dira inolaz ere aitortuko kanpoko proiektuari edo Master Bukaerako Lanari (MBL) dagozkien kredituak.
    • Kredituak aitortzea eskatzeko ezinbestekoa da ikastegian matrikulatua egotea, horrek esan nahi du ikastegian plaza lortu dela ezarritako prozeduraren bitartez.
    • Ikasleak matrikula burutzeko unean eskatu beharko du kredituen aitortza egitea.
    • Eskatutako kredituen ebazpena dagokion ikasturtea hasi aurretik emango da jakitera eta ikasleak erreklamaziorako epea izango du.
    • Onartzen diren aitortzak ikaslearen espediente akademikora igoko dira, bertan adieraziz aitortzen den ikasgaia, jatorrizko espedientean lortutako kalifikazioa, eta zein ikastegitan egin zen. Halaber, matrikularen zenbatekoa doituko da, matrikulazio kontratuan zehazten den moduan (aitortzen den kreditu bakoitzaren zenbatekoaren %35a).
BEKAK
Musikeneko ikasleentzako beka esklusiboak

Beka hauek behean aipatzen diren laguntza publikoekin bateragarriak dira eta eskatzaileen meritu artistikoak kontutan hartuz soilik emango dira.

    • “Igartza” beka: Beasaingo Udalak 3.300 euroko beka ematen du Musikeneko Interpretazio masterretako batean (Orkestra Ikasketak, Musika interpretazioa edo Jazz interpretazioa) matrikulatuta dagoen ikasle batentzat. Horretarako espresuki eratuko den epaimahai batek hautatuko du udazkenean egingo den hautaketan.
    • “José Luis Ansorena” beka: Errenteriako Andra Mari Abesbatzak eta Musikenek José Luis Ansorena Beka-Lehiaketa antolatzen dute, 2.000 euroko dirusariarekin, Orkestra Ikasketa, Interpretazio Klasikoa eta Jazz interpretazio masterretan matrikulatutako ikasleei zuzendua.
Beka orokorrak
Egutegia eta ordutegiak
Ebaluazioa eta bertan jarraitzea
    • Ikasleek gehienez lau deialdi izango dituzte irakasgai bakoitza gainditzeko, masterraren mugen barruan (bi ikasturte gehituko zaizkio titulua gainditzeko beharrezkoak diren ikasturteei). Gaixotasun larri edo ihabilitatzailea duten kasuetan beste urte betez luzatu ahal izango da.
    • Bi deialdi izango dira ikasturte bakoitzean: ekaineko ohiko deialdia (lehenengo lauhileko irakasgaien kasuan otsailean) eta iraileko ezohiko deialdia.
    • Master Bukaerako Lana (MBL) ikasketa planeko gainontzeko irakasgaiak gainditu ondoren bakarrik ebaluatu ahal izango da.
    • Ebaluaziorako egutegia ikasturte bakoitza hasi aurretik emango da argitara. MBLen egun zehatzak gutxienez hamabost eguneko aurrerapenaz argitaratuko dira.
    • Ikasleek matrikulatutako gutxienez kredituen %15a gainditu beharko dute lehenengo ikasturtean.
Titulazioa
    • Irakaskuntza hauek gainditzeak egindako Masterrean Musika Irakaskuntza Artistikoetan Masterra titulua eskuratzea ekarriko du. Titulazio hori ofiziala da eta balio akademikoa eta profesionala du Espainiako Estatu osoan.
    • Irakaskuntza Artistikoko Master tituluek (MECES 3 maila) Doktoretza ikasketa ofizialetara (MECES 4) sarbidea ematen dute.
Tituludunen profila

Musikeneko Musika Interpretazio Masterrak sustatzen duen tituludunen profila gaitasun hauek dituen musikari batena da:

    • Musika interpretazioan, bakarka zein gabera talde edo ensemble bateko kide gisa, egoki eta eroso moldatzea
    • Diziplina arteko musika proiektuetan egoki eta eroso parte hartzea
    • XX. eta XXI. mendeetako berezko estiloen ulermena, irakurketa eta interpretazioa jorratzea.
    • Obra garaikideen estreinaldiak gauzatzea
    • Kontzertuetan, jaialdietan edo grabazioetan aurkezteko berezko proiektu artistikoak sortzea eta garatzea.
    • Ikerketa artistikoari heltzea.

Ohiko testuinguru sozioekonomikoa eta kulturala kontuan hartuta, ikasle tituludunek honako esparru hauetan garatu ahal izango dute beren jardun profesionala:

    • Bakarlaria.
    • Ganbera talde baten kidea.
    • Musika proiektu artistikoetan kolaboratzaile.
    • Proiektu berritzaileen sortzailea.
    • Interpretazioarekin zerikusia duten alderdien ikertzailea.
    • Irakaslea, bereziki goi mailako hezkuntzan.
Araudia
    • 1/2024 Legea, ekainaren 7koa, goi mailako arte irakaskuntzak arautzen dituena eta arte-irakaskuntza profesionalen antolaketa eta baliokidetasunak ezartzen dituena.
    • 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, 2/2006 Lege Organikoak araututako goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezartzeari buruzkoa. Errege Dekretu horren 7. artikuluan goi-mailako arte-irakaskuntzako zentroei masterrak eskaintzeko baimena ematen zaie.
    • EBAZPENA, 2020ko urriaren 5ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Musika Interpretazioko Arte Irakaskuntzetako Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana.
    • Hezkuntza eta Lanbide-Heziketaren  Ministeritzaren Homologazioa.
    • Euskal Jaurlaritzako ebazpena, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak ematen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen ikasketei dagozkien kredituen aitorpena eta transferentzia arautzen dituena