Jarrai Gaitzazu

Home  /  Pavel Gomziakov

Pavel Gomziakov

Tchaikovsky maisuaren hirian jaioa, Errusiako Uraletan, Pavel Gomziakovek hiri horretako Estatu Kontserbatorioan ikasi zuen Dmitri Millerrekin. Madrilgo Reina Sofía Goi Mailako Musika Ikastegian jarraitu zituen ikasketak Natalia Schakhovskayarekin, eta, ondoren, Parisko Goi Mailako Kontserbatorioan, “Philippe Mullerren gidaritzapean hobekuntza-zikloan” graduatuz.

2010eko apirilean, debut txalotua egin zuen Ameriketan Chicagoko Orkestra Sinfonikoarekin, Trevor Pinnock zuzendari zela.

Pavelek Europa osoan, Hego Amerikan eta Japonian ematen ditu kontzertuak. Hainbat orkestrarekin aritu da lankidetzan, hala nola Finlandiako Ganbera Orkestra Jukka-Pekka Sarasteren zuzendaritzapean, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionala Tugan Sokhievek zuzendua, Errusiako Orkestra Nazionala, Seattleko Orkestra Sinfonikoa, Gulbenkian Orkestra, Milango Orkestra Sinfonikoa eta Londresko Orkestra.

Gehien eskatzen den ganbera musikarietako izanik, Pavel Gomziakovek kontzertu ugari eman ditu Maria Joao Pires pianista handiarekin batera Europan, Ekialde Urrunean eta Hego Amerikan. Areto ospetsuetan aritu dira, hala nola, Parisko Champs-Élysées Antzokian, Genevako Victoria Hallen, Madrilgo Teatro Realean, Köln Philharmonien, Vienako Konzerthausen eta Tokyoko Sumida Triphony Hallen.

2009an Deutsche Grammophon zigiluarekin argitaratutako Chopinen azken lanen grabazioak Grammy sarietarako izendapena jaso zuen. Maria Joao Piresekin egin ohi duen lanaz gain, Augustin Dumay, Louis Lortie, Adreque Korobeinikov eta Nikolay Lugansky musikariekin ere aritzen da elkarlanean.

Ms. J. Ngek (Hong Kong) eskuzabal eginiko maileguari esker, Pavel Gomziakovek David Tecchleren instrumentu zoragarri bat jotzen du: “exRomberg” (Erroma, 1703).

X