Jarrai Gaitzazu

Home  /  Master Ofizialak

Master Ofizialak

Musikenek bost master ofizial eskaintzen ditu, musikariaren espezializazio akademikora eta profesionalera zuzenduak. Jarraian aurkezten dizkizugu programa hau hautatzeko bost arrazoi:

  • Motibazio pertsonala: etengabeko formazio espezializatuan interesa baduzu, konpetentzia eguneratuak eta lan merkatuari egokituak lortuko dituzu
  • Master irakasleak: ospeko musikariak eta gonbidatuak, Musikene Europan erreferentziazko ikastegi izatera eraman dute.
  • Lan publikora sarbidea: master ofizialak oposizioetarako meritu baremoetarako baliodunak dira eta derrigorrezkoak Estatuko zenbait deialditan.
  • Ikerketa artistikoa: Musikeneko masterretako ikasketa planek ikerketara zuzendutako ECTSak dituzte, tituludunei doktoretza programetarako sarbidea erraztuz.
  • Sarrera probak: erabat online, munduko edozein lekutik egin ahal izango dituzu.

Informazio gehiagorako, ikusi FAQ atala edo jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bitartez: master@musikene.eus

FAQ: TITULAZIOA ETA MASTERREN ANTOLAKETA

ZEIN BALIO DUTE MUSIKENEN EMATEN DIREN MASTER OFIZIALEK?

Arte Irakaskuntza Masterrek unibertsitate Masterren balio berbera dute ondorio guztietarako. Hala jasotzen du ekainaren 7ko Arte Irakaskuntzen 1/2024 Legeak 12. artikuluan.

ZEIN BALIO DUTE MUSIKENEKO MASTERREK ENPLEGU PUBLIKORAKO SARBIDEAN?

Musikenek eskaintzen dituen Masterrak ofizialak dira, beraz baliodunak dira oposizioen edo lekualdatze lehiaketen meritu baremoetan. Goi Mailako Kontserbatorioetarako Katedretarako oposizioen kasuan, ezinbesteko baldintza da ikerketara zuzendutako ECTSak dituen master ofizial bat izatea. Musikeneko master guztiek dituzte ikerketa ECTSak.

MUSIKENEKO MASTERREK DOKTORETZA IKASKETETARAKO SARBIDEA AHALBIDETZEN AL DUTE?

Bai. Musikeneko masterretako ikasketa planek ikerketarako kredituak dituzte eta etorkizunean doktoretza ikasketetarako sarbide ahalbidetzen dute.

ZENBAT IRAUTEN DU MASTER BAKOITZAK?

Bi master mota daute, iraupenaren eta ECTS kreditu kopuruaren arabera. Horretaz gain, guztiak dira ofizialak eta Hezkuntza Ministerioak homologatutakoak.

Master guztietan egin daiteke ikasturteko matrikula partziala, beraz, hala nahi izanez gero, Master ikasketak zure beharretara egokitu ditzakezu, eta Musikenen zure ikasketak luzatu.

NON EGITEN DIRA MASTERRETAKO SARRERA PROBAK ETA ZEIN DA EGUTEGIA?

Masterretarako Sarrera Probak online egiten dira. Bi deialdi egiten dira urtero, hurrengo ikasturterako: bat martxoan eta beste bat ekainean. Izena emateko epeei, eskakizunei, proben egiturari eta egutegiari buruzko informazio guztia master bakoitzaren webgunean ikus daiteke.

IKASLEEK EUREN ESPEZIALITATEKO IRAKASLEA AUKERATU AHAL DEZAKETE?

Espezialitateko irakasleen kasuan (Interpretazioan, Jazz- Interpretazioan eta Orkestra ikasketatan Masterrak), ikasle berriek euren irakaslea sarrera probetan lortutako emaitzen rankingaren arabera aukeratuko dute. Eskaera hori espezialitate irakasle bat baino gehiago dituzten instrumentuetan soilik egin ahal izango da.

MUSIKENEKO IKASLE BANAIZ, IZANGO AL DUT IKASTEGIKO ESPAZIOETAN IKASTEKO AUKERA?

Bai. Musikeneko Masterreko ikasleek ikastegiko kabina eta gelak erabil ditzakete ikasteko. Espazioen kudeaketa errazteko, Musikenek Erreserbak  plataforma jartzen du ikasleen eskura, erreserbak online modu errazean egin ahal izateko.

DAGOENEKO BESTE MASTER BAT EGIN BADUT, MUSIKENEK AITORTUKO AL DIZKIT IRAKASGAIEN KREDITUAK?

Bai, eskaera egiten den irakasgaiaren kreditu kopurua eta edukiak Musikenen pareko den irakasgaiarekin bat datozenean.

ZENBAT DEIALDI DITUT ARTE IRAKASKUNTZETAKO MASTERREKO IRAKASGAIAK GAINDITZEKO?

Ikasleek gehienez lau deialdi izango dituzte irakasgai bakoitza gainditzeko. Musikenek, ikasleak hala eskatuta, salbuespenez beti ere eta modu egokian justifikatutako arrazoiengatik, deialdi berri bat baimentzeko ahalmena izango du.

ZEIN HIZKUNTZA(TA)N EMATEN DIRA ESKOLAK?

Musikeneko irakaskuntzaren hizkuntza ofizialak gaztelera eta euskara dira, talde irakasgaietako eskolak batik bat gazteleraz ematen diren arren. Banakako irakaslegaietan komunikaziorako hizkuntza modu naturalean irakasle eta ikaslearen artean ezartzen da.

Musikenek urtero euskara eta atzerritarrentzat gaztelera doako ikastaroak eskaintzen ditu eskatzen duten ikasleentzat, eta gainera prezio baxuagoak eskaintzen dira ingelesa eta alemaniera ikasteko.

ZENBAT BALIO DU MUSIKENEN IKASTEAK?

Master bakoitzaren prezioa titulazioari dagokion webgunean ezartzen dira. Bertan ikus dezakezu baita ere matrikularen salbuespenei eta beherapenei buruzko informazioa, bai eta bekei buruzkoa, bai orokorrak bai eta Musikeneko ikasleentzat esklusiban ematen direnak ere.

NON AURKI DEZAKET DONOSTIAN OSTATU HARTZEKO INFORMAZIOA?

Musikeneko webgunean, ikastegiko oharren oholetan eta Musikenet barne atarian, Musikeneko komunitate guztiek duelarik sarbidea.

X