Musika garaikidea sortzeko irakaskuntza artistikoen masterra
Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailako eta Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailako titulazioa.
Masterraren Homologazio ziurtagiria
2026-27 SARRERA PROBAK: BIGARREN DEIALDIA
Zergatik ikasi Musika Garaikidea Sortzeko Masterra Musikenen?
Informazioa
IZEN-EMATEA: 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 15era
SARRERA PROBAK: ONLINE, bideoak 2026ko maiatzaren 28an eta 29an bidaliko dira
MATRIKULAZIOA: ONLINE 2026ko ekainean
EGUTEGI AKADEMIKOA: 2026ko irailaren amaieratik 2027ko ekainera
PLAZA ESKAINTZA: 4 ikasturteko
HARREMANETARAKO
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi helbide honetara: master@musikene.eus
Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
SORKUNTZA MASTERRA
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa
MASTERRAREN EGITURA
Masterrak 120 ECTS kreditu ditu guztira. Honela banatzen dira:
-
- Derrigorrezko irakasgaiak: 91 ECTS
- Aukerako irakasgaiak: 12 ECTS
- Master Bukaerako Lana: 17 ECTS
IKASKETA-PLANA
| 1.MAILA | ||
| URTEKO IRAKASGAIAK | ECTS | |
| OB | Konposizioa I | 14 |
| OB | Lanbide-garapena | 5 |
| OB | Konposizioa, baliabide elektroakustikoak eta ikus-entzunezko baliabideak erabilita | 16 |
| LAUHILEKO IRAKASGAIAK LEHENENGO LAUHILEKOA |
ECTS | |
| OB | Teknika instrumental hedatuak | 3 |
| OP | Aukerakoa 1 | 6 |
| TFM | Ikerketaren metodologia | 5 |
| LAUHILEKO IRAKASGAIAK BIGARREN LAUHILEKOA |
ECTS | |
| OB | Ensemblea I | 6 |
| OB | Sorkuntzaren eta Interpretazioaren arteko elkarrizketa | 5 |
| 2.MAILA | ||
| URTEKO IRAKASGAIAK, BIGARREN MAILA | ECTS | |
| OB | Konposizioa II | 14 |
| OB | Diziplinarteko Sorkuntza Proiektuak | 6 |
| P | Kanpoko proiektua | 5 |
| LAUHILEKO IRAKASGAIAK HIRUGARREN LAUHILEKOA |
ECTS | |
| OB | Ensemblea II | 6 |
| OP | Aukerakoa 2 | 6 |
| LAUHILEKO IRAKASGAIAK LAUGARREN LAUHILEKOA |
ECTS | |
| OB | Ensemblea III | 6 |
| OB | Grabazio eta postprodukzio teknikak | 5 |
| TFM | Master Bukaerako Lana | 12 |
Edukiak, Metodologia eta Konpetentziak
Edukiak
Masterrak bost moduluko egitura du:
I. modulua. Espezialitateko derrigorrezkoa
-
- Sorkuntza garaikidearekin lotutako ikasgai espezifikoak biltzen ditu.
- Konposizioa eta Konposizioa baliabide elektronakustikoak eta ikusentzunezkoak erabiliz ikasgaiak biltzen ditu, eta konposizio lanak beste arte batzuekin harremanetan egiteko aukera ere eskaintzen du.
- Ikasleek zein konpositorekin lan eginnahi duten aukeratu ahal izango dute eta, bigarren urtean bereziki, burutu nahi duen konposizio proiektuaren arabera..
- Musikeneko irakasleez gain, ikasleek urtero mastercassak jasoko dituzte nazioartean ospea duten hiru konpositore gonbidatuengandik.
II. modulua. Formazio teoriko-praktikoa
-
- Bertako eta nazioarteko testuinguruan musikaren errealitate profesionala zein den ezagutzeko aukera emango dioten gaitasunak garatuko ditu ikasleak.
- Formazioan osagarri diren ikasgaiak ere biltzen ditu, diziplinarteko proiektuen analisia eta sorkuntza lantzen dutenak, baita benetako egoeratan konpositoreen eta interpretatzaileen arteko hurbilketa ere.
- Hainbat ikasgai aurreikusten ditu, hala nola Garapen profesionala, Sonkuntza-interpretazioa elkarrizketa, Teknika instrumental hedatuak edo Grabazio eta postprodukzio teknikak. Azken horren grabazio praktika errealak biltzen ditu.
III. modulua. Aukerakoa
-
- Derrigorrezkoen moduluaren edukiak hedatzen dituzten irakasgaiak eskaintzen ditu; arreta berezia jartzen zaie abangoardia artistiko eta kulturalari eta egungo gizarte arazoei, gizartean sortzaile izateri testuingurua jarriz.
IV. modulua. Kanpoko praktikak
-
- Ikasleei aukera beren obrak hainbat testuingurutan aurkezteko aukera ematen die, beren musika sorkuntzaren ekoizpenaren eta hedapenaren alderdi praktikoei aurre eginez.
V. modulua. Master Bukaerako Lana
-
- Ikaslearen sorkuntza proiektuari estu lotuta, Master Bukaerako Lana musika sorkuntzari aplikatutako ikerketa metodo eta teknika ezberdinak aztertuz garatzen da.
Metodologia
Masterra aurrez aurrekoa da eta jarduera formatibo ezberdinak uztartzen ditu:
-
- Banakako eskolak eta eskola kolektiboak, bai eta Konposizio Tailerrak ere.
- Ospeko Ensemblearen erresidentzia, ikasleek sortutako obrak estreinatuko dituena.
- Master Bukaerako Lanaren jendaurreko defentsa.
Konpetentziak
Hizkuntzak
-
- Eskola kolektiboak gazteleraz ematen dira.
- Banakako eskolak irakasleak eta ikasleak adostutako hizkuntzan emango dira (irakasleak nazioarteko jatorrikoak dira eta gehienetan hizkuntza bat baino gehiago menperatzen dute).
- Ikastegiak, bere hizkuntza egitasmoaren bitartez, laguntza ematen du gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemaniera ikasteko.
- Ingelesaren ezagutza gomendatzen da kontsulta bibliografikoak egin ahal izateko.
SARBIDEA ETA ONARPENA
Ikasleak online sarrera proba baten bitartez hautatuko dira, ikus entzunezko grabazioak bidaliz.
Izen-ematea
-
- Izena emateko datak: 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 15era
- Interesdunek izena emateko eskabidea bete beharko dute, eta dokumentu hauek bidali beharko dituzte Musikeneko helbidera edo master@musikene.eus helbide elektronikora:
-
-
- Indarrean dagoen NAN, AIZ, erresidentzia txartela, identitate zedula edo pasaportea.
- Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak zehaztuta.
- Curriculum Vitae
- Masterra zergatik egin nahi duen azaltzen duen motibazio gutuna eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
- Lanen partituren eta audio eta/edo bideo grabazioen zorro bat bidaltzea, gutxienez 3 konposizio desberdin dituena, eta gutxienez 20 minutuko iraupena duena, baliabide elektroakustikoekin eta/edo ikus entzunezkoekin edo gabe. Proposamenak testu osagarriak baditu, hauetako hizkuntza batean aurkeztu beharko da: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez edo italieraz.
- Aurkeztutako lan eta/edo grabazioen egilea dela adierazten duen aitorpen sinatuz.
-
Probaren egitura
Hautagaiek bideo bana grabatu beharko dute proba hauetako bakoitzeko:
-
- 1. proba: formatu ezberdinetako hiru obra 20 minutuz aurkeztea, bitarteko elektroakustikoekin eta/edo ikus-entzunezkoekin edo gabe.
- Aurkezpenak iraupen hori gainditzen badu, epaimahaiak lehenego 20 minutuak bakarrik izango ditu kontutan.
- 1. proba: formatu ezberdinetako hiru obra 20 minutuz aurkeztea, bitarteko elektroakustikoekin eta/edo ikus-entzunezkoekin edo gabe.
-
- 2. proba: elkarrizketa pertsonala. Probatarako onartu diren hautagaiek horiek egin aurreko egunetan jaso dituzten galderei erantzungo diete
Grabazioak bidaltzeko epea: 2026ko maiatzaren 28an eta 29an, izena emateko epea amaitu ondoren emango diren jarraibideen arabera.
Ebaluaziorako irizpideak
-
- 1. proba (%65a):
- Hautagaien trebetasun tekniko eta artistikoak, aurkeztutako hiru lanen karpetari eta horiek azaltzerakoan hautagaiak erakusten duen euskarri estetikoari erreparatuz.
- Musika pentsamendua zehaztasunez eta malgutasunez eramateko gaitasun teknikoa,notazioa egoki erabiliz. Aurkeztutako lanen originaltasuna eta aniztasuna.
- Hainbat instrumentu eta ahots taldetarako idazkera menderatzea (baliabide elektroakustikoekin eta ikus entzunezkoekin edo gabe).
- Maila tekniko eta estetikoetan nortasun artistikoa eta irizpide propioa izatea, musika sorkuntza garaikidearen testuinguruan
- 2. proba (%35a)
- Hautagaien sorkuntzaren inguruko espektatibak
- Masterrean zehar eta beren interesen arabera garatzea planteatzen duten proiektua.
- Hautagaien komunikaziorako trebetasuna eta beren musika nortasuna eta bilakaera definitzeko bilaketa jarrera
- Motibazioa, anbizio sortzaileak eta etorkizunerako espektatibak, bai lanari dagokionez, bai arteari dagokionez.
- 1. proba (%65a):
Epaimahaia
Epaimahaia ikastegiko hiru irakaslek osatuko dute, aztergai diren diziplinetan adituak direnak.
Erreklamazioak
Lortutako kalifikazioen aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango da hiru egun balioduneko epean, emaitzak argitaratzen direnetik zenbatzen hasita. Horiek ebatzi eta argitaratzeko epea gehienez hamar egun baliodunekoa izango da, erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen denetik. Idatzizko eskaera formal baten bidez aurkeztutako kalifikazio-berrikusketak soilik bideratuko dira; eskaera horrek data eta sinadura izan behako ditu, indarren dagoen NAN, AIZ edo pasaportearekin batera, Ikasketen Antolamenduko zuzendariordetzari zuzendua, eta helbide honetara posta elektronikoz bidalia: reclamaciones@musikene.eus.
Sartzeko betekizunak
Ezinbesteko eskakizuna izango da hauetako titulazioren bat izatea:
-
- Graduko titulua
- Arte-irakaskuntzen Goi Mailako titulu ofiziala
- Aurrekoen baliokide den edozein titulu, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko erakunde batek emana
Sartzeko aukera izango dute baita ere:
-
- 2025-2026 ikasturtean zehar Graduko ikasketak amaitzen dituztenek.
- Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaz kanpoko hezkuntza-sistemen arabera tituludun direnak, betiere eskumeneko hezkuntza Administrazioak egiaztatzen badu formazio-maila baliokidea dutela.
Matrikula egitean, titulua (edo titulu-eskubideak ordaindu izanaren agiria) aurkeztu beharko da. Gaur egun azken maila egiten ari diren ikasleek 2026ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori.
Ikastegira itzultzea
Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskaera egin dezakete 2026ko ekainaren 1etatik 10era. Interesa dutenek urrats hauek jarraitu beharko dituzte ezarritako epean:
-
- Online eskaera orria betetzea.
- Sorkuntza Masterra: eskatzaileak bi lan pertsonal bidali beharko ditu partituran eta, nahi izanez gero, audioan.
- Material horiek secretaria.academica@musikene.eus helbidera bidaliko dira.
- Edukiak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, etab.) eta horietara sartzeko esteka bidaltzea. Beharrezkoa izango da baimenak gaitzea esteka duen edonork edukiak ikusteko aukera izan dezan.
Garrantzizkoa:
-
- Ez dira onartuko ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentu guztiak bidali ez dituzten eskaerak.
- Ikastegiko organo eskudunak ebatziko ditu eskaerak, ikastegian dauden plaza libreak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuta.
- Eskaerei posta elektronikoz erantzungo zaie ekaineko bigarren hamabostaldian.
- Ezinbesteko baldintza da ikastegian aurreko garaiko ordainketak, bai matrikula tasei dagozkienak bai eta gainontzeko ordainketak ere, egunean izatea.
Emaitzak
-
- Emaitzak: lehenengo deialdia (martxoa) 2026
- Bigarren deialdiaren emaitzak ekainaren 12a baino lehen jakinaraziko dira.
Irakasleak
Derrigorrezko irakasgaiak
-
- Konposizioa I: Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano, irakasle gonbidatuak*
- Konposizioa II: Gabriel Erkoreka, Zuriñe Fernández Guerenabarrena, Ramon Lazkano, Stefano Scarani, irakasle gonbidatuak *
- *Konposizioko irakasle gonbidatuak:
- 2025-2026: Chaya Czernowin, Fabià Santcovsky, Lucia Ronchetti
- 2026-2027: Clemens Thomas, Hans Abrahamsen, Marton Illés
- *Konposizioko irakasle gonbidatuak:
- Ensemble I, II y III: Ramon Lazkano
- Konposizioa, baliabide elektroakustikoak eta ikus-entzunezko baliabideak erabilita: Zuriñe Fernández Guerenabarrena, Danio Catanuto (irakasle gonbidatua)
- Lanbide-garapena: Mª José Cano, Juan Solaguren; irakasle gonbidatuak
- Sorkuntzaren eta Interpretazioaren arteko elkarrizketa: Jesús Echeverría, irakasle gonbidatuak
- Diziplinarteko Sorkuntza Proiektuak: Iñigo Giner (irakasle gonbidatua)
- Grabazio eta postprodukzio teknikak: Juanan Ros
- Teknika instrumental hedatuak: Ramon Lazkano
- Kanpoko proiektua: Ramon Lazkano
- Ensemble egoiliarra:
- 2025-26: London Sinfonietta (Londres, Erresuma Batua)
- 2026-27: Ensemble Recherche (Friburgo, Alemania)
Master Bukaerako Lana
-
- Ikerketaren metodologia: Itziar Larrinaga, Gustavo Díaz-Jerez, Ángel Molinos
- Master Bukaerako Lana: Irakasle Doktoreak
Hautazko irakasgaiak
-
- Artea eta gizartea: Itziar Larrinaga, Xabier Erkizia (irakasle gonbidatua)
- Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak: Elix Etxebeste, Ana García Urcola, Gotzone Higuera
- XX. eta XXI. mendeetako pentsamendu sortzailea eta estetikoa: Elix Etxebeste
Matrikula eta bekak
Matrikula
-
- Matrikula urtero egingo da ezartzen diren epeetan.
- Ikaslearen aukera izango da urtero matrikula osoa egitea (60 ECTS) edo partziala (kasu horretan lehenengo urtean 45 ECTSkoa izango da gutxienez).
- Ikastegiak ikasturte bakoitzean ezarriko ditu matrikulan aldaketak eskatzeko epea. Nolanahi ere lauhileko bakoitzaren hasieran izango da.
- Ikasleek Masterreko matrikula egiteko aukera izango dute Graduko azken urteko irakasgairen bat gainditu gabe izan arren: MBL eta gehienez irakasgai bat. Kasu horretan Graduko titulua lortu duela egiaztatu beharko du Masterreko titulua eskuratu ahal izateko.
Matrikularen prezioa:
-
- Ikasleak 1400 euro jasoko ditu orkestratan egindako praktika profesionalengatik eta alta emango zaio Gizarte Segurantzan.
- Matrikula osoa (60 ECTS): 5.820 euro (egiazko kostua 4.420 euro, praktika profesionalengatik jasoko den kopurua kenduta).
- Master honetako kreditu bakoitzaren prezioa 97€ eurokoa da 1. matrikulan eta 140€koa 2. matrikulan edo hurrengoetan.
- Ordainketa hiru epetan egingo da:
-
- Herena matrikulatzerakoan.
- Gainontzeko zenbatekoa bi zatitan, bat azaroan eta bestea otsailean.
-
- Musikenen titulua lortu zuen ikaslea bazara, %15eko beherapena izango duzu matrikularen prezioan.
KREDITUEN AITORTZA ETA TRANSFERENTZIA
-
- Aurrez masterreko ikasketa ofizialak egin dituzten ikasleek kredituen aitortza eta transferentzia eska dezakete, edukiak eta konpetentziak gutxienez %75ean bat datozen irakasgaietan. Ez dira inolaz ere aitortuko kanpoko proiektuari edo Master Bukaerako Lanari (MBL) dagozkien kredituak.
- Kredituak aitortzea eskatzeko ezinbestekoa da ikastegian matrikulatua egotea, horrek esan nahi du ikastegian plaza lortu dela ezarritako prozeduraren bitartez.
- Ikasleak matrikula burutzeko unean eskatu beharko du kredituen aitortza egitea.
- Eskatutako kredituen ebazpena dagokion ikasturtea hasi aurretik emango da jakitera eta ikasleak erreklamaziorako epea izango du.
- Onartzen diren aitortzak ikaslearen espediente akademikora igoko dira, bertan adieraziz aitortzen den ikasgaia, jatorrizko espedientean lortutako kalifikazioa, eta zein ikastegitan egin zen. Halaber, matrikularen zenbatekoa doituko da, matrikulazio kontratuan zehazten den moduan (aitortzen den kreditu bakoitzaren zenbatekoaren %35a).
Bekak
Egutegia eta Ordutegiak
Ebaluazioa eta bertan jarraitzea
-
- Ikasleek gehienez lau deialdi izango dituzte irakasgai bakoitza gainditzeko, masterraren mugen barruan (bi ikasturte gehituko zaizkio titulua gainditzeko beharrezkoak diren ikasturteei). Gaixotasun larri edo ihabilitatzailea duten kasuetan beste urte betez luzatu ahal izango da.
- Bi deialdi izango dira ikasturte bakoitzean: ekaineko ohiko deialdia (lehenengo lauhileko irakasgaien kasuan otsailean) eta iraileko ezohiko deialdia.
- Master Bukaerako Lana (MBL) ikasketa planeko gainontzeko irakasgaiak gainditu ondoren bakarrik ebaluatu ahal izango da.
- Ebaluaziorako egutegia ikasturte bakoitza hasi aurretik emango da argitara. MBLen egun zehatzak gutxienez hamabost eguneko aurrerapenaz argitaratuko dira.
- Ikasleek matrikulatutako gutxienez kredituen %15a gainditu beharko dute lehenengo ikasturtean.
Titulazioa
-
- Irakaskuntza hauek gainditzeak egindako Masterrean Musika Irakaskuntza Artistikoetan Masterra titulua eskuratzea ekarriko du. Titulazio hori ofiziala da eta balio akademikoa eta profesionala du Espainiako Estatu osoan.
- Irakaskuntza Artistikoko Master tituluek (MECES 3 maila) Doktoretza ikasketa ofizialetara (MECES 4) sarbidea ematen dute.
Tituludunen profila
Musikeneko Sorkuntza Masterrak sustatzen duen tituludunen profila gaitasun hauek dituen musikari batena da:
-
- Estilo propioarekin sortu eta konposatzea, instrumentazio eta baliabide elektroakustiko edo ikusentzunezko baliabide ezberdinak erabiliz.
- Musika sorkuntzaren prozesuaren idazketa eta estetikaren inguruko hausnarketa egitea.
- Interpretatzaile eta zuzendariekin laneko dinamikan modu erraz eta egokian aritzea.
- Diziplinarteko musika proiektuak sortu eta horietan kolaboratzea.
- Beren obren entsegu eta estreinaldien inguruko alderdi guztiak kontutan izan eta horietan jardutea.
- Beren obra entzuleei, interpretatzaileei, zuzendariei, kudeatzaileei, programatzaileei edo beste sortzaileei aurkeztea.
- Ikerketa artistikoari heltzea.
Egungo testuinguru sozioekonomikoa eta kulturala kontuan hartuta, ikasle tituludunek honako esparru hauetan garatu ahal izango dute beren jardun profesionala:
-
- Talde instrumental ezberdinentzat (bakarlariak, ganbera musika, ensemblea, orkestra, etab.) obrak egiten dituen konpositorea, bai eta moldaketak, orkestrazioak, soinu bandak, bideoartea, soinu artea, konposizio komertziala…
- Clusterretan edo sorkuntza sareetan parte hartzaile edo kidea.
- Musika proiektu artistikoetan laguntzailea.
- Proiektu berritzaileen sortzailea.
- Alderdi performatiboen ikertzailea.
- Irakaslea, batez ere goi mailako hezkuntzan.
- Ensembleetan edo musika garaikideko zikloetan zuzendari artistikoa edo programatzailea.
Araudia
-
- 1/2024 Legea, ekainaren 7koa, goi mailako arte irakaskuntzak arautzen dituena eta arte-irakaskuntza profesionalen antolaketa eta baliokidetasunak ezartzen dituena.
- 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, 2/2006 Lege Organikoak araututako goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezartzeari buruzkoa. Errege Dekretu horren 7. artikuluan goi-mailako arte-irakaskuntzako zentroei masterrak eskaintzeko baimena ematen zaie.
- EBAZPENA, 2020ko urriaren 5ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Musika Garaikidea Sortzeko Irakaskuntza Artistikoen Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana.
- Hezkuntza eta Lanbide-Heziketaren Ministeritzaren Homologazioa.
- Euskal Jaurlaritzako ebazpena, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak ematen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen ikasketei dagozkien kredituen aitorpena eta transferentzia arautzen dituena
