Musika-arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko irakaskuntza artistikoen masterra
Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailako eta Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailako titulazioa.
Masterraren Homologazio ziurtagiria
2026-27 SARRERA PROBAK: LEHENENGO DEIALDIA
Zergatik ikasi Musika–arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterra Musikenen?
Informazioa
IZEN-EMATEA: 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 15era
SARRERA PROBAK: merituen balorazioa 2026ko ekainaren lehenengo hamabostaldian
MATRIKULAZIOA: ONLINE 2026ko ekainean
EGUTEGI AKADEMIKOA: 2026ko irailaren amaieratik 2027ko ekainera
PLAZA ESKAINTZA: 20
HARREMANETARAKO
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide honetara: master@musikene.eus
Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
BITARTEKARITZA, KUDEAKETA ETA ZABALKUNDEKO MASTERRA
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa
MASTERRAREN EGITURA
Masterrak 120 ECTS kreditu ditu guztira. Honela banatzen dira:
-
- Tituluaren kreditu kopurua guztira: 120 ECTS
- Derrigorrezko ikasgaiak: 75
- Aukerako ikasgaiak: 12 ECTS
- Praktikak: 16 ECTS
- Master Bukaerako Lana: 17 ECTS
IKASKETA-PLANA
| 1. MAILA | ||
| URTEKO IRAKASGAIAK | ECTSak | |
| DER | Proiektuen laborategia I | 12 |
| DER | Lanbide-garapena | 5 |
| DER | Musikaren soziologia: entzuleak eta testuinguruak | 7 |
| DER | Musika Bitartekaritzaren teoria eta metodologia | 7 |
| LAUHILEKO IRAKASGAIAK LEHEN LAUHILEKOA |
ECTSak | |
| AUK | Aukerakoa 1 | 6 |
| MAL | Ikerketaren metodologia | 5 |
| LAUHILEKO IRAKASGAIAK BIGARREN LAUHILEKOA |
ECTSak | |
| DER | Berrikuntza pedagogikoa: baliabideak eta materialak diseinatzea I | 7 |
| DER | Musika-arloko kudeaketa eta produkzioa I | 3 |
| P | Kanpoko praktikak I | 8 |
| 2. MAILA | ||
| URTEKO IRAKASGAIAK | ECTSak | |
| DER | Proiektuen laborategia II | 12 |
| DER | Prestakuntza eszenikoa | 10 |
| LAUHILEKO IRAKASGAIAK HIRUGARREN LAUHILEKOA |
ECTSak | |
| DER | Musika-arloko kudeaketa eta produkzioa II | 3 |
| DER | Berrikuntza pedagogikoa: baliabideak eta materialak diseinatzea II | 3 |
| AUK | Aukerakoa 2 | 6 |
| P | Kanpoko praktikak II | 8 |
| LAUHILEKO IRAKASGAIAK LAUGARREN LAUHILEKOA |
ECTSak | |
| DER | Komunikazioa: kudeaketa, zabalkundea, berrikuntza | 6 |
| MAL | Master Bukaerako Lana | 12 |
Edukiak, Metodologia eta Konpetentziak
EDUKIAK
Masterrak sei moduluko egitura du:
-
- I. modulua, derrigorrezkoa, musika bitartekaritza: musika bitartekaritzari eta kudeaketari eta hezkuntza berrikuntzari buruzko ikasgai espezifikoak biltzen ditu.
- II. Modulua, proiektuen sorkuntza: ikasleek, praktikatik abiatuta, musikak hainbat gizarte eta kultura testuingurutan mezuak, ekintzak eta esku-hartzeak bideratzeko dituen aukerak esperimentatzeko gaitasunak garatzea du ardatz.
- III. Modulua, musika kudeaketa eta difusioa: ikasleek musikaren errealitate profesionala ezagutzeko gaitasunak garatzea du ardatz; era berean formazioa osatzen duten beste irakasgai batzuk ere biltzen ditu, haien espazioak, egitura eta funtzionamendua, eta proiektuak komunikatzeko nahiz kudeatzeko dauden aukera desberdinak sakon ezagutzeko. Horretarako, musika erakundeak, haien espazioak, egitura, funtzionamendua eta komunikatzeko eta proiektuak kudeatzeko aukerak sakon ezagutu behar dituzte.
- Aukerako IV. modulua: derrigorrezko moduluetan jada aurkeztu diren ezagutza zabaltzen duten jakintzak eskaintzen ditu, arreta arte eta kultura abangoardian eta egungo gizarte-arazoetan jarriz, eta bitartekariaren zereginari testuingurua emanez.
- Praktiketako V. modulua: hezkuntzaren eta/edo gizarte-lanaren esparruetan musika jarduerak egiten dituzten erakundeetan praktikak egiteko aukera eskaintzen du..
- Master Bukaerako Lanaren VI. modulua: ikasleak masterrari dagozkion gaitasunak eskuratu dituela egiaztatzeko aukera izango du, eta Master Bukaerako Lana egin beharko du, jendaurrean aurkeztuko dena.
Metodologia
-
- Irakaskuntza erdipresentziala, online eta aurrez aurreko eskolekin.
- Eskola kolektiboak (Master Bukaerako Lana ezik).
- Kanpoko praktikak, musikaren eta kulturaren arloetako bitartekaritzako eta kudeaketako esparruan musika jarduerak egiten dituzten erakundeetan.
- Master Bukaerako lana jendaurrean defendatzea.
Konpetentziak
Hizkuntzak
-
- Eskola kolektiboak gazteleraz ematen dira.
- Banakako eskolak irakasleak eta ikasleak adostutako hizkuntzan emango dira (irakasleak nazioarteko jatorrikoak dira eta gehienetan hizkuntza bat baino gehiago menperatzen dute).
- Ikastegiak, bere hizkuntza egitasmoaren bitartez, laguntza ematen du gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemaniera ikasteko.
- Ingelesaren ezagutza gomendatzen da kontsulta bibliografikoak egin ahal izateko.
Sarbidea eta onarpena
Ikasleak merezimenduen balorazioaren bidez hautatuko dira.
Izen-ematea
-
- Izena emateko datak: 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 15era
- Interesdunek izena emateko eskabidea bete beharko dute, eta dokumentu hauek bidali beharko dituzte Musikeneko helbidera edo master@musikene.eus helbide elektronikora:
-
-
- Indarrean dagoen NAN, AIZ, erresidentzia txartela, identitate zedula edo pasaportea.
- Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak zehaztuta.
- Curriculum Vitae
- Masterra zergatik egin nahi duen azaltzen duen motibazio gutuna eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
-
Ebaluaziorako eta baremaziorako irizpideak
- Masterrean sartzeko espezialitateari dagokion titulazioa (%30a): aurretik egindako ikasketen eta masterraren gaitasunen arteko kidetasunaren arabera.
- Musika irakaskuntza artistikoen Graduko titulua, edo baliokidea
- Unibertsitateko irakaskuntza ez musikaletan Graduko titulua edo baliokidea
- Musika irakaskuntza profesionaletako titulua
- Master titulua
- Espediente akademikoa (%20a): espediente akademikoaren bataz besteko nota, ziurtagiri ofizialean jasotako kalifikazioen arabera:
- Bikain: %15 – %20
- Oso ondo: %10 – %15
- Nahikoa: %5 – %10
- Curriculum vitae (%20a):
- Musika bitartekaritza, kudeaketa edo zabalkundearekin lotutako esperientzietan parte hartzea
- Esperientzia artistikoak
- Musika bitartekaritza, kudeaketa edo zabalkundearekin lotutako materietan irakasle lana
- Kideko beste materia batzuetan irakasle lana
- Boluntariotza
- Nazioarteko esperientzia
- Musika bitartekaritza, kudeaketa edo zabalkundearekin lotutako argitalpenak
- Hizkuntza gaitasunak
- Motibazio gutuna eta beste merezimendu batzuk (%30a):
- Motibazio gutuna
- Gizarte eta hezkuntza ikuspegia
- Azalpenaren koherentzia orokorra
- Originaltasuna eta kreatibitatea
- Komunikazioan kalitatea eta argitasuna
- Bestelako merezimenduak
Epaimahaia
Epaimahaia ikastegiko hiru irakaslek osatuko dute, aztergai diren diziplinetan adituak direnak.
Erreklamazioak
Lortutako kalifikazioen aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango da hiru egun balioduneko epean, emaitzak argitaratzen direnetik zenbatzen hasita. Horiek ebatzi eta argitaratzeko epea gehienez hamar egun baliodunekoa izango da, erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen denetik. Idatzizko eskaera formal baten bidez aurkeztutako kalifikazio-berrikusketak soilik bideratuko dira; eskaera horrek data eta sinadura izan behako ditu, indarren dagoen NAN, AIZ edo pasaportearekin batera, Ikasketen Antolamenduko zuzendariordetzari zuzendua, eta helbide honetara posta elektronikoz bidalia: reclamaciones@musikene.eus.
Sartzeko betekizunak
Ezinbesteko eskakizuna izango da hauetako titulazioren bat izatea:
-
- Graduko titulua
- Arte-irakaskuntzen Goi Mailako titulu ofiziala
- Aurrekoen baliokide den edozein titulu, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko erakunde batek emana
Sartzeko aukera izango dute baita ere:
-
- 2025-2026 ikasturtean zehar Graduko ikasketak amaitzen dituztenek.
- Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaz kanpoko hezkuntza-sistemen arabera tituludun direnak, betiere eskumeneko hezkuntza Administrazioak egiaztatzen badu formazio-maila baliokidea dutela.
Matrikula egitean, titulua (edo titulu-eskubideak ordaindu izanaren agiria) aurkeztu beharko da. Gaur egun azken maila egiten ari diren ikasleek 2026ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori.
Ikastegira itzultzea
Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskaera egin dezakete 2026ko ekainaren 1etatik 10era. Interesa dutenek urrats hauek jarraitu beharko dituzte ezarritako epean:
-
- Online eskaera orria betetzea.
Garrantzizkoa:
-
- Ez dira onartuko ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentu guztiak bidali ez dituzten eskaerak.
- Ikastegiko organo eskudunak ebatziko ditu eskaerak, ikastegian dauden plaza libreak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuta.
- Eskaerei posta elektronikoz erantzungo zaie ekaineko bigarren hamabostaldian.
- Ezinbesteko baldintza da ikastegian aurreko garaiko ordainketak, bai matrikula tasei dagozkienak bai eta gainontzeko ordainketak ere, egunean izatea.
Emaitzak
-
- Emaitzak: lehenengo deialdia (martxoa) 2026
- Bigarren deialdiaren emaitzak ekainaren 12a baino lehen jakinaraziko dira.
Irakasleak
Musika Bitartekaritza
-
- Musika Bitartekaritzaren teoria eta metodologia: Manuel Cañas (irakasle gonbidatua)
- Musikaren soziologia: entzuleak eta testuinguruak: Ana García Urcola, Patxi del Campo (irakasle gonbidatua)
- Berrikuntza pedagogikoa: baliabideak eta materialak diseinatzea I: Maite Bilbao, Lucía Pérez, Juan Solaguren, Patxi del Campo (irakasle gonbidatua)
- Berrikuntza pedagogikoa: baliabideak eta materialak diseinatzea II: Maite Bilbao, Lucía Pérez
Proiektuak sortzea
-
- Prestakuntza eszenikoa: Carlos Crooke
- Proiektuen laborategia I: Mikel Cañada, Manuel Cañas (irakasle gonbidatuak)
- Proiektuen laborategia II: Mikel Cañada (irakasle gonbidatua)
Musika-arloko kudeaketa eta zabalkundea
-
- Komunikazioa: kudeaketa, zabalkundea, berrikuntza: Mª José Cano, Juan Solaguren, irakasle gonbidatuak
- Musika-arloko kudeaketa eta produkzioa I: José Ignacio Abanda (irakasle gonbidatua)
- Musika-arloko kudeaketa eta produkzioa II: Iñigo Alberdi (irakasle gonbidatua)
- Lanbide-garapena: Mª José Cano, Juan Solaguren, irakasle gonbidatuak
Hautzako irakasgaiak
-
- Grabaketako eta postprodukzioko teknikak: Juanan Ros
- Artea eta gizartea: Itziar Larrinaga, Xabier Erkizia
- Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak: Elix Etxebeste, Ana García Urcola, Gotzone Higuera
- XX. eta XXI. mendeetako pentsamendu sortzailea eta estetikoa: Elix Etxebeste
Kanpoko praktikak
-
- Praktikak I y II: Ikasle bakoitzak praktika tutore bat izango du
Master Bukaerako Lana
-
- Ikerketaren metodologia: Mª José Aramberri, Itziar Larrinaga
- Master Bukaerako Lana: Irakasle Doktoreak
Matrikula eta Bekak
MATRIKULA
-
- Matrikula urtero egingo da ezartzen diren epeetan.
- Ikaslearen aukera izango da urtero matrikula osoa egitea (60 ECTS) edo partziala (kasu horretan lehenengo urtean 45 ECTSkoa izango da gutxienez).
- Ikastegiak ikasturte bakoitzean ezarriko ditu matrikulan aldaketak eskatzeko epea. Nolanahi ere lauhileko bakoitzaren hasieran izango da.
- Ikasleek Masterreko matrikula egiteko aukera izango dute Graduko azken urteko irakasgairen bat gainditu gabe izan arren: MBL eta gehienez irakasgai bat. Kasu horretan Graduko titulua lortu duela egiaztatu beharko du Masterreko titulua eskuratu ahal izateko.
Matrikularen prezioa:
-
- Ikasturteko matrikula osoa (60 ECTS): 3.900 euro.
- Master honetako kreditu bakoitzaren prezioa 65€koa da 1. Matrikulan eta 94€koa bigarren matrikulan eta hurrengoetan.
- Ordainketa hiru epetan egingo da:
-
- Herena matrikulatzerakoan.
- Gainontzeko zenbatekoa bi zatitan, bat azaroan eta bestea otsailean
-
- Musikenen titulua lortu zuen ikaslea bazara, %15eko beherapena izango duzu matrikularen prezioan.
- Ikasturteko matrikula osoa (60 ECTS): 3.900 euro.
KREDITUEN AITORTZA ETA TRANSFERENTZIA
-
- Aurrez masterreko ikasketa ofizialak egin dituzten ikasleek kredituen aitortza eta transferentzia eska dezakete, edukiak eta konpetentziak gutxienez %75ean bat datozen irakasgaietan. Ez dira inolaz ere aitortuko praktikei edo Master Bukaerako Lanari (MBL) dagozkien kredituak
- Kredituak aitortzea eskatzeko ezinbestekoa da ikastegian matrikulatua egotea, horrek esan nahi du ikastegian plaza lortu dela ezarritako prozeduraren bitartez.
- Ikasleak matrikula burutzeko unean eskatu beharko du kredituen aitortza egitea.
- Eskatutako kredituen ebazpena dagokion ikasturtea hasi aurretik emango da jakitera eta ikasleak erreklamaziorako epea izango du.
- Onartzen diren aitortzak ikaslearen espediente akademikora igoko dira, bertan adieraziz aitortzen den ikasgaia, jatorrizko espedientean lortutako kalifikazioa, eta zein ikastegitan egin zen. Halaber, matrikularen zenbatekoa doituko da, matrikulazio kontratuan zehazten den moduan (aitortzen den kreditu bakoitzaren zenbatekoaren %35a).
BEKAK
Musikeneko master honetako ikasleentzat beka esklusiboak
Beka hauek azpian aipatzen diren beka orokorrekin bateragarriak dira.
-
- 1.000 euroko bi beka sarrera probetan kalifikaziorik altuena lortzen duten ikasleentzat.
- Gainera, Musikeneren laguntzarekin, Carasso Fundazioak Kultur Bitartekaritzan espezializatutako ikasketetarako ematen dituen 2.500 euroko hamalau beketara aurkez zaitezke.
Beka orokorrak:
Egutegiak eta ordutegiak
Ebaluazioa eta bertan jarraitzea
Titulazioa
Tituludunen profila
Musika Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkunderako masterrak ondorengo gaitasunak dituen profil profesionala trebatzen eta sustatzen du:
-
- Hainbat musika jarduera ulertu, burutu eta transmititzea, baita horien bitartekaritza, kudeaketa eta hedapena egitea ere, hezkuntza eta gizarte programetan arreta berezia jarriz.
- Proiektu sozio-edukatiboak sortzea, hainbat kolektiboren, musika agenteren eta hartzaileren parte hartzea kudeatuz eta gidatuz..
- Musika bitartekaritza ekintzak diseinatu eta garatzea (kontzertuak, hitzaldiak, entzunaldi gidatuak, lantegiak, obren edo errepertorioen ezagutza), hartzaile motaren arabera..
- Publikoen eta testuinguruen ezaugarriak ezagutzea, proiektuen diseinua horietarako egokitzeko.
- Musika ondarea zabaltzea eta babestea.
- Ikerketari ekitea.
Ohiko testuinguru sozioekonomikoa eta kulturala kontuan hartuta, ikasle egresatuek arlo hauetan garatu ahalko lukete beren lanbide-jarduna:
-
- Erakunde edo enpresa kultural-musikaletako (orkestra, fundazioa, kultur etxea, udala…) bitartekaritza edo hezkuntza taldeko kide gisa
- Kulturaren eta musikaren esparruan proiektu sozioedukatiboak sortu, sustatu, kudeatu eta gauzatzen dituen langile gisa..
- Erakunde, enpresa eta beste artista batzuentzat sortzaile, sustatzaile eta aholkulari gisa, musika-hedapenaren eta kudeaketaren laborantzan eta audientzia berrien garapenean.
- Musika bitartekaritza, kudeaketa eta hedapenaren alorreko ikertzaile eta irakasle gisa.
- Kulturaren eta musikaren esparruko ekintzaile gisa.
- Sormen industrietako profesional gisa.
Araudia
- 1/2024 Legea, ekainaren 7koa, goi mailako arte irakaskuntzak arautzen dituena eta arte-irakaskuntza profesionalen antolaketa eta baliokidetasunak ezartzen dituena.
- 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, 2/2006 Lege Organikoak araututako goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezartzeari buruzkoa. Errege Dekretu horren 7. artikuluan goi-mailako arte-irakaskuntzako zentroei masterrak eskaintzeko baimena ematen zaie.
- EBAZPENA, 2020ko urriaren 5ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Musika Arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Irakaskuntza Artistikoen Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana.
- Hezkuntza eta Lanbide-Heziketaren Ministeritzaren Homologazioa.
- 592/2014 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituena.
- Euskal Jaurlaritzako ebazpena, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak ematen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen ikasketei dagozkien kredituen aitorpena eta transferentzia arautzen dituena
