Jarrai Gaitzazu

Home  /  IZAN ZAITEZ MUSIKENEREN LAGUN

 

IZAN ZAITEZ MUSIKENEREN LAGUN

EGIZU BAT GURE KOMUNITATEAREKIN

Nazioarteko familia oparo bat da Musikeneren komunitate musikala, eta jazz musikaren eta musika klasikoaren arloak biltzen ditu, interpretazioan zein sorkuntzan, baita koru- eta orkestra-zuzendaritza, eta pedagogia ere.

Lagunek eta babesleek premia handieneko gure arloak sendotzen lagundu dezakete, beken finantzaketa eta ikasle guztiei zuzendutako laguntzak barne.

Gure komunitatearen zati direnez, Musikeneren albisteak eta jardueren eguneraketak jasoko dituzte aldizka lagun eta babesleek, gure newsletterraren bidez.

Prestigiozko hezkuntza-proiektu hau indartzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez Musikeneren lagun. Gainera, zure izena eta logoa eramango duen jarduera edo beka baten babesletza konkretu bat egin nahi baduzu, idatzi helbide honetara: rel.externas@musikene.eus

EKARPENAK

– Indibiduala: 50 € urtean

– Ikaslea, 30 urtetik beherakoa, erretiratua edo langabea: 30 € urtean

– Enpresa: gutxienekoa 600 € urtean

ONURA OROKORRAK
  • Asteroko newsletter digitala jasotzea jardueren informazioarekin.
  • Newsletter digitala jasotzea ikastegiko albiste garrantzitsuenekin, hiru hilean behin.
  • Musikenews aldizkari digitala jasotzea.
  • Leku-erreserba Musikenek bere auditorioan antolatutako kontzertu guztietan, aldez aurretik astebete lehenago eskatuta, lagun bakoitzarentzat gehienez BI sarrera izanik.
  • % 20ko deskontua Musikenek bere auditorioan antolatutako ordainpeko kontzertuetan, aldez aurretik astebete lehenago eskatuta, lagun edo patrono bakoitzarentzat gehienez lau sarrera izanik.
  • % 20ko deskontua Musikenek egindako argitalpenak eta grabaketak erostean.
  • Musikeneko eraikina ezagutzeko bisita gidatuak ikastegiarekin adostutako
  • Zerga-onurak
ENPRESENTZAT ONURAK
  • Aurreko puntuan adierazitako abantaila guztiak, erreserbatutako edota deskontua duten 10 sarrerako kalkulatutako gehienekoarekin.
  • Enpresaren presentzia Musikeneko patrono gisa ikastegiaren komunikazio-euskarrietan.
  • Lehentasuna eta lehenespenezko tratamendua Musikeneren zerbitzuak kontratatzeko garaian.
  • Tarifa bereziak Musikeneko guneen erreserban.
  • Ikastegiak egiten dituen argitalpen eta diskoen hiru ale opari gisa.
  • Zerga-onurak
X