Enplegua
Eskaintzak
Administrari laguntzaileak
MUSIKENE – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegitik bi Administrari laguntzaileren bila gabiltza Donostiako geure egoitzarako.
Zereginen deskribapena
Kontsulten eta komunikazioen erregistroa, artxibatzea eta arreta; hainbat estatistikaren prestaketa; kalitate-prozesuei dagozkien dokumentuak prestatzea, arlo horretako arduradunen jarraibideei jarraituz; ikasgelak eta eraikineko espazioak antolatzea; jendeari arreta ematea; dokumentu eta komunikazioen bidalketak prestatu eta gauzatzea; dokumentazioa artxibatzea eta informazioaren kudeaketa; erregistroa; eta Musikene-ko zuzendaritza-organoek agindu diezazkioketen gainerako eginkizun guztiak.
Lan-baldintzak
- Eskainitako lanpostu kopurua: 2
- IT egoera ordezkatzeko ordezkapen-kontratuak.
- Lanaldi osoa. 1.565 ordu urtean. Lanaldia astelehenetik ostiralera egongo da banatuta.
- Ordainsaria: 34.500 euro gordin urtean, gutxi gorabehera.
- Lantokia: Europa plaza, 2 (20018) Donostia.
Gutxieneko baldintzak
- Ikasketak
Administrazio eta/edo Finantzetako Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua edo antzekoa.
- Hizkuntzak
Euskara (C1) eta gaztelania.
- Ofimatika.
Excel, Word eta, oro har, Office paketeari buruzko ezagutza-maila altua izatea beharrezkoa da.
Hautagaiak baloratzeko irizpideak
- Esperientzia
Antzeko lanpostuetan aurretik izandako esperientzia baloratuko da.
- Hizkuntzak
Euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntza batzuk jakitea baloratuko da.
- Prestakuntza
Eskatutako ikasketez haratagoko ikasketak baloratuko dira.
- Bestelakoak
Lanposturako interesgarriak edo baliagarriak izan daitezkeen beste gaitasun batzuk baloratuko dira.
Hautagaiak hautatzeko prozesua
Hautagaitzak eta CVak aurkezteko epea: irailak 20 (barne).
CVak honako email helbidera igorri beharko dira:
zuzendari.gerentea@musikene.eus
CVekin batera, gutxieneko baldintzak betetzen direnaren inguruko dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Hautaketa-prozesuak fase hauek izango ditu:
– Ofimatikako ezagutzak baloratzeko azterketa/froga praktikoa (frogaren data hautagaitzak aurkezteko epea amaitutakoan argitaratuko da.
– Merituen balorazioa.
Hautaketa probak gainditu eta deialdi honen helburu den lanpostua lortzen ez duten hautagaiek lan-poltsa bat osatuko dute hiru urtez, deialdi honetan deitu den lanpostuetan edo kidekoetan izan daitezkeen pertsonal beharrei aurre egiteko.