Jarrai Gaitzazu

Home  /  PRIhME

PRIhME

Zer da PRIhME?

Power Relations in Higher Music Education-en akronimoa da.

Azken hamarkadetan jakin da botere-harremanetako ezberdintasun sistemikoak errotuta daudela Goi Mailako Musika Hezkuntzako erakunde gehienetan (ingelesez Higher Music Education Institutions, HMEI). Gai hori AEC Kontserbatorioen Europar Elkartearen Urteko Batzarrean nabarmendu zen, Grazen eta Turinen. Arazo sistemiko horri modu zehatz, seguru eta bidezkoan heltzeko, 10 kontserbatorioko partzuergo batek, Royal Irish Academy of Music buru zuela eta AEC proiektuaren zuzendari zela, Erasmus finantzaketa eskatu zuen.

EN Co-Funded by the EU_POS

PRIhMEk Hiritar Asanblea eredua erabiltzen du, balio komunetan eta konpromiso zibikoan oinarritua. PRIhMEko 10 bazkideek alderdi interesdunen batzar batzuk sortuko dituzte, Irlandan eta Herbehereetako demokrazia deliberatiboen antzeko formatuetan oinarrituta. 50 kideko batzarrek HMEko botere-harremanen gaia aztertuko dute, aurrez aurreko eta online foroen bidez. Adituen dokumentuen babesa izango dute, eta emaitza produktu intelektualak izango dira, besteak beste argitalpen bat eta beste hainbat dokumentu politikei, gomendio sektorialei eta baliabideen gaikuntzari buruz. Pate-hartzaileak ikasleak, irakasleak, administrazioko langileak eta goi-mailako musika-hezkuntzako (HME) profesionalak dira.

AECk, PRIhME proiektuaren kudeatzaile den aldetik, hedapen-tresnak ditu, eta tresna horiek gure 300 kontserbatorio kideetara eta komunikabideetara iritsiko dira, estamentu guztiek parte har dezaten jorratutako gaietan eta proiektu osoan zehar iritzia eman dezaten.

PRIhMEren hasierako eta funtsezko emaitza HMEIei iraunarazten ditugun eta botere-desoreka sor dezaketen tradizioen eta arauen benetako ulermena eskaintzea da. Analisi horretan oinarrituta (eta sektoreetan sustapenak eta trebakuntzak lagunduta), PRIhMEren epe luzeko emaitza goi mailako musika-hezkuntzaren sektore anitzagoa eta sozialki integratuagoa izango da, eta konfiantza eta gogobetetasun maila handiagoak izango ditu alderdi interesatuengan, munduari ikasketa komunitate osasungarri eta jasangarrietan trebatutako artista sortzaile eta sozialki konprometituak eskainiz.

Hauek dira Musikeneko kideak asanblearen barruan:

  • Itziar Larrinaga (Steering Committee, Editorial Board)
  • Jesús Echeverría (Assembly Working Group)
  • Eli Alberdi
  • Enola Arruabarrena
  • Rodolfo Epelde
  • Vanessa Gardebien
  • Aritz Labrador
  • Laura Marcos

 

Parte hartzen duten erakundeak:

 

  • Royal Irish Academy of Music, Dublin, Irlanda (eskatzailea)
  • AEC – Association Européenne des Conservatoires, (proiektuaren sustatzailea)
  • Popakademie Baden-Wurtemberg, Mannheim, Alemania
  • Universidad de Música y Artes Escénicas, Graz, Austria
  • Musikene, Donostia, Espainia
  • Colegio de Música de San Luis, Italia
  • Academia de Música, Zagreb, Kroazia
  • Universidad Nacional de las Artes, Kharkiv, Ukraina
  • Academia de Música, Cracovia, Polonia
  • Academia de Música, Malmö, Universidad de Lund, Suedia

 

PRIhMErako esteka AEC Kontserbatorioen Europar Elkartearen webgunean:
https://aec-music.eu/project/prihme-2020-2023-erasmus-strategic-partnership/

``2020-1-IE02-KA203-000759`` proiektua Europar Batasunak kofinantzatzen du. Adierazitako iritziek eta ikuspuntuek Musikene bakarrik konprometitzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Musika Ikastegiak ez ditu nahitaez jaso behar Europar Batasunekoak eta Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzukoak (SEPIE). Europar Batasuna eta SEPIE Agentzia Nazionala ezin dira horien erantzuletzat hartu.

X