EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALA
45 ECTSko prestakuntza eskainiko du Musikenek Euskal Musika Tradizionalean 2025 – 2026 ikasturtetik aurrera, bere konpetentzia profesionalak hobetu nahi dituzten, etengabeko prestakuntzan interesa duten edota Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskoletan eskolak emateko gaikuntza eskatu nahi duten sustrai tradizionaleko instrumentistei zuzendutakoa (maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretuak ezarritakoaren arabera).

INFORMAZIO PRAKTIKOA
- IKASTAROAREN EGITURA: Ikasturtearen 15 eskola-astetan banatutako urteko eta seihilekoko gaien 45 ECTS kreditu.
- IZEN-EMATEA: 2025eko maiatzaren 5etik ekainaren 5era arte
- SARRERA-PROBAK: 2025eko ekainaren 25a eta 26a
- MATRIKULAZIOA: Online uztailean
- IKASTURTEKO EGUTEGIA: 2025eko urria – 2026ko maiatza
- ORDUTEGIAK: ostiraletan eta larunbatetan kontzentratutako eskolak
- ESKAINITAKO PLAZAK: ikasturte bakoitzeko 13
PLAZEN TIPOLOGIA
Espezialitatea | Eskainitako plaza kopurua |
Alboka | 2 |
Gaita/Dultzaina | 2 |
Panderoa | 1 |
Trikitixa | 6 |
Txalaparta | 2 |
Zer eskaintzen dugu egun horretan?
- Ikasketa-planari buruzko informazio xehatua
- Zure espezialitateko sarbide-probetarako orientabidea
- Irakaskuntza emango duten irakasleen eta gonbidatuen aurkezpena
- Ikasturteko egutegiaren antolakuntza
- Ikastegia ezagutzeko bisita gidatua
- Elkarrekintza Musikeneko zuzendaritza-taldearekin eta irakasle taldearekin, eta haiek erantzungo diete zure zalantzei.
Bertaratu nahi baduzu, aldez aurreko erreserba eskatu behar duzu izena emateko formularioaren. bidez. Izena emateko muga-eguna 2025eko martxoaren 21a izango da.
Zain gaituzu!
IKASKETA-PLANA
ARLOAK | IRAKASGAIAK | ECTS | IZAERA |
Pentsamendua eta kultura | Oinarri etnomusikologikoak | 7 | Urtekoa |
Lanbide-ingurunea ezagutzea | 2 | 1. seihilekoa | |
Musikaren teknikak/Idazketa | Harmonizazioa eta moldaketak | 6 | Urtekoa |
Pedagogia | Didaktika-oinarriak eta eskolarako baliabideak | 7 | Urtekoa |
Irakasle-praktikak | 4 | 2. seihilekoa | |
Instrumentuarekin praktika | Taldeko musika-praktika | 15 | Urtekoa |
Tailerrak | 4 | Urtekoa |
Sarrera-Proba
- Probaren egitura zehatza
- Azterketen ereduak:
- A Musika tradizionalaren kultura eta hizkuntza
- B3 Bat-batean irakurtzea:
Irakaslegoa
PENTSAMENDUA ETA KULTURA
Oinarri etnomusikologikoak: Juan María Beltrán, Itziar Navarro
Lanbide ingurunea ezagutzea: Juan Antonio Ros, Juan Solaguren
MUSIKAREN TEKNIKAK/IDAZKETA
Harmonizazioa eta moldaketak: Asier López
PEDAGOGIA
Didaktika-oinarriak eta eskolarako baliabideak: Maite Bilbao, Juan Solaguren, Xabier Urtasun
Irakasle praktikak: Xabier Urtasun (musika eskoletan praktikak)
INTERPRETAZIO-PRAKTIKA
Taldeko musika-praktika:
- Alboka: Xabier Valle
- Dultzaina/Gaita: Izar Martínez
- Panderoa: Iker Telleria
- Trikitixa: Agus Barandiaran
- Txalaparta: Jabi Alonso, Aitor Beltrán
- Taldekako saioak: Rubén Isasi
Tailerrak:
- Dantza: Patxi Laborda, Jon Maia
- Inprobisazioa: Jagoba Astiazaran, Mixel Ducau
- Ahotsa: Marie Bidart, Thierry Biscary
Matrikula
Matrikula osoa (45ECTS): 2925 €. Euskal musika tradizionalaren ikastaroko kreditu bakoitzaren kostua 65 €-koa da.
Ordainketa hiru epetan egingo da:
- Heren bat matrikulatzerakoan.
- Gainontzeko zenbatekoa bi erditan, bata azaroan eta bestea otsailean.
Araudia
FAQ
NORI ZUZENDUA DAGO IKASTAROA?
Konpetentzia profesionalak hobetu nahi dituzten, etengabeko formazioan interesa duten eta/edo Euskal Automomia Erkidegoko musika eta dantza eskoletan irakasteko gaikuntza eskatu nahi duten erro tradizionaleko instrumentu jotzaileei zuzendua dago ikastaroa.
ZEINTZUK DIRA IKASTAROA EGITEKO BALDINTZAK?
Euskal Musika Tradizionalaren espezializazio ikastaroan sartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak Musikenek antolatutako proba espezifikoak gainditzea eta adinez nagusia izatea dira.
ZEIN BALIO DU MUSIKA TRADIZIONALAREN IKASTAROAK?
Konpetentzia profesionaletan hobetzeko etengabeko formazioaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko musika eta dantza eskolen maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretuaren arabera, formazio hau gaindituz gero Euskal Autonomia Erkidegoko musika eta dantza eskoletan irakasteko gaikuntza eskuratuko da.
ZENBAT IRAUTEN DU FORMAZIOAK?
Formazioak 45 ECTS ditu eta ikasturte bateko iraupena, 15 saio trinkotan banatuak. Saioak ostiral eta larunbatetan egingo dira.
NON ETA NOIZ EGINGO DA SARRERA PROBA?
Sarrera proba aurrez aurre egingo da Musikenen ekainean. Izena emateko prozesuari, betebeharrei, proben egiturari eta egutegiari buruzko informazio guztia webgune honetan dago ikusgai.
SARRERA PROBA ESPEZIALITATE EZBERDINETAN EGIN AL DEZAKET?
Bai, gehienez hiru arte. Izena emateko formulario bat beteko da egin nahi den espezialitate bakoitzeko. Tasak ere espezialitate bakoitzeko ordainduko dira. Diru-sartze bakoitzean dagokion espezialitatea adierazi beharko da.
EGIN AL DAITEZKE BI INSTRUMENTU-ESPEZIALITATE ALDI BEREAN?
Ez. Instrumentu-espezialitate bakarra egin ahal izango da ikasturte bakoitzeko. Ikastaroa bi espezialitatetan egin nahi duenak bakoitzaren sarrera proba gainditu eta plaza lortu beharko du dagokion ikasturtean. Bigarren instrumentu batekin matrikula eginez gero, ikasleari aurretik gainditu dituen irakasgaien ECTSak aitortuko zaizkio, egiten ari den instrumentu-espezialitateari lotuta ez daudenean.
ZENBAT DEIALDI DITUT IKASTAROKO IRAKASGAIAK GAINDITZEKO?
Ikasleek bi deialdi izango dituzte ikasturteko irakasgai bakoitza gainditzeko. Lehenengo deialdia ekainean eta bigarrena irailean.
BERTARATZEA DERRIGORREZKOA AL DA?
Bertaratzea derrigorrezkoa da irakasgaiak modu egokian ebaluatu ahal izateko.
ZENBAT BALIO DU MUSIKA TRADIZIONALAREN IKASTAROAK?
Ikasturteko matrikula osoak (45ECTS) 2.925 euro balio ditu. Kreditu bakoitzaren kostua 65€koa da.
NOIZ ETA NOLA ORDAINDU BEHARKO DUT MATRIKULA?
Matrikulazioa online egingo da uztailean zehar. Ordainketa hiru epetan egingo da:
- herena matrikulatzerakoan
- gainontzeko zenbatekoa bi zatitan, bat azaroan eta bestea otsailean
