Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MSKN MASTER ENSEMBLE KONTZERTUA

MSKN MASTER ENSEMBLE KONTZERTUA

MSKN Master Ensembleak, Interpretazio Masterreko ikasleek osatutakoak, kontzertua eskainiko du larunbatean, azaroak 15, arratsaldeko 19:00etan Musikeneko auditorioan José Luis Estellés irakaslearen zuzendaritzapean.

“Beste mundu posible bat” izenburuko programak Adrián Rosado Sorkuntzako Master ikaslearen obra baten erabateko estreinaldia eta Mikel Iturregi alumni-aren piezaren interpretazioa barne hartzen ditu, Roberto Gerhard eta Béla Bartók-en obrekin batera. Programa osoa hemen.

MSKN Master Ensembleak, Musikeneko Interpretazio Masterreko ikasleak osatua, maila profesionaleko prestakuntza eta esperientzia jasotzen dute talde musikaren praktikan, programatutako obren eta interpretazio publikoaren bidez.

Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte.

X