Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Musikenek 25 urte ospatuko ditu programazio bereziarekin.

Musikenek 25 urte ospatuko ditu programazio bereziarekin.

Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, Musikene-k, bere 25. urteurrena ospatuko du 2026-27 ikasturtean, hogei bat jarduera biltzen dituen egitarau bereziarekin. Programazioak Musikeneren proiektu akademiko eta artistikoaren aniztasuna islatzen du.

Kontzertuak, euskal musika-ondarea, ikerketa, bitartekaritza eta inklusioa izango dira ospakizunaren ardatz, eta ikasleek, irakasleek, ikasle ohiek, erakundeek, nazioarteko artistek eta musikaren arloko profesionalek hartuko dute parte.

Jarduera nabarmenen artean daude José María Usandizagaren Las golondrinas obraren bertsio osoa berreskuratzea, Kursaal Auditorioan; Musikeneko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua, Carlos Kalmarrek zuzenduta, Bilboko Euskalduna Jauregian; Big Bandaren kontzertua, arte plastikoen alorreko euskal artistak omentzeko; Hans Abrahamsen konpositorearekin egingo den nazioarteko egoitza; Aniztasunari, Ekitateari eta Inklusioari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak, Kontserbatorioen Europako Elkartearekin lankidetzan; eta Euskal Musikaren Ikerketari buruzko Kongresua.

25. urteurreneko programazioa interpretazio klasikoari eta jazzari, euskal musika tradizionalari, ikerketari eta bitartekaritzari lotutako kontzertu eta jarduerekin osatuko da, baita topaketa, kongresu eta argitalpenekin ere. Jarduera horiek kultura- eta musika-erakunde ugarirekin, kontserbatorio profesionalekin eta musika-eskolekin elkarlanean garatuko dira.

 

KONTSULTATU 25. URTEURRENEKO JARDUEREN ZERRENDA HEMEN