Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Musikene Big Bandak Granadako Neorama Jaialdian parte hartuko du

Musikene Big Bandak Granadako Neorama Jaialdian parte hartuko du

Musikene Big Band taldeak irailaren 3tik 5era Granadan egingo den Neorama Jaialdiaren lehen edizioan parte hartuko du, irailaren 4an eta 5ean.

Musikene Big Band Neoraman egotea aukera paregabea da Musikeneren lan artistikoa Granadan aurkezteko eta estatuko  musikari gazteak biltzen dituen topaketa batean parte hartzeko.

 

Estatuko Musika Gazteen Konfederazioak (JM España) antolatuta, Neoramak 350 artista gazte bilduko ditu hiru egunetan 40 kontzertutan.

Musika-programazioaz gain, jaialdiak prestakuntza-jarduerak, mahai-inguruak eta topaketak izango ditu, hainbat arlotan oinarrituta: berrikuntza, hezkuntza, berdintasuna, ekintzailetza, iraunkortasuna, irisgarritasuna eta kultura eraldaketarako tresna gisa.

Hemen Musikeneren presentzia nabarmena izango da. Miren Iñargak, Musikeneko Zuzendari Nagusi eta Akademikoa, musika-sektoreko prestakuntza akademikoaren eta enpleguaren arteko loturari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du. Bestalde, Manuel Cañas Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterreko irakasleak bi ikaslekin batera “Musika, bitartekaritzaren artea”ri buruzko hitzaldia eskainiko dute.

 

Big Bandaren kontzertua

Big Banden kontzertuak, Miguel López irakasleak zuzenduta, “27ko emakume poetei kantari” programa aurkeztuko du; proiektu honen jatorria Sheila Blancoren diskoan dago. Bertan, konpositore eta pianistak ahotsa eta musika jarri zien 27ko belaunaldiko hainbat emakume idazleren olerkiei, haien izenak kide gizonezkoen itzalpean isilaraziak izan baitziren. Kontzertu honek emakume haien talentua berreskuratzea dakar, haien testuak dimentsio adierazkor berri batera eramanez.

Okasio berezi honetarako, Miguel López bandako zuzendariak moldaketa esklusiboak prestatu ditu Big Band-erako. Horrela, kanta-sorta berezi hau jazzera hurbildu du, generoko erreferenteek Ipar Amerikako kantu-liburu herrikoiko estandarrekin egiten zuten moduan, Sheila Blancok sortutako errepertorioari bultzada bat eman eta jazz-adierazpidera eramateko asmoz.

 

AGENDA

Kontzertuak
Musikene Big Band

Irailak 4, ostirala – 21:00
+info
Irailak 5, larunbata – 19:00 
+ info

 

Hitzaldiak

Irailak 5, larunbata –  11:00–12:00
Mahai-ingurua –Hezkuntzatik profesionalizaziora, jauzi bat hutsera?”
Palacio de Carlos V, Granada

Miren Iñarga, Musikeneko Zuzendari Nagusi eta Akademikoa

Montserrat Grañeras Pastrana, Hezkuntza Ministerioko Arte Irakaskuntzen Departamentuko Zuzendaria eta Arte Irakaskuntzen Goi Kontseiluko Idazkaria

Isabel Villanueva Benito, BIMEko Zuzendaria

Víctor Estapé, Bartzelonako Conservatori Liceuko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Zuzendari Akademikoa

+ info

 

Irailak 5, larunbata – 16:00–17:00 
Hitzaldia – “Musika, bitartekaritzaren artea”
Palacio de Carlos V, Granada

Manuel Cañas, Musikeneko Irakaslea

+ info