Musikene Donostiako Musika Hamabostaldian
Beste urte batez, Musikeneko ikasleek Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartuko dute, Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrenean eta Europako beteranoetako batean. 87. edizioko Interprete Gazteen Zikloan entzuteko aukera izango dugu.
Jaialdiak Musikeneko ikasleei eskaintzen dien zikloa abuztuaren 17tik 20ra egingo da, eta aurten lau kontzertu izango ditu. Bertaratzen direnek Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian egiten den lan artistikoaren kalitatea zuzenean ezagutzeko aukera izango dute. Kontzertu guztiak 19:00etan izango dira Miramar Jauregian.
Abuztuak 17
Tomás Vidal, pianoa
Abuztuak 18
Hirusta Trio
Abuztuak 19
Rocío Fernández, klarinetea
Abuztuak 20
Halos Quartet
Informazio gehiago hemen