Musikene I. nazioarteko lehiaketa akordeoilari gazteentzat
Musikene I. nazioarteko lehiaketa akordeoilari gazteentzat ospatuko da Musikenen -Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia, 2027ko apirilaren 30etik maiatzaren2ra arte.
Bikaintasun artistikoa aitortzeaz gain, ikasteko eta esperientzia eszenikoa garatzeko aukerak sortzen ditu. Horregatik, emandako sariek prestakuntza jasotzeko eta kontzertu bira baten bidez jendaurrean aritzeko aukera ematen dute.
Nola parte hartu?
Izena eman aurretik, ezinbestekoa da lehiaketaren oinarriak kontsultatzea. Bertan, parte hartzeko baldintzak, egutegia, beharrezko dokumentazioa, errepertorioa eta hautatzeko prozedura zehazten dira.
Oinarriak berrikusi ondoren, bete izena emateko formularioa.
Izena emateko epea 2027ko urtarrilaren 31n amaituko da (egun hori barne).
Dokumentazioa:
1. Lehiaketaren oinarriak hemen
2. Izena emateko formularioa hemen