Jarrai Gaitzazu

Home  /  MEDIATEKA

Mediateka

Ikastegiko ikasle eta irakasleen informazio- eta dokumentazio-premiei erantzuten die Musikeneren Mediatekak. Ikasteko eta kontsultarako leku bat eskaintzen du, eta deskribatutako helburuetara egokitutako hainbat zerbitzu.

Honako hauek dauzkan gune zabala: kontsulta-aretoa, ikasketa-aretoa, lan kolektiboko aretoa, katalogazio-zerbitzua, eta abar.

4 pertsonak osatutako talde bat arduratzen da askotariko bilduma dokumentala sortzeaz, mantentzeaz eta zabaltzeaz: liburuak, partiturak, aldizkari musikalak, CD, DVD eta baliabide elektronikoak. Honako atal hauetan banatuta dago Mediateka: mostradore-eremu bat (mailegua eta informazioa); berritasunen erakusmahaia; liburuak kontsultatzeko, partituren, CDen eta DVDen eremuak; hemeroteka, talde-lanetarako aretoa; ikus-entzunezkoen aretoa, lan-bulegoak; elkarteen artxiboa; artxibo historikoa.

Musiken Donostia-San Sebastian.
Dokumentuen mailegua
IKASLEAK, MASTER-IKASLEAK, IKERTZAILEAK ETA HITZARMEN INSTITUZIONAL BIDEZKO SARBIDEA DUTEN ERABILTZAILEAK.
  • 4 agiri maileguan (liburuak, partiturak, CD, DVD)
  • Hilabeteko epea

 

IRAKASLEAK ETA IRAKASLEAK EZ DIREN LANGILEAK.
  • 10 agiri maileguan (liburuak, partiturak, CD, DVD)
  • Hilabeteko epea

 

ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROETAKO IKASLEAK ETA IKASLE OHIAK.
  • 1 agiri maileguan (liburuak, partiturak, CD, DVD)
  • Hilabeteko epea
X