Goi mailako arte irakaskuntzetako gradua
ESPEZIALITATEAK
KONPOSIZIOA
PEDAGOGiA
ZUZENDARITZA
Koru Zuzendaritza | Orkestra Zuzendaritza
INTERPRETAZIOA:
Akordeoia | Harpa | Kantua | Klarinetea | Kontrabaxua |Fagota | Flauta | Gitarra | Oboea | Organoa | Perkusioa | Pianoa | Saxofoia | Tronboia | Trompa | Tronpeta | Tuba | Txistu | Biola | Biolina | Biolontxeloa
JAZZ:
Baxu elektrikoa | Bateria | Kantua | Kontrabaxua | Gitarra | Pianoa | Saxoa | Tronboia | Tronpeta
MATRIKULA PREZIOAK
TASA AKADEMIKOAK
Musikeneko matrikularen prezioak eremu unibertsitarioan ezarritako eredua jarraitzen du. 240 ECTS kredituak 4 ikasturtetan banatzen dira, 60 kreditu bakoitzak. 2021-22 ikasturterako matrikula osoak 1.588,2€ balio ditu.
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA EUROTAN |
---|---|
Kredituaren prezioa 1go matrikulan | 26,47€ |
Kredituaren prezioa 2. matrikulan | 45,68€ |
Kredituaren prezioa 3. matrikulan | 55,80€ |
Espedientea zabaltzea | 27,34€ |
Kredituak aitortzea | Aitortzen den irakasgaiari dagozkion kredituen zenbatekoaren %25a |
Kanpoko ikasleentzat kreditu-aitorpena aztertzea | 30,00€ |
Ziurtagiri akademiko ofiziala | 27,34€ |
Espediente lekualdatzea IN/OUT | 27,34€ |
MATRIKULAN SALBUESPENAK ETA BEHERAPENAK
Ikasleek kasu bakoitzean eskatzen den dokumentazioa aurkeztuz gero, Musikenek salbuespen eta beherapenak aurre ikusten ditu matrikulan kasu hauetan:
1.- Ohorezko matrikula
1.A.- Ohorezko matrikula Musikenen egindako irakasgaietan.
Salbuespena ekarriko du ohorezko matrikula lortu den irakasgaiari dagozkion kreditu kopuruaren matrikulazio tasa akademikoetan. Kenkari horiek hurrengo ikasturtean soilik aplikatuko zaizkie Musikeneko ikasleei, eta ez beste Ikastegi batzuetatik datozen ikasleei.
1.B.- Ohorezko matrikula batxilergoan.
Batxilergoko kalifikazio globala ohorezko matrikula denean matrikularen zenbateko osoa salbuetsiko da; goi mailako musika ikasketak lehenengo aldiz hasten dituztenean bakarrik aplikatu ahal izango da.
2.- Familia ugariak
Familia ugarietakoak diren ikasleak, kategoria orokorrean sailkatuta daudenean, matrikulazio tasen %50a ordaindu beharko dute.
Kategoria berezian sailkatutako familia ugarietako ikasleek %100eko salbuespena izango dute matrikulazio tasetan.
3.- Desgaitasunen bat duten pertsonak
%33koa edo hortik gorako desgaitasunen bat duten ikasleak, organo eskudunak hala emana denean, matrikulazio tasak osotasunean salbuesteko eskubidea izango du.
BEKAK
Goi mailako titulaziorako beka esklusiboak:
AIE bi beka, 3.000 eurokoa bakoitza: AIE (Artistas, Intérpretes o Ejecutantes) erakundearen Laguntza eta Kultura Fondorako Batzordeak 3.000 euroko bi beka aurre ikusten ditu Musikeneko ikasleentzat urteko espezializazio altuko beka eskaintzan, Interpretazio Klasikoa eta Jazz espezialitateetan. Deialdia AIEren webgunean ematen da argitara martxoan.
- 2.000 euroko “Igartza” beka bat: Beasaingo Udalak 2.000 euroko beka bat emango dio goi mailako ikasketetan matrikulatua dagoen ikasle bati, epaimahai batek horretarako espresuki hautatua. Hautaketa udazkenean egingo da.
- SGAE beka bat 1.000 eurokoa: SGAE Fundazioak 1.000 euroko beka bat emango dio Musikeneko Konposizio ikasle bati, epaimahai batek horretarako espresuki hautatua. Hautaketa udazkenean egingo da.
Beka orokorrak:
- Eusko Jaurlaritzako Bekak: EAEn bizi diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak urtero unibertsitate ikasketentzat eskaintzen dituen bekak eska ditzakete. Deialdia uztailean ematen da argitara helbide honetan : http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
- Hezkuntza Ministeritzako Bekak: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleek beka orokorrak eska ditzakete, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikasketak egiten dituztenentzat urtero Hezkuntza Ministerioak uztaila amaieran egiten duen deialdian: http://www.mecd.gob.es

2023ko otsailaren 6tik martxoaren 29ra Musikenen irakasten diren espezialitate ezberdinetako Ate Irekien Jardunaldiak ospatuko dira.
Jardunaldi horien helburu nagusia Musikeneko irakaskuntzaren funtzionamendua zuzenean ezagutaraztea da, hain zuzen ere ikasketa plana, espezialitateko irakasleak eta horiek giten duten lana, sarrera-probaren ezaugarriak eta bertaratzen direnek interesgarritzat jotzen duten bestelako informazioa ezagutzeko aukera ematea.
Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek planteamendu antzekoa dute, batez ere etorkizun hurbilean ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei eta berauen trebakuntzaz arduratzen diren irakasleei baitaude zuzenduta. Horren ondorioz, espezialitate instrumentaleko eskola batzuetara entzule gisa bertaratzeko aukera eskainiko da, bai eta ikasle aktibo moduan ere eskolak jasotzeko aukera. Horretaz gain, jardunaldien hasieran espezialitatearen inguruko hainbat alderdiren berri emango da (ikasketa plana, sarrera probak, eskakizun maila, e.a.) eta sor daitezkeen zalantzei erantzuna emango zaie.
Jardunaldiak doakoak dira, baina interesdunek izena eman behar dute izena emateko inprimakia betez (Izena emateko epea jardunaldi bakoitzari espezialitateka dagokion dokumentuan adieraziko da).
Daten, ordutegien eta espezialitate bakoitzaren jarduera-programaren informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta egin daiteke dagokion estekan:
ESPEZIALITATEAK
SARBIDEA ETA ONARPENA
FAQ: TITULAZIOA ETA ANTOLAKETA
Zein balio du goi mailako musika titulazioak?
Goi mailako musika titulazioak unibertsitateak luzatutako gradu titulazio baten balio berbera du ondorio guztietarako.
Abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak (LOMCE), 42.3 artikuluan modu esplizituan jasotzen du ikasketa hauen eta unibertsitate Graduaren baliokidetasuna.
“Art. 42.3. Los alumnos y alumnas que hayan terminado los estudios superiores de Música o de Danza obtendrán el título Superior de Música o Danza en la especialidad de que se trate, que queda incluido a todos los efectos en el nivel 2 del Marco Español de Cualificaciones para la Educación Superior y será equivalente al título universitario de grado. Siempre que la normativa aplicable exija estar en posesión del título universitario de Grado, se entenderá que cumple este requisito quien esté en posesión del título Superior de Música o Danza.”
Egin al daitezke bi espezialitate aldi berean?
Ikasketen lehenengo ikasturtean espezialitate batean baino ez da matrikula onartuko. Nahi izanez gero, hurrengo ikasturtean ikasleak bigarren espezialitate batean ere matrikula egin ahal izango du, horretarako berriz ere dagokion sarrera proban plaza lortu behar duelarik, eta ikastetxearen oniritzia ere.
Goi mailako ikasketak hasiak baditut, Musikenek aitortuko al dizkit irakasgaien kredituak?
Bai, espediente-lekualdaketak egiten direnean eta graduko edo baliokideak diren beste ikasketen kasuan, irakasgaiaren kreditu kopurua eta edukia Musikek aitortzen duen irakasgaiarekin bat datozenean. Ez da aplikatuko ikaslea Musikenen zuzenean sarrera-probaren bitartez ikasketa berberak egiteko sartzen denean.
Zenbat deialdi ditut goi mailako tituluaren irakasgaiak gainditzeko?
Ikasleek gehienez lau deialdi izango dituzte irakasgai bakoitzarentzat eta gehienez bi deialdi Ikasketa Amaierako Lana gainditzeko.
Kasu bietan goi mailako ikastegiek, ikasleak hala eskatuta, salbuespenez beti ere eta modu egokian justifikatutako arrazoiengatik, deialdi berri bat baimentzeko ahalmena dute. Irakasgaiak ezohiko deialdian epaimahai baten bitartez ebaluatuko da.
Bertaratzea derrigorrezkoa al da?
Irakaskuntza presentziala eta derrigorrezkoa da irakasgaiak modu egokian ebaluatzeko.
Zein hizkuntzatan ematen dira eskolak?
Musikeneko irakaskuntzaren hizkuntza ofizialak gaztelera eta euskara dira, eskolak batik bat gazteleraz ematen diren arren.
Zenbat balio du Musikenen ikasteak?
Musikene Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ikastegi publikoa da. 2019-20 ikasturterako matrikula osoak 1.588,2€ balio ditu (60 ECTS kreditu, 26,47€ kredituko).
Bekak izan ditzaket?
EAEn bizi diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak urtero unibertsitate ikasketentzat eskaintzen dituen bekak eska ditzakete. Deialdia uztailean ematen da argitara helbide honetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
Erkidegotik kanpoko ikasleek beka orokorrak eska ditzakete, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikasketak egiten dituztenentzat urtero Hezkuntza Ministerioak uztaila amaieran egiten duen deialdian: http://www.mecd.gob.es/
Musikeneko ikasleei zuzendutako bekei buruzko informazio zabalagoa: Matrikula Prezioak
Non aurki dezaket Donostian ostatu hartzeko informazioa?
Gure web orriaren honako estekan eta ikastegiko oharren oholetan.

ARAUDIA
LOMCE
8/2013 LEGE ORGANIKOA, abenduaren 9koa, hezkuntzaren hobekuntzarako [ireki]
LOE
2/2006 LEGE ORGANIKOA, maiatzaren 3koa, HEZKUNTZARENA. [Ireki]
1614/2009 ERREGE DEKRETUA, urriaren 26koa, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzaren Lege Organikoak arautzen dituen goi mailako irakaskuntza artistikoen antolamendua ezartzen duena. [Ireki]
631/2012 ERREGE DEKRETUA, maiatzaren 14koa, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzaren Lege Orgnaikoak ezarritako Musikan Graduko goi mailako irakaskuntza artistikoen oinarrizko edukia erregulatzen duena. [Ireki]
368/2013 DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzak arautzen dituena, Konposizio, Zuzentze, Interpretazio eta Pedagogia espezialitateetan. [Ireki]