
MUSIKENE DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIAN
Musikeneko ikasleek, beste behin ere, Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartuko dute, Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrenean eta Europako beteranoetako batean. 86. edizio honetako Interprete Gazteen zikloan entzuteko aukera izango dugu.
Jaialdiak Musikeneko ikasleei eskaintzen dien zikloak bost kontzertu izango ditu abuztuaren 18tik 22ra. Publikoak Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren lanaren kalitatea zuzenean ikusteko aukera izango du. Kontzertu horiek 19:00etan izango dira, Miramar Jauregian. Informazio gehiago hemen
- Abuztuak 18: PIANO KONTZERTUA
Xabier Boixet, pianoa
Abuztuak 19: OXYGEN QUARTET KONTZERTUA
Xurxo Morales, saxofoi sopanoa
Pablo Mira, saxofoi altua
Nicolás Arranz, saxofoi tenorra
Juan Pérez, saxofoi baritonoa
- Abuztuak 20: PIAZZOKENE QUINTET KONTZERTUA
Irene Rosado, biolina
Mateo López, kontrabaxua
Manuel Perpén, gitarra elektrikoa
Gabriel Domínguez, akordeoia
Henar F. Clavel, pianoa
- Abuztuak 21: KLARINETE KONTZERTUA
David Berenguer, klarinetea
Amaia Zipitria, pianoa
- Abuztuak 22: TRÍO SKALA KONTZERTUA
Alejandra Cortijo, flauta
Marcela Galindo, fagota
Claudia Manzano, pianoa