Jarrai Gaitzazu

Home  /  ERASMUS PROGRAMA

2003-2004 ikasturteaz geroztik, Musikenek Erasmus programan parte hartzen du, nazioarteko eremuan lankidetza- eta mugikortasun-ekintza garatuz. Programa honen bitartez, Europako esparruan goi-mailako ikastetxe bikainenen arteko lankidetza eta elkarlana sustatu nahi dugu, hainbat hezkuntza-proiektu aurrera eramateko asmoarekin, ikasleari ikuspegi desberdinak baina aldi berean elkarren osagarriak eskainiz ahalik eta prestakuntza musikal eta pertsonal onena jaso dezan.

GUTUNA ETA POLITIKA

ERASMUS MUGIKORTASUNA

Gaur egun Musikenek ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen mugikortasuna bultzatzen du.

Ikasleen mugikortasuna

Europako beste herrialde bateko goi-mailako hezkuntzako erakunde batean denboraldi bateko ikasketak egitean datza ikasleen mugikortasuna. Ikasketa horiek amaitutakoan, ikaslearen jatorrizko erakundeak akademikoki onartuko ditu egindako ikasketak. Denboraldi horretan, jatorrizko erakundean tasa akademikoak ordaintzetik salbuetsita egongo da ikaslea. Goi-mailako hezkuntzako erakundeetako ikasleak izanik Erasmus unibertsitate-gutun baten jabe diren ikasleek har dezakete parte ekimen honetan.

Harrera-herrialdean jarraituko duen ikasketa-programari buruzko ikasketa-hitzarmen bat jaso behar du ikasleak idazki bidez. Atzerriko egonaldia amaitutakoan, hitzartutako programa gauzatu duela dioen ziurtagiria eta ikaslearen emaitzen txostena igorriko dizkio jatorrizko erakundeak Erasmuseko ikasleari. Erasmuseko ikasleei ematen zaizkien laguntzak beste edozein laguntzarekin edo mailegu nazionalekin bateragarriak dira.

Erasmuseko ikasleen mugikortasunaren helburuak honako hauek dira:

  • Ikasleek Europako beste herrialde batzuetako ikaskuntza-esperientzia —hezkuntza-, hizkuntza- eta kultura-arloei dagokienez— balia dezaten ahalbidetzea.
  • Erakundeen arteko lankidetza sustatzea eta harrera-erakundeen hezkuntza-ingurunea aberastea.
  • Ondo kualifikatutako gazteez eta etorkizuneko profesionalez –ikuspegi zabalekoak eta nazioarteko esperientzia dutenak- osaturiko komunitatea sortzen laguntzea.
  • Kreditu-transferentziak eta atzerriko egonaldien errekonozimendua erraztea ECTS sistemaren bidez edo kreditu-sistema bateragarri baten bidez.

Mugikortasunaren iraupena gutxienez 3 hilabetekoa eta gehienez 12 hilabetekoa izango da.

Ikasleak Europako Batzordearen aldetik jasotzen duen laguntzaren helburua ikasleen mugikortasunetik eratorritako gastu gehigarriak ordaintzea da (adibidez, mantenua, bidaia, ostatua eta abar).

 

Datozen ikasleen mugikortasuna (INCOMING)

Jarraian ikus daiteke Musikenen ikasteko mugikortasunak eskatzeko prozedura.

Eskaerak jasotzeko EASY Mobility online (https://mobility.aec-music.eu) plataforma soilik erabiltzen dugu. Ikasleek tresna horren bitartez eman behar dute izena eta bertan kargatu behar dute eskatzen den dokumentazioa.

Lehenengo eta bigarren seihilekorako izena emateko epea otsailaren 15etaik martxoaren 15era izango da.

Dokumentazio hau eskatzen da:

  • CV akademiko eta artistikoa
  • Arrazoien gutuna
  • Online eskaera
  • Learning agreement- Ikasketa hitzarmena
  • Grabazioa. Bideo edo audio batera esteka. Gure gomendio gutxienez hiru obrako bideoa egitea da, gutxi gora behera 20 minutu irauten duena. Konposizio espezialitaterako gutxienez 3 pieza dituen portfolioa.

Gure ikasketa-planari buruzko informazioa ikusteko klikatu hemen.

Kanpora doazen ikasleen mugikortasuna (OUTGOING)

Musikene jatorri duten ikasleen mugikortasun deialdia gure barne-atarian dago ikusgai: Musikenet

Irakasleen mugikortasuna

Erasmuseko irakasleen mugikortasunaren helburuak honako hauek dira:

  • Mugikortasun-programa batean parte hartzeko aukerarik ez duten ikasleei aukera ematea Europako beste herrialde batzuetako goi-mailako hezkuntzako erakundeetako irakasleen jakintza eta esperientzia jasotzeko.
  • Metodo pedagogikoei buruzko gaitasun eta esperientzien trukea sustatzea.
  • Goi-mailako hezkuntzako erakundeak bultzatzea ikastaro-eskaintza zabalagoa eta aberatsagoa egin dezaten.

Ekintza horren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

Goi-mailako hezkuntzako erakunde bateko irakasleak edo herrialde bazkide bateko goi-mailako hezkuntzako beste erakunde bateko enpresa bateko langileek eskainitako irakaskuntzak osatzen du jarduera nagusia, baina beste zenbait jarduera ere gara daitezke aldi berean.

Goi-mailako hezkuntzako erakundeetako irakasleak izanik Erasmus unibertsitate-gutun baten jabe diren irakasleek edo enpresetako langileek izango dute parte hartzeko aukera.

Mugikortasun-programa batean parte hartzen duten irakasleek harrera-zentroko fakultateko edo departamentuko kide izan behar dute. Horrek honako hauek dakartza berekin:

  • Irakasleen mugikortasuna erakunde arteko itunetan oinarritzen da.
  • Goi-mailako hezkuntzako erakunde bazkideek egonaldi horren aurretik adostu behar dute irakasle bisitarien ikasketa-programa.
Prestakuntzarako mugikortasuna

Irakasleak ez diren langileak goi-mailako hezkuntzako erakunde batetik goi-mailako hezkuntzako beste erakunde bazkide batera mugitzean datza.

Horrekin zera lortu nahi da, onuradunek erakunde bazkidearen jardunbide egokietatik eta esperientzietatik ikastea, eta egungo lanpostuak eskatzen dizkien gaitasunak hobetzea. Erakunde bazkidean xede desberdinetarako —zerbitzu-eginkizun laburrak, profesionalen behaketa, ikasketa-bisitaldiak eta abar— egonaldi laburra emateak osatzen du jarduera nagusia.

Goi-mailako hezkuntzako erakundeetan irakasle edo bestelako langile izanik Erasmus unibertsitate-gutunaren jabe diren guztiek parte har dezakete ekimen honetan.

Jatorrizko goi-mailako hezkuntzako erakundeari dagokio hautaketa.

Laguntza ematearren, ezinbestekoa da jatorrizko eta harrerako erakundeak edo enpresak onartutako lan-plan bat aurkeztea. Planak honako hauek bildu behar ditu gutxienez: helburu orokorra eta helburu espezifikoak, prestakuntza- edo ikaskuntza-jardueren bitartez zer emaitza lortzea espero den eta prestakuntzaldiko programa.

ELKARTUTAKO ESKOLAK

ALEMANIA
  • Berlin- Universität der Künste
  • Berlin – Hochschule für Musik “Hans Eisler” Berlin
  • Detmold – Hochschule für Musik Detmold
  • Essen – Folkwang Universität der Künste Essen
  • Frankfurt – Hochschule für Musik und Dastellende Kunst Frankfurt am Main
  • Freiburg- Hochschule für Musik Freiburg
  • Köln – Hochschule für Musik und Tanz Köln
  • Hamburg-Hochschule für Musik und Theatre Hamburg
  • Hannover – Hochschule für Musik und Theater Hannover
  • Karlsruhe – Hochschule für Musik Karlsruhe-Karlsruhe
  • Mainz-Johannes Gutenberg-Universität. Hochschule für Musik
  • Mannheim – Staatliche Hochschule für Musik und Dastellende Kunst Mannheim
  • München- Hochschule für Musik und Theater München
  • Münster- University of Munster
  • Nürnberg – Hochschule fuer Musik Nuernberg
  • Saarbrucken – Hochschule für Musik Saar-University of Musik
  • Stuttgart – Säatliche Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Stuttgart
  • Trossingen – Staatliche Hochschule für Musik Trossingen
  • Weimar – Hochschule für Musik “Franz Liszt” Weimar
  • Würzburg – Hochschule für Musik
AUSTRIA
  • Graz – Kunstuniversität Graz. University of Music and Performing Arts Graz
  • Linz-Anton Bruckner Privatuniversität
  • Salzburg – Universität Mozarteum Salzburg
  • Viena – University of Music and Performing Arts Vienna
  • Viena- Music and Arts University of the City of Vienna
BELGIKA
  • Amberes – Artesis Hogeschool
  • Bruselas – Koninklijk Conservatoium Brussel. School of Arts
  • Bruselas-Conservatoire royal de Bruxelles
  • Gent-Hogeschool Gent
  • Leuven-Lemmens – LUCA School of Arts Leuven-Lemmens
  • Liege-Conservatoire royal de Liège
BULGARIA
  • Sofía – National Academy of Music “Prof. Pancho Vladigerov” Sofia
KROAZIA
  • Pula – Juraj Dobrila University of Pula. Academy of Music in Pula
  • Zagreb – University of Zagreb. Academy of music
DINAMARKA
  • Aarhus/Aalborg- The Royal Academy of Music
  • Frederiksberg (Copenhague) – The Royal Danish Academy of Music
  • Odense – Danish National Academy of Music
ESLOVENIA
  • Liubliana – Univerza v Ljubljani. Akademija za glasbo
ESTONIA
  • Tallin- Estonian Academy of Music and Theatre
  • Tartu-University of Taru/Taru Ülikool
FINLANDIA
  • Helsinki – Sibelius Academy (University of the Arts)
  • Helsinki- Metropolia University of Applied Sciences
FRANTZIA
  • Dijon – Pôle d’Enseignement Supérieur de la Musique en Bourgogne
  • Lyon – Conservatoire National Supérieur Musique et Danse de Lyon
  • Paris – Conservatoire national supërieur de musique et de danse de Paris
  • Paris – Pôle supérieur d’enseignement artistique Paris Boulogne-Billancourt
  • Poitiers – Centre d’études supérieures musique et danse de Poitou-Charentes
    (CESMD)
  • Toulouse-ISDAT. The institute supérior des arts et du design de Toulouse
GEORGIA
  • Tbilisi- V. Sarajishvili Tbilisi State Conservatoire
GRETZIA
  • Corfu – Ionian University
  • Thessaloniki – University of Macedonia, Music Department
HERBEHERAK
  • Amsterdam – Conservatorium van Amsterdam
  • Groningen – Hanze University of Applied Sciences
  • La Haya – Hogeschool der Kunsten, Den Haag Koninklijk Conservatorium
  • Maastricht-Zuyd University of Applied Sciences
  • Rotterdam – Codarts University of the Arts
HUNGARIA
  • Budapest – Liszt Ferenc Zenemüvészeti Egyetem Budapest (Liszt Academy)
ITALIA
  • Bologna – Conservatorio di Musica “G.B. Martini”
  • Castelfranco Veneto-Conservatorio Agostino Steffani
  • Cosenza – Conservatorio di Musica “Stanislao Giacomantonio”
  • Cuneo- Conservatorio “G. F. Ghedini” di Cuneo
  • Dominico di Fiesole – Scuola di Musica di Fiesole
  • Milan – Scuole Civiche Milano – Fondazione di Partecipazione
  • Parma – Conservatorio di Musica “Arrigo Boito”
  • Roma – Saint Louis College of Music di Roma
  • Rovigo – Conservatorio di Musica F. Venezze Rovigo
  • Salerno – Conservatorio di Musica Giuseppe Martucci Salerno
  • Teramo – Conservatorio G Braga
  • Torino – Conservatorio Statale di Musica “Giuseppe Verdi”-Torino
  • Vibo Valentia – Conservatorio di Musica “F. Torrefranca” Vibo Valentia
LITUANIA
  • Vilnius – Lituanian Academy of Music and Theatre
NORUEGA
  • Bergen – Grieg Academy
  • Oslo – Norwegian Academy of Music
  • Stavanger – University of Stavanger. Faculty of Arts and Education
  • Tronheim – Norwegian University of Science and Technology
POLONIA
  • Poznan – Akademia Muzyczna im. I.J. Paderewsiego
  • Varsovia – The Fryderyk chopin Academy of Music in Warsaw
PORTUGAL
  • Lisboa – Instituto Politécnico de Lisboa. Escola Superior de Música de Lisboa
  • Porto – Instituto Politécnico do Porto-ESMAE
ERRESUMA BATUA
  • Londres – Trinity Laban Conservatoire of Music & Dance
  • Londres- Royal College of Music
ESLOVAKIAR ERREPUBLIKA
  • Bratislava-Academy of Performing Arts in Bratislava (VSMU)
SUEDIA
  • Gothenburg – Academy of Music and Drama. University of Gothenburg
  • Malmö – Lund University, Malmö Academy of Music
SUITZA
  • Basel- Fachhochshule Nordwestschweiz. Musik Akademie Basel
  • Ginebra – Haute école de Musique de Genéve
  • Lausanne – HEMU-Haute école de Musique
  • Lucerna – Hochschule Luzern, Department Music
TURKIA
  • Ankara-Ankara Music and Fine Arts University

ERASMUS BEKAK

Ikasleentzat eskainitako Erasmus mugikortasun-laguntzako eskaera izapidetzen du Musikenek, baina nolanahi ere, laguntza horiek beste laguntza batzuekiko bateragarri izan daitezke, ikasle baten mugikortasunaren gastu guztiak estaltzen ez dituztelako. Jarraian zenbait link proposatzen dizkizuegu, bekei buruzko informazio gehiago jaso dezazuen.

``2023-1-ES01-KA131-HED-000125634`` proiektua Europar Batasunak kofinantzatzen du. Adierazitako iritziek eta ikuspuntuek Musikene bakarrik konprometitzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Musika Ikastegiak ez ditu nahitaez jaso behar Europar Batasunekoak eta Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzukoak (SEPIE). Europar Batasuna eta SEPIE Agentzia Nazionala ezin dira horien erantzuletzat hartu.

X