Jarrai Gaitzazu

Home  /  Master Ofizialak  /  ORKESTRA IKASKETEN MASTER OFIZIALA

ORKESTRA IKASKETA MASTER OFIZIALA

Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailako eta Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailako titulazioa.

Masterraren Homologazio ziurtagiria

2026-27 SARRERA PROBAK: BIGARREN DEIALDIA

Hari instrumentista bazara eta orkestra probatan oposizioak egiteko prestatu nahi baduzu, hau da zure masterra!!

Egutegia

Orkestra Ikasketen Masterraren 60 ECTSak ikasturte batean egin ditzakezu, edo, hala nahi izanez gero, Musikenen ikasketak luza ditzakezu matrikula partziala eginez.

Ikerketa

Orkestra musikaren inguruko ikerketan murgildu eta, hala nahi baduzu, prestatu ondoren doktoretza ikasketan egiteko.

Osoko formakuntza

Espezialitateko eta orkestra errepertorioko irakasleak izango dituzu

2026/2027 ikasturtean irakasle gonbidatuak

Mastereclasak jasoko dituzu Pablo Suarez (biolina), Joaquín Riquelme (biola), Floris Mijnders (biolontxeloa) edo Stanislau Anishchanka (kontrabaxua) bezalakoengandik.

Master String Orkestra

Musikeneko hari orkestran parte hartu eta eszenatokia kontzertino gonbidatu entzutetsuekin partekatuko duzu: Gordan Nikolic (2016, 2017), Boris Garlitsky (2018, 2020), David Grimal (2019), Lorenza Borrani (2021), Matts Zettergvist (2022, 2023), Lina Tur Bonet (2024), Diet Tilanus (2025), Miguel Colom (2026), Dmitry Sitkovetsky (2027)

Praktika profesionalak

Ikasturtean zeha entseguak, kontzertuak eta birak izango dituzu Euskadiko Orkestra eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa osatzen duten musikariekin.

Informazioa

IZEN-EMATEA: 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 15era
SARRERA PROBAK: ONLINE, bideoak 2026ko maiatzaren 28an eta 29an bidaliko dira
MATRIKULAZIOA: ONLINE 2026ko ekainean
EGUTEGI AKADEMIKOA: 2026ko irailaren amaieratik 2027ko ekainera
PLAZA ESKAINTZA: 20 ikasturteko

KONTAKTUA

Informazio gehiagorako kontaktua: master@musikene.eus

Musikene. Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia.
ORKESTRA IKASKETA MASTERRA
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa

Plazen berezitasunak
  • Biolina: 10
  • Biola: 4
  • Biolontxeloa: 4
  • Kontrabaxua: 2
MASTERRAREN EGITURA

Masterrak 60 ECTS kreditu ditu guztira. Honela banatzen dira:

    • Derrigorrezko irakasgaiak: 32 ECTS
    • Aukerako irakasgaiak: 2 ECTS
    • Kanpoko praktikak: 20 ECTS
    • Master Bukaerako Lana: 6 ECTS

 

IKASKETA PLANA
URTEKO IRAKASGAIAK ECTS
OB Orkestra errepertorioa 16
OB Instrumentu nagusia 6
OB Orkestra praktikak 20
OB Orkestraren lanari aplikatutako gorputz teknikak 2
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
LEHENENGO LAUHILEKOA
ECTS
OB Orkestra errepertorioaren historia eta bilakaera estilistikoa 3
OB Orkestra errepertorioari aplikatutako analisia 3
OB Ikerketaren metodologia 2
LAUHILEKO IRAKASGAIAK
BIGARREN LAUHILEKOA (bietako OP bat aukeratu)
ECTS
OP Orkestraren eta orkestrazioaren historia 2
OP Akustika aplikatua 2
OB Master bukaerako lana 6
EDUKIAK, METODOLOGIA eta KONPETENTZIAK
EDUKIAK

Masterrak bost moduluko egitura du:

1.Modulu instrumentala: modulu praktiko-instrumental honetan, orkestrako errepertorioa eta instrumentu teknika lantzen dira. Ikasleek orkestra profesionaletako entzunaldiei aurre egiteko beharrezko tresnak eskuratuko dituzte.

2. Formazio teorikoko modulua: orkestra-errepertorioaren historia eta analisia aztertzeko irakasgaiak biltzen ditu, ikasitakoak interpretazioan eragin zuzena izan dezan.

3. Praktika modulua: orkestra baten esperientzia hartzeko aukera ematen du, lan esparruan eta baita esparru artistikoan ere, aldi batez orkestra baten dinamika osatuz (kontzertuak, entseguak, birak). Praktikak ordainduak izango dira (1400 euro) eta gizarte segurantzan alta emango zaie ikasleei bekadun modura.

4. Aukerako modulua: ikasleen interesen arabera, profesionalizaziorako ezagutzak zabaltzeko aukera ematen duten gaiak eskaintzen ditu.

5. Ikerketa modulua: ikerketa metodo eta teknika desberdinak aztertzea eta Master Bukaerako Lana egitea aurreikusten du.

METODOLOGIA

Masterra aurrez aurrekoa da eta jarduera formatibo ezberdinak uztartzen ditu:

    • Banakako instrumentu eskolak. Espezialitate bakoitzeko Orkestra Errepertorioko eskolak taldean. Hau hartzen dute barne:
      • Orkestra probetako entzunaldien simulakroak.
      • Master String Orkestra: aste intentsibo batean antolatzen den hari orkestra proiektua, jendaurreko kontzertu batekin amaitzen dena. Proiektua nazioarteko ospea duen kontzertino batek zuzentzen du.
    • Derrigorrezko eta aukerako materien eskola kolektiboak, orkestra errepertorioaren espezializazioari lotuta.
    • Euskadiko Orkestran, Bilbao Orkestra Sinfonikoan eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoan kanpoko praktika profesionalak, orkestrako musikari baten tutoretzapean.
    • Master Bukaerako Lanaren jendaurreko defentsa
KONPETENTZIAK
HIZKUNTZAK
    • Eskola kolektiboak gazteleraz ematen dira.
    • Banakako eskolak irakasleak eta ikasleak adostutako hizkuntzan emango dira (irakasleak nazioarteko jatorrikoak dira eta gehienetan hizkuntza bat baino gehiago menperatzen dute).
    • Ikastegiak, bere hizkuntza egitasmoaren bitartez, laguntza ematen du gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemaniera ikasteko.
    • Ingelesaren ezagutza gomendatzen da kontsulta bibliografikoak egin ahal izateko.
SARBIDEA ETA ONARPENA

Ikasleak online sarrera proba baten bitartez hautatuko dira, ikus entzunezko grabazioak bidaliz.

Izen ematea
    • Izena emateko datak: 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 15era
    • Interesdunek izena emateko eskabidea bete beharko dute, eta dokumentu hauek bidali beharko dituzte Musikeneko helbidera edo master@musikene.eus helbide elektronikora:
      1. Indarrean dagoen NAN, AIZ, erresidentzia txartela, identitate zedula edo pasaportea.
      2. Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak zehaztuta.
      3. Curriculum Vitae
      4. Masterra zergatik egin nahi duen azaltzen duen motibazio gutuna eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
Probaren egitura

Hautagaiek bideo bana grabatu beharko dute proba hauetako bakoitzeko:

  • 1. proba: garai eta estilo ezberdinetako obrez osatutako errepertorio libre bat interpretatzea.
    • Gehienez 20 minutuko iraupena ezartzen da espezialitate guztientzat. Iraupena 15 minututik beherakoa izatea ez da gomendatzen.
    • Obra osoak, horien mugimenduak edo orkestrako pasarteak onartuko dira.
    • Bideoan jasotako obra bakoitza toma bakar batean grabatu beharko dira (etenik gabe) eta inongo ediziorik gabe.
    • Bideoak hautagaiaren gorputz osoa eta instrumentua erakutsi beharko ditu.
    • Pianoz lagunduta interpretatu behar diren obrak laguntzailearekin interpretatuko dira.
  • 2. proba: Probatarako onartu diren hautagaiek horiek egin aurreko egunetan jaso dituzten galderei erantzungo diete

Grabazioak bidaltzeko epea: 2026ko maiatzaren 28an eta 29an, izena emateko epea amaitu ondoren emango diren argibideei jarraiki.

Ebaluaziorako irizpideak
  • 1. proba (%80): 
    • Errepertorioa-Programa:
      • Estilo eta garaien aniztasuna
      • Mailari egoki moldatzea
      • Aurkeztu den programaren zailtasuna
      • Aurkeztutako obren estiloari arreta
    • Alderdi teknikoak:
      • Erronka tekniko eta interpretatiboei aurre egiteko interpretazioan gaitasuna
      • Musikaltasuna
      • Fraseatzea
      • Dinamika
      • Artikulazioa
      • Arnasketa
      • Afinazioa
      • Gorputzaren posizioa
    • Artisktikoa:
      • Komunikazioa
      • Adierazkortasuna
      • Transmisioa
  • 2. proba 2 (%20)
    • Motibazioa
    • Hausnarketa artistikorako gaitasuna
    • Adierazpen garbia
    • Ibilbidea
    • Potentzial akademikoa
Epaimahaiak

Espezialitate bakoitzeko epaimahaia hiru irakaslek osatuko dute, azterketaren helburu diren instrumentuen adituak. Bertan parte hartuko BOS-Bilbao Orkestra Sinfonikoko aditu batek:

Erreklamazioak

Lortutako kalifikazioen aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango da hiru egun balioduneko epean, emaitzak argitaratzen direnetik zenbatzen hasita. Horiek ebatzi eta argitaratzeko epea gehienez hamar egun baliodunekoa izango da, erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen denetik. Idatzizko eskaera formal baten bidez aurkeztutako kalifikazio-berrikusketak soilik bideratuko dira; eskaera horrek data eta sinadura izan behako ditu, indarren dagoen NAN, AIZ edo pasaportearekin batera, Ikasketen Antolamenduko zuzendariordetzari zuzendua, eta helbide honetara posta elektronikoz bidalia: reclamaciones@musikene.eus.

Sartzeko betekizunak

Ezinbesteko eskakizuna izango da hauetako titulazioren bat izatea:

    • Graduko titulua
    • Arte-irakaskuntzen Goi Mailako titulu ofiziala
    • Aurrekoen baliokide den edozein titulu, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko erakunde batek emana

Sartzeko aukera izango dute baita ere:

    • 2025-2026 ikasturtean zehar Graduko ikasketak amaitzen dituztenek.
    • Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaz kanpoko hezkuntza-sistemen arabera tituludun direnak, betiere eskumeneko hezkuntza Administrazioak egiaztatzen badu formazio-maila baliokidea dutela.

Matrikula egitean, titulua (edo titulu-eskubideak ordaindu izanaren agiria) aurkeztu beharko da. Gaur egun azken maila egiten ari diren ikasleek 2026ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori.

Ikastegira itzultzea

Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskaera egin dezakete 2026ko ekainaren 1etatik 10era. Interesa dutenek urrats hauek jarraitu beharko dituzte ezarritako epean:

    • Online eskaera orria betetzea.
    • Eskatzailearen ikus-entzunezko grabazio bat bidaltzea, 10 eta 15 minutu bitartekoa:
      • Grabazioa helbide honetara bidaliko da: secretaria.academica@musikene.eus.
      • Artxiboak alojamendu zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, etc. …) eta bideoa ikustea ahalbidetuko duen esteka bidaltzea.

Garrantzizkoa:

    • Ez dira onartuko ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentu guztiak bidali ez dituzten eskaerak.
    • Ikastegiko organo eskudunak ebatziko ditu eskaerak, ikastegian dauden plaza libreak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuta.
    • Eskaerei posta elektronikoz erantzungo zaie ekaineko bigarren hamabostaldian.
    • Ezinbesteko baldintza da ikastegian aurreko garaiko ordainketak, bai matrikula tasei dagozkienak bai eta gainontzeko ordainketak ere, egunean izatea.
Emaitzak
IRAKASLEAK
Instrumentu nagusia
Irakasle gonbidatuak 2025-2026 ikasturtean
Irakasle gonbidatuak 2026-2027 ikasturtean
Orkestra errepertorioa
Formazio osagarria
Aukerakoak
Orkestra praktikak

Ikasle bakoitzak orkestretako irakasle bat izango du praktika tutore modura.

Metodologia eta ikerketa
    • Ikerketaren metodologia: Margarita Lorenzo
    • Master Bukaerako Lana: irakasle doktoreak
MATRIKULA ETA BEKAK
MATRIKULA
    • Matrikula urtero egingo da ezartzen diren epeetan.
    • Ikaslearen aukera izango da urtero matrikula osoa egitea (60 ECTS) edo partziala (kasu horretan lehenengo urtean 30 ECTSkoa izango da gutxienez).
    • Ikastegiak ikasturte bakoitzean ezarriko ditu matrikulan aldaketak eskatzeko epea. Nolanahi ere lauhileko bakoitzaren hasieran izango da.
    • Ikasleek Masterreko matrikula egiteko aukera izango dute Graduko azken urteko irakasgairen bat gainditu gabe izan arren: MBL eta gehienez irakasgai bat. Kasu horretan Graduko titulua lortu duela egiaztatu beharko du Masterreko titulua eskuratu ahal izateko.
Matrikularen prezioa
  • Ikasleak 1400 euro jasoko ditu orkestratan egindako praktika profesionalengatik eta alta emango zaio Gizarte Segurantzan.
  • Matrikula osoa (60 ECTS): 5.820 euro (egiazko kostua 4.420 euro, praktika profesionalengatik jasoko den kopurua kenduta).
    • Master honetako kreditu bakoitzaren prezioa 97€ eurokoa da 1. matrikulan eta 140€koa 2. matrikulan edo hurrengoetan.
  • Ordainketa hiru epetan egingo da:
      • Herena matrikulatzerakoan.
      • Gainontzeko zenbatekoa bi zatitan, bat azaroan eta bestea otsailean.
  • Musikenen titulua lortu zuen ikaslea bazara, %15eko beherapena izango duzu matrikularen prezioan.
KREDITUEN AITORTZA ETA TRANSFERENTZIA
  • Aurrez masterreko ikasketa ofizialak egin dituzten ikasleek kredituen aitortza eta transferentzia eska dezakete, edukiak eta konpetentziak gutxienez %75ean bat datozen irakasgaietan. Ez dira inolaz ere aitortuko praktikei edo Master Bukaerako Lanari (MBL) dagozkien kredituak
  • Kredituak aitortzea eskatzeko ezinbestekoa da ikastegian matrikulatua egotea, horrek esan nahi du ikastegian plaza lortu dela ezarritako prozeduraren bitartez.
  • Ikasleak matrikula burutzeko unean eskatu beharko du kredituen aitortza egitea.
  • Eskatutako kredituen ebazpena dagokion ikasturtea hasi aurretik emango da jakitera eta ikasleak erreklamaziorako epea izango du.
  • Onartzen diren aitortzak ikaslearen espediente akademikora igoko dira, bertan adieraziz aitortzen den ikasgaia, jatorrizko espedientean lortutako kalifikazioa, eta zein ikastegitan egin zen. Halaber, matrikularen zenbatekoa doituko da, matrikulazio kontratuan zehazten den moduan (aitortzen den kreditu bakoitzaren zenbatekoaren %35a).
Bekak
Musikeneko ikasleentzako beka esklusiboak

Beka hauek behean aipatzen diren laguntza publikoekin bateragarriak dira eta eskatzaileen meritu artistikoak kontutan hartuz soilik emango dira.

    • AIE bekak, 1.500 eurokoak: AIEren (Artistas, Intérpretes y Ejecutantes) Laguntza eta Kultura Funtserako Batzordeak 1.500euroko bi beka emango dizkie sarrera probetan mailarik onena erakusten duten bi ikasleei. Bekak bigarren deialdiko sarrera probak amaitu ondoren esleituko dira.
    • “Igartza” beka, 3.300 eurokoa: Beasaingo Udalak 3.300 euroko beka ematen du Musikeneko Interpretazio masterretako batean (Orkestra Ikasketak, Musika interpretazioa edo Jazz interpretazioa) matrikulatuta dagoen ikasle batentzat. Horretarako espresuki eratuko den epaimahai batek hautatuko du udazkenean egingo den hautaketan.
    • “José Luis Ansorena” beka: Errenteriako Andra Mari Abesbatzak eta Musikenek José Luis Ansorena Beka-Lehiaketa antolatzen dute, 2.000 euroko dirusariarekin, Orkestra Ikasketa, Interpretazio Klasikoa eta Jazz interpretazio masterretan matrikulatutako ikasleei zuzendua.
Beka orokorrak
Egutegia eta ordutegiak
Ebaluazioa eta bertan jarraitzea
    • Ikasleek gehienez lau deialdi izango dituzte irakasgai bakoitza gainditzeko, masterraren mugen barruan (bi ikasturte gehituko zaizkio titulua gainditzeko beharrezkoak diren ikasturteei). Gaixotasun larri edo ihabilitatzailea duten kasuetan beste urte betez luzatu ahal izango da.
    • Bi deialdi izango dira ikasturte bakoitzean: ekaineko ohiko deialdia (lehenengo lauhileko irakasgaien kasuan otsailean) eta iraileko ezohiko deialdia.
    • Master Bukaerako Lana (MBL) ikasketa planeko gainontzeko irakasgaiak gainditu ondoren bakarrik ebaluatu ahal izango da.
    • Ebaluaziorako egutegia ikasturte bakoitza hasi aurretik emango da argitara. MBLen egun zehatzak gutxienez hamabost eguneko aurrerapenaz argitaratuko dira.
    • Ikasleek matrikulatutako gutxienez kredituen %15a gainditu beharko dute lehenengo ikasturtean.
Titulazioa
    • Irakaskuntza hauek gainditzeak egindako Masterrean Musika Irakaskuntza Artistikoetan Masterra titulua eskuratzea ekarriko du. Titulazio hori ofiziala da eta balio akademikoa eta profesionala du Espainiako Estatu osoan.
    • Irakaskuntza Artistikoko Master tituluek (MECES 3 maila) Doktoretza ikasketa ofizialetara (MECES 4) sarbidea ematen dute.
Tituludunen profila

Musikeneko Okestra Ikasketen Masterrak sustatzen duen tituludunen profila gaitasun hauek dituen musikari batena da:

    • Orkestra entzunaldiei aurre egiteko gaitasuna erakustea, laneratzeko ikuspuntutik.
    • Orkestra profesional batean egoki moldatzea.
    • Orkestra baten barruan eginkizun desberdinak betetzea.
    • Orkestra profesionalen berezko lan dinamiketara egokitzea.
    • Musika ikerketari heltzea.

Orkestra sinfonikoak sustatu eta sostengatzen dituzten gizarteetan ohiko testuinguru sozioekonomikoa eta kulturala kontuan hartuta, ikasle tituludunek honako esparru hauetan garatu ahal izango dute beren jardun profesionala:

    • Kide egonkorra.
    • Kolaboratzailea.
    • Proiektuka lan egiten duten orkestretako kide edo bultzailea.
    • Irakaslea, bereziki Orkestra errepertoriokoa goi mailako graduan.
ARAUDIA
  • 1/2024 Legea, ekainaren 7koa, goi mailako arte irakaskuntzak arautzen dituena eta arte-irakaskuntza profesionalen antolaketa eta baliokidetasunak ezartzen dituena.
  • Urriaren 26ko 1614/2006 Errege Dekretuak 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen goi mailako ikasketa artistikoen antolamendua ezartzen du. Errege Dekretu horren 7. Artikuluaren arabera goi mailako irakaskuntza artistikoa ematen duten ikastegiak baimenduta daude masterrak eskaintzeko.
  • Ebazpena, 2015eko maiatzaren 8koa, Ikastetxeen zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Donostiako Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoa Masterraren ikasketa plana argitaratzeko.
  • Master homologazio ziurtagiria.
  • EBAZPENA, 2023ko martxoaren 6 (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2023/03/2301367e.pdf), Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ikastetxeen zuzendariaren 2015eko maiatzaren 8ko Ebazpena, Donostiako «Musikene» Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegi baimenduaren Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoa Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.
  • 592/2014 Errete Dekretua, uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituena.
  • Eusko Jaurlaritzaren ebazpena, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak ematen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen ikasketei dagozkien kredituen aitorpena eta transferentzia arautzen dituena