MAURICE RAVEL IPARRALDEKO KONPOSITOREARI ESKAINITAKO KONTZERTUA
Datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Musikenek beste kontzertu bat eskainiko du Gure sortzaileak gogoan zikloaren barruan. Oraingo honetan Maurice Ravel Iparraldeko konpositoreari eskainia bere jaiotzaren 150. urteurrenean. Hitzordua arratsaldeko 19:00tan izango da, Musikeneko auditorioan.
Hilabete gutxi batzuk besterik ez zituela Parisera joan bazen ere, Euskal Herriarekin zuen loturak bizirik iraun zuen beti, jaioterrira egindako bisita ugariei eta euskal kulturarekin bizitza osoan izan zuen harreman estuari esker.
Itxaso Sainz de la Maza Musikeneko irakaslearen esanetan, “bere gutunetan euskarazko hitzak aurkitzen ditugu, eta bere musikan Euskal Herriarekin zuen loturaren arrastoak, horren adibide La menorren Trioan erabiltzen duen zortzikoa”. Kontzertuan interpretatuko den lana.
Ravelek beste kultura eta estetika literario batzuekiko ere sentsibilitate sakona erakutsi zuen, eta hori argi ikusiko da entzun ahal izango ditugun gainerako lanetan, besteak beste, Tzigane, Cinq mélodies populaires grecques, Don Quichotte à Dulcinée edo Clément Marot-en Épigramme. Egitarau osoa hemen.
Omenaldi hau Musikenek musika ondarea belaunaldi berriei transmititu eta eszenatokitik publikoarengana hurbiltzen duen hezkuntzarekin duen konpromisoaren parte da.