MUSIKENEK MUSIKA GARAIKIDEAREN ELITEAREKIN ELKARTUKO DITU BERE IKASLEAK LONDON SINFONIETTAREKIN
Musikenek London Sinfonietta hartuko du aste honetan, mundu mailako musika garaikideko talde garrantzitsu eta ospetsuenetako bat. London Sinfoniettak apirilaren 23, 24 eta 25ean egingo duen bisita, 2025/26 ikasturteko ensemble egoiliar gisa, Musika Garaikidea Sortzeko Masterraren barruan kokatzen da. Lankidetza hau masterraren
GIPUZKOAKO ORGANOAK PLAZARA 2026
Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako GIPUZKOAKO ORGANOAK PLAZARA 2026 zikloaren bederatzigarren edizioa apirilaren 17tik 26ra bitartean egingo da. Ziklo honek Gipuzkoako ondare organistikoa eta organo errepertorioa publikoari hurbiltzea du helburu, askotariko jarduerak dituen ziklo moldakor baten bidez. Aurten Irungo (Junkaleko
ATE IREKIEN EGUNA : MUSIKA TRADIZIONALEKO IKASTAROA
Euskal Musika Tradizionaleko ikastaroa egiteko interesa baduzu, ez galdu Musikenen 2026ko apirilaren 18an 12:00tan ospatuko den Ate Irekien Eguna. Ekitaldia presentziala eta doakoa izango da eta hurrengo egitaraua jarraituko du: 12:00 | Hitzaldi informatiboa . Musikeneri buruz jakin behar duzun guztia: ikasketa-plana, sarrera probak eta
Hitzaldia eta kontzertua Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Musikenen
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Musikenek programazio berezia antolatu du martxoaren 6an eta 7an. Helburua da emakumeen talentua eta berdintasuna ikusaraztea musikaren sektorean eta arte-sorkuntzan. Emakunderen " Eman lekua berdintasunari. Jarrai dezagun emakumeen eskubideak esparru guztietara zabaltzen" lelopean, Musikenek bi hitzordu
HITZALDI-ZIKLOAREN 15. EDIZIOA “MUSIKARI PROFESIONALA MUSIKA INDUSTRIAGINTZAREN AURREAN”
Musikenek 15 urte bete ditu “Musikari profesionala musika industriagintzaren” zikloarekin. Programa aitzindari hau hausnarketarako, ikaskuntzarako eta kultura- nahiz sormen-sektorearekin konektatzeko gune gisa finkatu da. 2011n sortu zenetik, musika-ingurunearen errealitate profesionala hurbildu dio hezkuntza-komunitateari, industriako funtsezko eragileekin egindako hitzaldien bidez: diskoetxeak,
GRADUKO ATE IREKIEN JARDUNALDIAK 2026
Musikako goi mailako ikasketak egin nahi badituzu, ez galdu Musikeneko Ate Irekien Jardunaldiak. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 27ra zure espezialitateko jardunaldi espezifikora doan joateko aukera izango duzu. Zer eskaintzen dugu jardunaldi hauetan? Zure espezialitateko ikasketa-planari eta sarrera-probei buruzko informazio zehatza. Musikeneko irakasleen eskolak jasotzeko aukera.
MAURICE RAVEL IPARRALDEKO KONPOSITOREARI ESKAINITAKO KONTZERTUA
Datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Musikenek beste kontzertu bat eskainiko du Gure sortzaileak gogoan zikloaren barruan. Oraingo honetan Maurice Ravel Iparraldeko konpositoreari eskainia bere jaiotzaren 150. urteurrenean. Hitzordua arratsaldeko 19:00tan izango da, Musikeneko auditorioan. Hilabete gutxi batzuk besterik
Musikene Orkestra Sinfonikoaren kontzertua
Musikene Orkestra Sinfonikoa Baldur Brönnimann-en zuzendaritzapean arituko da larunbat honetan, azaroaren 22an, 19:00etan, Musikeneko Auditorioan, Chaya Czernowinen, Gabriel Erkorekaren eta L. Janáček-en lanak bilduko dituen kontzertuan. Sarrera gonbidapenarekin izango da eta larunbatean 17:30etatik aurrera jaso ahal izango da Musikenen. Egitarauan, Leo
CHAYA CZERNOWIN AT MUSIKENE
Chaya Czernowin Musikenen da aste honetan. Azaroaren 19tik 22ra bitartean, ikastegiko ikasleek konposizio-tailerra eta hainbat masterclass emango dituen konpositore handiarekin lan egiteko aukera izango dute. Gainera, publikoa bere musikara hurbildu ahal izango da, azaroaren 12an, larunbata, 12:30etan konpositorearen lanak soilik eskainiko
Jakinaldia zientzia jaialdi berriak urriaren 17an eta 18an egingo du bere lehen edizioa Musikenen
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bultzatutako jaialdiak zientzia herritarrengana hurbildu nahi du. Lehenengo edizioak, Kuantika Jaialdia izenekoak, fisika kuantikoaren 100 urteak eta Euskadin IBMren ordenagailu kuantikoa izango dela ospatzen ditu. Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak Jakinaldiaren, zientzia dibulgazioko