
“Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura”
Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira. Europako Batzordearen babesarekin, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira. Ate irekien jardunaldi gisa sortuak izan dira, eta arrakasta paregabea lortu dute Europa osoan.
Aurten ere Musikenek Europako proiektu handi honen parte izatea erabaki du. Proiektuaren balioa, hain zuzen, ondarea ohikoaz aparteko modu batean herritarrengana hurbiltzea da, iraganarekin lotzen gaitu eta eguneratzen du, gaurkotu eta ukigarri bilakatzen du. Iragana baterakoa eta kolektiboa dela oinarri hartuz loturak finkatzeko aukera ematen digu, eta komunitate modura gure nortasuna indartzea ahalbidetzen digu.
Oraingo honetan, “Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura” lelopean, Musikenek Eresbilekin elkarlanean, “Euskal dantzak, musika eta genero identitatea” doako jardunaldia antolatu du.
- Informazio gehiago hemen.