Jazz Interpretazioko irakaskuntza artistikoen masterra, Musikene Jazz Masterra
Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailako eta Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailako titulazioa
Masterraren Homologazio ziurtagiria
2026-27 SARRERA PROBAK: BIGARREN DEIALDIA
Zergatik ikasi Jazz- interpretazio Masterra Musikenen?
Informazioa:
IZEN-EMATEA: 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 15era
SARRERA PROBAK: ONLINE, bideoak 2026ko maiatzaren 28an eta 29an bidaliko dira
MATRIKULAZIOA: ONLINE 2026ko ekainean
EGUTEGI AKADEMIKOA: 2026ko irailaren amaieratik 2027ko ekainera
PLAZA ESKAINTZA: 24 ikasturteko
HARREMANETARAKO
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide honetara: master@musikene.eus
Musikene. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia.
JAZZ-INTERPRETAZIOKO MASTERRA
Europa Plaza 2
20018 Donostia-San Sebastián
Gipuzkoa
Plaza motak:
- Bateria: 3
- Baxu Elektrikoa/Kontrabaxua: 3
- Gitarra: 3
- Kantua: 3
- Pianoa: 3
- Saxofoia: 3
- Tronboia: 3
- Tronpeta: 3
MASTERRAREN EGITURA
- Masterrak 60 ECTS kreditu ditu guztira. Honela banatzen dira:
- Derrigorrezko irakasgaiak: 45 ECTS
- Aukerako irakasgaiak: 6 ECTS
- Master Bukaerako Lana: 9 ECTS
IKASKETA-PLANA
| MODULUAK ETA IRAKASGAIAK | IRAUPENA/IZAERA | ECTSak |
| Espezialitateko derrigorrezko modulua | 41 | |
| Interpretazioa bakarlari moduan | Urtekoa/Derrigorrezkoa | 10 |
| Konboa | Urtekoa/Derrigorrezkoa | 7 |
| Interpretazioa sekzioan | Urtekoa/Derrigorrezkoa | 6 |
| Workshop | Urtekoa/Derrigorrezkoa | 8 |
| Lanbide Garapena | Urtekoa/Derrigorrezkoa | 5 |
| Grabazio eta postprodukzio teknikak | Bigarren lauhilekoa/Derrigorrezkoa | 5 |
| Aukerakoen modulua | 6 | |
| Alexander Teknika | Lehen lauhilekoa/Aukerakoa | 6 |
| Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak | Lehen lauhilekoa/Aukerakoa | 6 |
| Kanpoko praktiken modulua | 4 | |
| Kanpoko proiektua | Bigarren lauhilekoa/Derrigorrezkoa | 4 |
| Master Bukaerako Lanaren Modulua | 9 | |
| Ikerketaren metodologia | Lehenengo lauhilekoa/Derrigorrezkoa | 3 |
| Master Bukaerako Lana | Bigarren lauhilekoa/Derrigorrezkoa | 6 |
|
MASTERRAREN KREDITUAK, GUZTIRA |
60 | |
Edukiak, Metodologia eta Konpetentziak
EDUKIAK
Masterrak lau moduluko egitura du:
I Modulua. Derrigorrezkoa
-
- Jazz instrumentistaren hobekuntzara eta bere errealitate profesionalera bideratutako modulu praktiko-instrumentala.
- Espezialitateko banakako eskolak Konbo eta Sekzio (Erritmikoa eta Melodikoa) eskolekin osatuko dira, kanpoko kontzertuetan eta Master Bukaerako Kontzertuan interpretatuko den errepertorioa prestatzeko.
- Osagarri gisa, ikasgai horiei bi Workshop praktiko gehitzen zaizkie, egungo jazzeko panoraman nazioarteko garrantzia duten musikariekin.
- Era berean, gaur egungo Jazz musikariaren errealitatera eta bere premia profesionaletara zuzendutako bi irakasgai teoriko-praktiko biltzen ditu: Garapen Profesionala eta Grabazio Teknikak; azken horrek grabazio praktikak izango ditu ikastegiko estudioan bertan.
II. Modulua. Aukerakoa
-
- Ikaslearen interes partikularrak pertsonalizatzeko aukera ematen du, derrigorrezko moduluko edukiak zabaltzen dituzten aukerako irakasgaien bitartez.
- Alexander Teknika edo Kultura arteko Elkarrizketa eta Entzule berriak bezalako ikasgaiak hartzen ditu barne.
III. Modulua. Kanpoko praktikak
-
- Lan esperientzia eta esperientzia artistikoa eskuratzeko aukera eskaintzen du, Euskadiko areto eta ziklo ezberdinetan kontzertuak eginez.
IV. Modulua Master Bukaerako Lana (MBL)
-
- Estu lotuta dago ikaslearen musika-proiektuarekin, Master Bukaerako kontzertuan gauzatuko dean. MBLa ikerketa artistikoko metodo eta teknika ezberdinen azterketaren bitartez garatzen da.
METODOLOGIA
Masterra aurrez aurrekoa da eta jarduera formatibo ezberdinak uztartzen ditu:
-
- Banakako instrumentu/ahots eskolak.
- Konbo eskola kolektiboak (lauko, bosteko, seiko… taldeak), kontzertu publiko baten proiektuaren prestaketa barne.
- Eskola praktikoak, ikasleak egungo lan testuingurura gerturatuko duena.
- Nazioarteko gonbidatuekin Workshopak
- Kanpoko praktika, konboekin kontzertuak edo estudio profesionaletan grabazioak eginez.
- Jendaurrean Master Bukaerako Lanaren Kontzertu- Hitzaldia.
KONPETENTZIAK
HITZKUNTZAK
-
- Eskola kolektiboak gazteleraz emango dira.
- Banakako eskolak irakasleak eta ikasleak adostutako hizkuntzan emango dira (irakasleak nazioarteko jatorrikoak dira eta gehienetan hizkuntza bat baino gehiago menperatzen dute).
- Ikastegiak, bere hizkuntza egitasmoaren bitartez, laguntza ematen du gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa eta alemaniera ikasteko.
- Ingelesaren ezagutza gomendatzen da kontsulta bibliografikoak egin ahal izateko.
SARBIDEA ETA ONARPENA
Ikasleak online sarrera proba baten bitartez hautatuko dira, ikusentzunezko grabazioak bidaliz.
Izen-ematea
-
- Izena emateko datak: 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 15era.
- Interesdunek izena emateko eskabidea bete beharko dute, eta dokumentu hauek bidali beharko dituzte Musikeneko helbidera edo master@musikene.eus helbide elektronikora:
-
-
- Indarrean dagoen NAN, AIZ, erresidentzia txartela, identitate zedula edo pasaportea.
- Espediente akademikoa, betiere Master ikasketa ofizialak egin ahal izateko beharrezkoa den titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak zehaztuta.
- Currículum Vitae
- Masterra zergatik egin nahi duen azaltzen duen motibazio gutuna eta hautagaiak aurkeztu nahi duen bestelako merezimendurik.
-
Probaren egitura
Hautagaiek bideo bana grabatu beharko dute proba hauetako bakoitzeko:
-
- 1. proba: Interepretazioa eta inprobisazioa, ahotsez edo instrumentuarekin.
- Hautagaiak gehienez 20 minutuko iraupena duen bideoa grabatuko du.
- Gutxienez hiru obrek hautagaiaren beraren inprobisazioak izango ditu.
- Errepertorioa eta taldearen osaketa libreak izango dira.
- Konposizio bakoitza toma bakar batean grabatuko da (etenik gabe) eta inongo ediziorik gabe.
- Bideoan hautagaiaren gorputz osoa eta instrumentua ikusiko dira.
- 1. proba: Interepretazioa eta inprobisazioa, ahotsez edo instrumentuarekin.
- 2. proba: Probatarako onartu diren hautagaiek horiek egin aurreko egunetan jaso dituzten galderei erantzungo diete.
Grabazioak bidaltzeko epea: 2026ko maiatzaren 28an eta 29an, izena emateko epea amaitu ondoren emango diren jarraibideen arabera.
Ebaluaziorako irizpideak
-
- 1. proba (%80a):
- Aukeratutako errepertorioaren zailtasuna eta estiloari teknikoki moldatzea
- Alderdi teknikoak:
- Musikaltasuna
- Musikaltasuna
- Fraseatzea
- Dinamika
- Artikulazioa
- Arnasketa
- Afinazioa
- Tenpoa
- Zehaztasun erritmikoa
- Gorputzaren posizioa
- Artistikoa:
- Hizkuntza orokorra
- Taldean integrazioa eta horrekin interakzioa
- Swinga, estiloaren argitasuna
- Inprobisazioan sormena eta koherentzia
- Presentzia eszenikoa
- 2. proba (%20a)
- Egindako errepertorioa azaldu eta berenagatzea.
- Proposatutako proiektuaren interesa.
- Motibazioa
- Ahulezien eta indarguneen kontzientzia.
- Taldean lan egiteko gaitasuna
- 1. proba (%80a):
Epaimahaiak
Espezialitate bakoitzeko epaimahaia ikastegiko hiru irakaslek osatuko dute, aztergai diren diziplinetan espezializatuta egongo direnak.
Erreklamazioak
Lortutako kalifikazioen aurka erreklamazioa aurkeztu ahal izango da hiru egun balioduneko epean, emaitzak argitaratzen direnetik zenbatzen hasita. Horiek ebatzi eta argitaratzeko epea gehienez hamar egun baliodunekoa izango da, erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen denetik. Idatzizko eskaera formal baten bidez aurkeztutako kalifikazio-berrikusketak soilik bideratuko dira; eskaera horrek data eta sinadura izan behako ditu, indarren dagoen NAN, AIZ edo pasaportearekin batera, Ikasketen Antolamenduko zuzendariordetzari zuzendua, eta helbide honetara posta elektronikoz bidalia: reclamaciones@musikene.eus.
Sartzeko betekizunak
Ezinbesteko eskakizuna izango da hauetako titulazioren bat izatea:
-
- Graduko titulua
- Arte-irakaskuntzen Goi Mailako titulu ofiziala
- Aurrekoen baliokide den edozein titulu, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko erakunde batek emana
Sartzeko aukera izango dute baita ere:
-
- 2025-2026 ikasturtean zehar Graduko ikasketak amaitzen dituztenek.
- Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaz kanpoko hezkuntza-sistemen arabera tituludun direnak, betiere eskumeneko hezkuntza Administrazioak egiaztatzen badu formazio-maila baliokidea dutela.
Matrikula egitean, titulua (edo titulu-eskubideak ordaindu izanaren agiria) aurkeztu beharko da. Gaur egun azken maila egiten ari diren ikasleek 2026ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izango dute dokumentazio hori.
Ikastegira itzultzea
Musikeneko ikasketak bertan behera utzi ondoren berriz ere hastea erabakitzen duten ikasleek, ikastegira itzultzeko eskaera egin dezakete 2026ko ekainaren 1etatik 10era. Interesa dutenek urrats hauek jarraitu beharko dituzte ezarritako epean:
-
- Online eskaera orria betetzea.
- Eskatzailearen ikus-entzunezko grabazio bat bidaltzea, 10 eta 15 minutu bitartekoa:
- Grabazioa helbide honetara bidaliko da: secretaria.academica@musikene.eus.
- Artxiboak kokatzeko zerbitzu egokiren batean jartzea gomendatzen da (DropBox, Google Drive, YouTube, Vimeo, etc. …) eta bideoa ikustea ahalbidetuko duen esteka bidaltzea.
Garrantzizkoa:
-
- Ez dira onartuko ezarritako epez kanpo aurkeztutako eskaerak edo eskatutako dokumentu guztiak bidali ez dituzten eskaerak.
- Ikastegiko organo eskudunak ebatziko ditu eskaerak, ikastegian dauden plaza libreak eta emandako dokumentazioa kontutan hartuta.
- Eskaerei posta elektronikoz erantzungo zaie ekaineko bigarren hamabostaldian.
- Ezinbesteko baldintza da ikastegian aurreko garaiko ordainketak, bai matrikula tasei dagozkienak bai eta gainontzeko ordainketak ere, egunean izatea.
Emaitzak
-
- Emaitzak: lehenengo deialdia (martxoa) 2026
- Bigarren deialdiaren emaitzak ekainaren 12a baino lehen jakinaraziko dira.
Irakasleak
Derrigorrezko irakasgaiak
-
- Interpretazioa bakarlari moduan:
- Bateria: Jo Krause, Guillermo McGill
- Baxu elektrikoa/Jazz Kontrabaxua: José Antonio Guereñu, Victor Merlo, Gonzalo Tejada
- Jazz Gitarra: Joaquín Chacón, José Luis Gámez, Alejandro Mingot
- Jazz Kantua: Viktorija Pilatovic
- Jazz Pianoa: Iñaki Salvador, Roger Mas
- Jazz Saxofoia: Mikel Andueza, Alberto Arteta
- Jazz Tronpeta: Chris Kase
- Jazz Tronboia: Carlos Martín
- Konboa: Gonzalo Tejada, Iñaki Salvador
- Interpretazioa sekzioan:
- Sekzio erritmikoa: Joaquín Chacón
- Sekzio melodikoa: Mikel Andueza
- Workshop. Irakasle gonbidatuak:
- 2025-2026: Dee Jay Foster, Jorge Rossy
- 2026-2027: Gary Willis, bigarren gonbidatua zehazteke
- Lanbide Garapena: Mª José Cano, Juan Solaguren, gonbidatuen hitzaldiak.
- Grabazio eta postprodukzio teknikak: Juanan Ros
- Kanpoko proiektua: Alejandro Mingot
- Interpretazioa bakarlari moduan:
Master Bukaerako Lana
-
- Ikerketaren metodologia: Juan Zagalaz, Mario Lerena (profesores invitados)
- Master Bukaerako Lana: Irakasle Doktoreak
Hautazko irakasgaiak
-
- Alexander Teknika: Anne Landa
- Kulturarteko elkarrizketa eta entzule berriak: Elix Etxebeste, Ana García Urcola, Gotzone Higuera
Matrikula eta bekak
MATRIKULA
-
- Matrikula urtero egingo da ezartzen diren epeetan.
- Ikaslearen aukera izango da urtero matrikula osoa egitea (60 ECTS) edo partziala (kasu horretan lehenengo urtean 30 ECTSkoa izango da gutxienez).
- Ikastegiak ikasturte bakoitzean ezarriko ditu matrikulan aldaketak eskatzeko epea. Nolahani ere lauhileko bakoitzaren hasieran izango da.
- Ikasleek Masterreko matrikula egiteko aukera izango dute Graduko azken urteko irakasgairen bat gainditu gabe izan arren: MBL eta gehienez irakasgai bat. Kasu horretan Graduko titulua lortu duela egiaztatu beharko du Masterreko titulua eskuratu ahal izateko.
Matrikularen prezioa:
-
- Matrikula osoa ikasturteko (60 ECTS): 5.820 euro.
- Master honetako kreditu bakoitzaren kostua 97€koa da 1. matrikulan eta 140€koa 2. matrikulan edo hurrengoetan.
- Ordainketa hiru epetan egingo da:
- Herena matrikulatzerakoan.
- Gainontzeko zenbatekoa bi erditan, bat azaroan eta bestea otsailean.
- Musikenen titulua lortutako ikasle ohia bazara, %15eko beherapena izango duzu matrikularen prezioan.
- Matrikula osoa ikasturteko (60 ECTS): 5.820 euro.
KREDITUEN AITORTZA ETA TRANSFERENTZIA
-
- Aurrez masterreko ikasketa ofizialak egin dituzten ikasleek kredituen aitortza eta transferentzia eska dezakete, edukiak eta konpetentziak gutxienez %75ean bat datozen irakasgaietan. Ez dira inolaz ere aitortuko kanpoko proiektuari edo Master Bukaerako Lanari (MBL) dagozkien kredituak.
- Kredituak aitortzea eskatzeko ezinbestekoa da ikastegian matrikulatua egotea, horrek esan nahi du ikastegian plaza lortu dela ezarritako prozeduraren bitartez.
- Ikasleak matrikula burutzeko unean eskatu beharko du kredituen aitortza egitea.
- Eskatutako kredituen ebazpena dagokion ikasturtea hasi aurretik emango da jakitera eta ikasleak erreklamaziorako epea izango du.
- Onartzen diren aitortzak ikaslearen espediente akademikora igoko dira, bertan adieraziz aitortzen den ikasgaia, jatorrizko espedientean lortutako kalifikazioa, eta zein ikastegitan egin zen. Halaber, matrikularen zenbatekoa doituko da, matrikulazio kontratuan zehazten den moduan (aitortzen den kreditu bakoitzaren zenbatekoaren %35a).
BEKAK
Musikeneko ikasleentzako beka esklusiboak
Beka hauek behean aipatzen diren laguntza publikoekin bateragarriak dira eta eskatzaileen meritu artistikoak kontutan hartuz soilik emango dira..
-
- “Igartza” beka, 3.300 eurokoa: Beasaingo Udalak 3.300 euroko beka ematen du Musikeneko Interpretazio masterretako batean (Orkestra Ikasketak, Musika interpretazioa edo Jazz interpretazioa) matrikulatuta dagoen ikasle batentzat. Horretarako espresuki eratuko den epaimahai batek hautatuko du udazkenean egingo den hautaketan.
- “José Luis Ansorena” beka: Errenteriako Andra Mari Abesbatzak eta Musikenek José Luis Ansorena Beka-Lehiaketa antolatzen dute, 2.000 euroko dirusariarekin, Orkestra Ikasketa, Interpretazio Klasikoa eta Jazz interpretazio masterretan matrikulatutako ikasleei zuzendua.
Beka orokorrak
Egutegia eta ordutegiak
Ebaluazioa eta bertan jarraitzea
-
- Ikasleek gehienez lau deialdi izango dituzte irakasgai bakoitza gainditzeko, masterraren mugen barruan (bi ikasturte gehituko zaizkio titulua gainditzeko beharrezkoak diren ikasturteei). Gaixotasun larri edo ihabilitatzailea duten kasuetan beste urte betez luzatu ahal izango da.
- Bi deialdi izango dira ikasturte bakoitzean: ekaineko ohiko deialdia (lehenengo lauhileko irakasgaien kasuan otsailean) eta iraileko ezohiko deialdia.
- Master Bukaerako Lana (MBL) ikasketa planeko gainontzeko irakasgaiak gainditu ondoren bakarrik ebaluatu ahal izango da.
- Ebaluaziorako egutegia ikasturte bakoitza hasi aurretik emango da argitara. MBLen egun zehatzak gutxienez hamabost eguneko aurrerapenaz argitaratuko dira.
- Ikasleek matrikulatutako gutxienez kredituen %15a gainditu beharko dute lehenengo ikasturtean.
Titulazioa
Tituludunen profila
Musikeneko Jazz Musika Interpretazio Masterrak sustatzen duen tituludunen profila gaitasun hauek dituen musikari batena da:
-
- Jazzaren ingurune profesionalean egoki eta eroso moldatzea.
- Banda baten musikari izatea lider zein sideman gisa.
- Inprobisazioak eta soloak modu sortzailean egitean.
- Jazzak berezko dituen estilo ezberdinetan modu egokian moldatzea.
- Proiektu artistiko pertsonalak sortu eta garatzea, biretan, kontzertuetan, jaialdietan edo grabazioetan aurkezteko.
- Jazzaren eta musika modernoaren esparruan ikerketa artistikoari heltzea.
Jazz musikaren ohiko testuinguru sozioekonomikoa eta kulturala kontuan hartuta, ikasle tituludunek honako esparru hauetan garatu ahal izango dute beren jardun profesionala:
-
- Jazzeko talde, banda edo proiektu artistiko bateko liderra
- Konboetan edo jazz proiektuetan kide egonkorra edo kolaboratzailea
- Proiektu berritzaileen sortzailea
- Jazzaren esparruan ikerlaria
- Irakaslea, bereziki goi mailako hezkuntzan.
Araudia
-
- 1/2024 Legea, ekainaren 7koa, goi mailako arte irakaskuntzak arautzen dituena eta arte-irakaskuntza profesionalen antolaketa eta baliokidetasunak ezartzen dituena.
- 1614/2009 Errege Dekretua, urriaren 26koa, 2/2006 Lege Organikoak araututako goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezartzeari buruzkoa. Errege Dekretu horren 7. artikuluan goi-mailako arte-irakaskuntzako zentroei masterrak eskaintzeko baimena ematen zaie.
- EBAZPENA, 2020ko urriaren 5ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Donostiako «Musikene» Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Jazz Musikene Interpretazioko Arte Irakaskuntzetako Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana.
- Hezkuntza eta Lanbide-Heziketaren Ministeritzaren Homologazioa.
- Eusko Jaurlaritzaren ebazpena, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak ematen dituen goi mailako arte-irakaskuntzen ikasketei dagozkien kredituen aitorpena eta transferentzia arautzen dituena
