Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Victor Merlo

Victor Merlo

Espainian kontrabaxu klasikoa eta jazza ikasi ostean, 1989. urtean Bostonera (Massachussets) joan zen Berklee College of Music-eko beka batekin, eta 1992. urtera arte egon zen han. Urte hartan performancean graduatu zen eta kalifikazio altuena eskuratu zuen. Bere trebakuntza estatubatuarrean zehar, jazz-kontrabaxu, baxu elektriko, teoria, harmonia, konposizio, moldaketa, zuzendaritza, performance eta pedagogia ikasketak burutu zituen.

Jazzaren alorreko proiektu nazionaletan eta internazionaletan lan asko egin ditu, esate baterako, honako hauekin: Pat Metheny and Gary Burton Group, Gary Burton Berklee All Stars, Herb Pomeroy Big Band, Hal Crook, Bill Pierce, Woody Shaw, Anthony Hart, Chris Cheek, Seamus Blake, Kurt Roserwinkel, Chuck Loeb, Bob Moses, Jon Dryden, Marc Miralta, Jorge Rossy, Jorge Pardo, Chano Domíngez, eta abar.

Espainiako maila goreneko musikariekin ere jo izan du, adibidez: Joan Manuel Serrat, Joaquín  Sabina, Antonio Vega, Javier Ruibal, Diego  El  Cigala, eta abarrekin.

Gaur egun, Netflixen HACHE seriearentzat konpositore lanetan dabil, 2019ko udazkenean estreinatuko dena.

X