Jarrai Gaitzazu

Home  /  EGOITZA

EGOITZA

GAZ arkitekto-estudioak egin zuen egoitza berrian dago Musikene 2016ko irailaz geroztik. Europa plazan dago, Donostiako unibertsitate-campusean, hiriko eraikin nabarmenetako bat da eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak COAVN 2016 Sariarekin saritu du.

Argi naturalaren barnealdeetarako sarbidea optimizatzen du eraikinak eta goi-mailako musika-hezkuntzako erreferentziazko zentro batek eskatzen duen zerbitzua ematen du. 13.096 metro karratuko azalera hartzen du guztira eta auditorio balioanitz bat dauka barruan, 420 lekuko aforoarekin eta hiru gunetan banatu daitekeena. Fatxaden arteko kontrastea erakusten duten hiru ebakidura handirekin eginda dago kanpoaldea, eta beltzezko lakatua eta urre-koloreko tonuak konbinatzen ditu, musika-instrumentuak gogoraraziz.

Musiken Donostia-San Sebastian.
Musiken Donostia-San Sebastian.

Barnealdean, ikasleen premia guztiei erantzuten dieten jarduera akademikora bideratutako 99 guneak (musikariaren eta egungo irakaskuntzaren premiei erantzuten diete). Irakaskuntzarako 68 gela dauzka eraikinak eta barnean hartzen ditu, halaber, grabaketa-estudio bat, elektroakustikako laborategi bat, luteriarako gela bat, IKTko (Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak) beste bat, eta hainbat tamainatako 49 gela instrumental, ikasgai guztiei buruzko eskolak emateko ekipamendu modernoarekin, gela horien artean tamaina handiagoko batzuk daudelarik taldeetarako, perkusiorako edo dantzarako.

Bestalde, ikasleek ikasketarako soil-soilik bideratutako 31 kabina izango dituzte, guztiak ere argi naturalarekin, baita hainbat tamainatako armairu edo takilla indibidualak ere beren instrumentuak bertan gordetzeko. Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiak gune funtzional eta ongi ekipatutako bat hartzen du, musikarako pentsatutakoa eta ikastegiak ezaugarritzat duen bikaintasunarekin bat datorrena.

X