José Luis Gámez
Besteak beste, Sean Levitt, Steve Brown, Joe Pass, Pat Metheny eta John Abercrombie musikariekin ikasi zuen gitarra jotzen, eta teoria-ikasketak, berriz, Zé Eduardo, Bill Dobbins, Kenny Weeler, Álvaro Is, Lluis Vidal, Chuck Israels, Bill Dobbins eta Marc Johnson-ekin egin zituen. Gitarra-jotzaile gisa Espainiako jaialdi nagusietan jo izan du eta Europan ospe handia duten beste batzuetan ere bai -Finlandian, Parisen, Berlinen, Kolonian eta Hagan-, New Yorkeko J.V.C Jazz Festival jaialdian parte hartzeaz gain. Tete Montoliu, Bob Moses, Michel Camilo, Jack Walrath, Marc Johnson, Jimmy Owens, Perico Sambeat, Jorge Rossy, Joaquín Chacón, Zé Eduardo, Lluis Vidal, Jorge Pardo, Bruce Barth, Michael Mossman edo Peter King musikariekin lan egin du, batzuk aipatzearren. Zortzi disko grabatu ditu bera buru dela eta dozena bat baino gehiago laguntzaile modura. 1983. urteaz geroztik interpretazioa eta irakaskuntza uztartu ditu eta, hala, 2002tik jazz-gitarrako irakaslea da Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (MUSIKENE) eta Escola Superior de Música de Catalunyan (ESMUC).