Carlos Martín
Besteak beste, Salvador Tarrasó eta Baltasar Perelló irakasleek prestakuntza klasikoa eman zioten; bere jazz trebakuntza Sedajazz-ek antolatutako lantegietan hasi zen Francisco Ángel Blanco “Latino”-ren eskutik; gero, Michael Philippe tronpetista-tronbonistarekin (New Yorkeko Queen’s Collegeko irakaslea) eta Conrad Herwig maisuekin jarraitu zuen ikasten.
Mark Turner, Chris Cheek, Michael Philippe Mossman, George Colligan, Ben Monder eta Lee Konitz bezain irakasle ospetsuek emandako mintegi ugaritan izan da.
2002an Asociació de Músics de Catalunya saria jaso zuen.
Jazzaren esparruan honako musikari eta talde hauekin lan egin izan du: Bebo Valdés, Mingus Big Band, Carla Bley, Steve Swallow, George Colligan, Jane Lee, Mike P. Mossman, Paolo Freshu, Jonathan Kreisberg, Greg Hopkins, Perico Sambeat Flamenco Big Band, Orquestra de Cambra del Teatre Lliure, Orquesta Simfónica de Córdoba, Chano Dominguez, George Mraz, Big Band do Hot Clube Lisboa, John Ellis, François Teberge, Luis Perdomo, Giovanni Hidalgo, Eric Volimans…