Viktorija Pilatovic
Artista, jazz abeslari, musikagile, banda buru eta hezitzaile lituaniarra, Valentzian bizi da eta jazzari dion maitasuna bere jatorrizko musikaren bitartez partekatzen du: letra poetikoak, bihotza ukitzen duten akorde modernoen progresioak eta ahots interpretazio bertutetsua. “Inner Circle Music” disko-zigiluaren artista, hiru kaleratze ditu: “The Only Light” 2019, “Stories” 2017 eta “Nica’s Blues” 2013, guztiak bere material propioarekin, letra eta musika originala erabiliz. Azken albumak “Downbeat” aldizkariaren aldeko kritika jaso zuen eta Institut Valencià de Culturaren Carlos Santos sarietan 2019ko jazz diskorik onenaren sarirako proposatu zuten. Bere musika NPR live sessions, Discópolis Radio 3, Clásica FM eta beste askotan entzun da.
Bere ahotsa, Sílvia Pérez Cruzenarekin batera, Perico Sambeat saxofoi jotzaile espainiar entzutetsuaren “Voces” azken albumean entzun daiteke. Viktorijak Gilberto Gil, Michael League (Snarky Puppy), Banda Magda eta Petro Klampanis bezalakoen ekoizpenetan lan egin du. Kantu irakasle da Valentziako Berklee eskolan eta Musikenen, bai eta nazioarteko zenbait Jazz mintegitan ere.
https://www.viktorijapilatovic.com/