Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Gonzalo Tejada

Gonzalo Tejada

Konpositorea, baxu-elektriko jotzailea eta kontrabaxu-jotzailea. Irakaslea.

– Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologian lizentziatua.

– Kontrabaxu klasikoko irakaslearen titulua.

– Eusko Jaurlaritzaren “Joera Berriak” alorreko baxu elektrikoko gaikuntza dauka.

Interprete gisa, jazzaren munduan garatu du bere ibilbide profesionala, bakarlari nazional zein internazional askorekin jo du eta jazzeko disko askotan parte hartu du. Bost CD editatu ditu bere izenean: Ziklo 1En tránsitoEncoreSpecial Trio-Tribute to Chet eta Norma Jeane Baker.

Konpositore moduan, obra ugari idatzi, estreinatu eta grabatu ditu jazz-taldeentzat eta talde klasikoentzat (sokazko laukoteentzat, haizezko boskoteentzat, piano bikoteentzat eta flautarentzat). Ganbera-orkestrentzako lanak eta Big-Band-entzako moldaketak ere egin ditu.

Jazzeko Kontrabaxua eta Errepertorio Klasikoa irakasten du Musikenen, halaber, bertako Jazz Saileko zuzendaria izana da eta gaur egun graduondokoen eta masterren koordinatzailea da. Ikerketa-artikulu ugari idatzi eta editatzeaz gain, hiru liburu idatzi ditu: Charlie Parker, lenguaje y técnicas de improvisación, Técnica avanzada para el contrabajo de jazz solista eta Keep Walking.

X