Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Chris Kase

Chris Kase

Chris Kase (1964, New Jersey, AEB) 1997tik Madrilen bizi den tronpeta-jotzailea eta jazz-konpositorea da. Besteak beste, jazzaren munduko honako artista hauekin jo edo grabatu izan du: The Mingus Big Band, Adam Nussbaum, Kenny Wheeler, Bob Mintzer, The Bird of Paradise Orchestra, Steve Coleman, Chick Corea, Steve Wilson, Al Foster, Grant Stewart, Bruce Barth, David Berkman, Don Braden, Conrad Herwig eta Jaime Baum.

Zortzi disko argitaratu ditu bera buru dela eta beste dozena bat diskotan ere agertu da. Bere hirurogeita hamar konposizio baino gehiago grabatuak eta editatuak izan dira. Konpositore gisa daukan talentuaren ondorioz, hainbat sari jaso ditu, esate baterako ASCAPen saria, Michiganeko Estatuko Arte eta Kultura Zinegotziaren saria eta SGAE Jazz Tete Montoliu Bienalean SGAEk emandakoa. 1997. urtean mundu-mailako Thelonious Monk Nazioarteko Jazz Tronpeta Lehiaketan parte hartu zuten hamabost tronpetarietako bat izan zen Kase.

2003. urtetik jazz-tronpetako irakaslea da Musikenen. Bere argitalpen pedagogikoen artean Odd Meter Escapades (Mountain Peak Music), Arpeggiare (Mountain Peak Music) eta Twenty-first Century Technique (Balquhidder Music) ditugu eta erritmo-sekzioa duten tronpeta-taldeentzako hainbat moldaketa ere egin ditu (Triplo Press eta Quinessential Brass Repertoire).

X