Jo Krause
Detmold-en jaio zen, Alemanian. Holandako Hilversum kontserbatorioan lortu zituen goi-mailako jazz-bateriako irakasle eta kontzertista tituluak (1986). 1992an diru-laguntza jaso zuen eta horri esker bere ikasketak New Yorken osatu ahal izan zituen Art Taylor-en eskutik, gaztetan ere irakasle izan zuena. Irakasle lanetan aritu da Alemanian, Holandan (Amsterdamen) eta Bartzelonan (Kataluniako Goi-mailako Musika Eskolan) eta Holandako, Frantziako, Espainiako eta Alemaniako hainbat mintegitan.
Kontzertuak, birak eta grabazioak egin ditu artista ugarirekin, besteak beste, Georgie Fame, Tom Harrell, Woody Shaw, Sal Nistico, Johnny Griffin, Red Mitchell, Teddy Edwards, Benny Bailey, Blossom Dearie, Deborah Brown, Peter Leitch, Herb Ellis, Barney Kessel, George Cables, Jimmy Owens, Scott Hamilton, Sonny Fortune, Cees Slinger, Perico Sambeat, José Luis Gámez, Jesper Lundgaard, John Eardley, Jim Snidero, Herb Geller, Philipe Catherine, Micheal Moore, Monkiana, Gorka Benítez, Vic Juris, David “Fathead” Newman edo J.R. Montrose.