Gotzone Higuera
Doktore Euskal Herriko Unibertsitatean. Bilboko, Bartzelonako eta Belgikako Gent hirian egin zituen ikasketan, Musika Pedagogia, Piano eta Ganbera Musika espezialitateetan Graduondoko bat eginez.
Musika zabaltzeko duen interesak entzunaldi musikaleko ikastaroak ematera bultzatu du zenbait kolektibo sozio-kulturali, Leioako Campuseko Musika Gelako arduraduna eta zuzendaria izanik, Bartzelonako Lizeoarekin koordinatuta Opera Oberta zikloko irakasle, Bilboko Udaleko Emakume Arloko musika-ikastaroen zuzendari edo kontzertu didaktikoen koordinatzaile. Beste kolaborazio musikal batzuen artean, musika-erregidore gisa eta zineman eta irratian coach gisa lan ere egin du.
Ikerketaren esparruan bere jakin-nahiak estrategia pedagogikoak eta dibertsitatea, orkestrek gizartean eta hezkuntza duten eragina, musikari profesionalaren perfila edo musika-historian emakumearen papera aztertzera bultzatu du. 2019an Argia eta Emakumea diskoa argitaratu zuen, XIX. eta XXI. mende bitarteko emakume musikagileen obrak berreskuratuz.
Interpretatzaile gisa hainbat ganbera musika taldeen kide izan da, pianista laguntzaile gisa lan handiagoa eginez. 2002an Musikeneko piano osagarri irakasle postua lortu zuen deialdi publikoan.