Alejandro Mingot
Valentzian konposaketa eta jazz gitarra ikasketak egin zituen Daniel Flors eta Joan Soler gitarristekin batera, eta Bartzelonan gitarra Dani Perezekin. Musika modernoaren gradua Bartzelonako Taller de Musics eskolan amaitu zuen 2002an eta Musikenen jazz gitarra goi mailako titulua lortu zuen 2007an.
2003tik jazz gitarra irakasle izan da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan eta 2007tik aurrera Musikeneko irakaslea da.
Jordi Bonell, Kurt Rosenwinkel, Lee Konitz eta Pat Methenyren mintegietan izan da, besteak beste.
2001ean Coponseko 1. jazz lehiaketa irabazi zuen, baita Alacanteko 1. gitarra lehiaketa ere (1998).
Dozenaka disko grabatu ditu Espainiako jazz musikariekin kolaboratzaile gisa.
Aaron Goldberg, Guillermo Klein, Gorka Benitez, Victor de Diego, Juan De Diego, Albert Sanz, Giulia Valle, Joe Smith, Bill McHenrry, Benet Palet, Juan Pablo Balazar, Wycliffe Gordon, Donald Harrison eta Terell Staford musikariekin batera aritu da.
Latinoamerikako nazioarteko jazz-jaialdietan eta Espainiako nazioarteko jazz-jaialdi garrantzitsuenetan jo du.