Musikene Donostiako Musika Hamabostaldian
Beste urte batez, Musikeneko ikasleek Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartuko dute, Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrenean eta Europako beteranoetako batean. 87. edizioko Interprete Gazteen Zikloan entzuteko aukera izango dugu. Jaialdiak Musikeneko ikasleei eskaintzen dien zikloa abuztuaren 17tik 20ra egingo da, eta
Musikene I. nazioarteko lehiaketa akordeoilari gazteentzat
Musikene I. nazioarteko lehiaketa akordeoilari gazteentzat ospatuko da Musikenen -Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia, 2027ko apirilaren 30etik maiatzaren2ra arte. Lehiaketaren helburua da akordeoiaren gazte talentua nazioartean sustatzea eta 14 eta 17 urte bitarteko akordeoi jotzaileen hurrengo belaunaldiaren garapen artistikoa bultzatzea, musika-gradu
Musikene Big Band Charles Tolliverekin batera ariko da 61. Jazzaldian
Musikene Big Band taldeak agertokia partekatuko du Charles Tolliverekin Africa/Brass Celebrating Coltrane’s Centennial proiektuan. Tronpeta-jotzaile eta konpositore ospetsuak John Coltraneren jaiotzaren mendeurrena omentzen du emanaldi horren bidez. Autodidakta, birtuosoa eta jazz afro-amerikarraren funtsarekin sakonean konprometitua, Charles Tolliver gure aroko tronpeta-jotzaile, konpositore eta moldatzailerik handienetako bat
Musika Tradizionaleko ikastaroan sartzeko 2.deialdia zabalik
Musikenek Euskal Musika Tradizionaleko ikastarorako sarreraren bigarren deialdia zabaldu du. 45 ECTSko prestakuntza da, bere konpetentzia profesionalak hobetu nahi dituzten, etengabeko prestakuntzan interesa duten edota Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskoletan eskolak emateko gaikuntza eskatu nahi duten sustrai tradizionaleko instrumentistei zuzendutakoa. Izena
MUSIKENEKO SUMMER JAZZ MEETING POINT BUELTAN DA
Michael Kanan, Bobby Martínez eta nazioarteko artista handiekin ikasteko eta elkartzeko esperientzia paregabea. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Musikenek Summer Jazz Meeting Point 2026ren bigarren edizioa antolatu du, artista, irakasle eta jazz ikasleentzako topagune, prestakuntza eta aurkikuntza gune gisa diseinatutako udako ikastaro
MUSIKENEKO IKASLEEK ZUZENDUTAKO EUSKADIKO ORKESTRAREN KONTZERTUA
Aitor Bartolome eta Joshua Franken, Orkestra Zuzendaritzako ikasleak Euskadiko Orkestraren kontzertua zuzenduko dute, ekainaren 22an, astelehena, 19:30ean, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan. Jendaurrean jarriko dira Talentu gaztea izeneko kontzertua eskaintzeko. Talentu gazteari laguntza ematearen eta erakundeen artean (Musikene, Sabadell Banku Fundazioa
MUSIKENEWS BERRIA
Gure ikastegiko ikaseleek egiten duten Musikenews aldizkariaren azken alea irakurtzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. HEMEN deskargatu.
GRADU AMAIERAKO KONTZERTUAK 2025-26
Maiatzaren 30tik ekainaren 12ra, Musikeneko auditoriuma aurten graduatzen diren ikasleek lau urtetan zehar ikasitako trebetasunak erakutsiko dituzten agertokia izango da. Gradu Amaierako Kontzertuak jendearentzat irekiak eta doakoak dira. Azken azterketa hauetan, ikasleek egindako ahalegina, dedikazioa eta hazkunde artistikoa erakutsiko dute. Kontsultatu kontzertu
MUSIKENEN IKASITAKO TALENTUEK AITORPENAK BATZEN JARRAITZEN DITUZTE
Musikeneko ikasle eta alumni-en ibilbideak arrastoa uzten jarraitzen du estatuko zein nazioarteko panorama musikalean. Azken astean, ikastegiari lotutako hainbat musikarik mugarri profesional berriak lortu eta aitortza garrantzitsuak jaso dituzte, lirika, konposizioa, jazza eta interpretazio orkestrala bezalako esparruetan. Aitortzarik nabarmenen artean dago
MUSIKENEK MANUEL DE FALLA – IGNACIO ZULOAGAREN GUTUN-BILDUMA AURKEZTUKO DU ADITUEN MAHAI-INGURU ETA MUSIKA ERREZITALDI BATEKIN
Ekitaldia datorren maiatzaren 27an, asteazkenean, izango da 19:00etan Musikeneko Auditorioan. Bi artisten senide zuzenek emango diote hasiera ekitaldiari, eta ondoren gutun-bildumaren egilearen eta San Telmo Museoko eta Eresbileko zuzendarien arteko mahai-ingurua egingo da. Ekitaldia amaitzeko, Ainhoa Izaguirre soprano eta