
JOSEPH MACEROLLO AKORDEOILARIA MUSIKENEN
Musikeneko akordeoi eta konposizio geletatik berrikuntza eta bikaintasuneko kulturarteko espazio bat sortu da Torontoko Unibertsitatearekin, etengabeko bilakaeran dagoen instrumentu batean zentratua, akordeoia, gainera gure kulturan oso errotua dagoena.
Bi erakundeen arteko nazioarteko harremanak sendotuz, Joseph Macerollo akordeoilari eta irakasle ezagunaren bisita dugu egunotan, bere ibilbidean 300 estreinaldi baino gehiago izan dituen akordeoi jotzaile bakarrenetakoa. Kanadako akordeoiaren bultzatzaile nekaezina, “Officer of the Order of Canada 2014” domina jaso zuen, herrialde horretako arte-sari handiena, eta akordeoiaren historiako adierazgarririk handienetako bat da.Musikenek, Joseph Macerolloren ibilbide luzearen bidez, Torontoko Unibertsitateko irakasle gisa eta Kanadako konpositoreekin kolaboratzaile gisa izan duen esperientzia etengabearen bidez, sortzaile horien eta azken urteetako euskal konpositore ospetsuenen arteko elkartruke bat erakusten du.
Nazioarte mailan ezagunak diren bi erakunderen eskutik, hala nola Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia eta Torontoko Unibertsitatea, bi herrialdeetan gaur egun akordeoiarentzat sortu den pedagogiaren eta sorkuntzaren bilakaerak akordeoiaren orainari eta etorkizunari buruzko ikuspegi oso gaurkotua eta esperimentatua eskaintzen digu.
- Programa osoa hemen