Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Kaierak bildumaren liburu berriaren aurkezpena, Gabriel Erkorekari eskainia

Kaierak bildumaren liburu berriaren aurkezpena, Gabriel Erkorekari eskainia

  • Data: maiatzak 23 – 19:30
  • Lekua: BILBO. Sociedad Filarmónica de Bilbao
  • Antolatzaileak: Musikene eta Eresbil
  • Bilduma: Kaierak: Basque Composers of the 21st Century
  • Programa: hemen

Datorren maiatzaren 23an Gabriel Erkoreka konpositoreari eskainitako Kaierak: Basque Composers of the 21st Century bildumaren laugarren alea aurkeztuko da. Musikenek eta Eresbilek argitaratutako  bilduma honek, euskal musikaren nazioarteko sustapena du helburu. Aurreko aleak Ramon Lazkano, Teresa Catalán eta Félix Ibarrondori buruzkoak izan dira.

Liburua hiru hizkuntzatan argitaratu da (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), eta Erkorekaren sormen-unibertsoaren erretratu osoa eta sakona eskaintzen du. Jon Bagües musikologoak egindako elkarrizketa luze bat eta Mikel Chamizo musikagile eta kazetariak idatzitako artikulu sakon bat biltzen ditu, bere musika-hizkuntzaren bilakaera eta eragin nagusiak aztertzen dituena. Gainera, liburukiak kronologia biografikoa, lanen katalogoa eta erreferentzia bibliografikoak ditu, eta ezinbesteko tresna da bere ibilbidea ezagutzeko eta aztertzeko.

Aurkezpena aukera paregabea izango da Euskal Herriko eta nazioarteko musikagile garrantzitsuenetako baten obrara hurbiltzeko eta Kaierak liburuki berri honen edukiak bertatik bertara ezagutzeko.

 

X