
MASTER AMAIERAKO KONTZERTU-HITZALDIAK 2024-25
Ekainaren 17tik 26ra, 2024-2025 ikasturteko Master Amaierako Kontzertu-Hitzaldiak egingo dira. Guztiak Musikeneko auditorioan izango dira. Espezialitate ezberdinen hedapen artistikoa izango dugu ikusgai, non Masterreko ikasketak egin dituzten ikasleek eskuratu dituzten trebetasun musikalak erakutsiko dituzte.
Ekitaldi hauek publikoarentzat irekiak eta doakoak dira.
Elkartu gurekin ikasleekin batera une berezi bat ospatzeko!