Sergio Barcellona
Vicenzan (Italia) jaioa, Civica Scuola di Musican (Milan) biola da gamba ikasi zuen eta Premier Prix saria lortu zuen Parisko Charles Munch Kontserbatorioan (1995). Laurea cum laude en Discipline della Musica (Boloniako Unibertsitatea), Musikologiako Masterra (2007, Euskal Herriko Unibertsitatea), cum laude doktoregoa lortu zuen nazioarteko aipamenaz 2018an.
Bere argitalpenen artean aipatzekoak dira La Canzone da Battello nel Settecento veneziano (1740-1750) monografia, Istituto per l ‘Enciclopedia Italiana-k eta Fondazione G. Cini-k (Erroma/Venezia, 1990) argitaratua, errepertorio honi buruzko erreferentziazko testutzat jotzen da. Doktorego-tesia (La canzone veneciana del siglo XVIII: entre tradición y repertorio internacional) laster argitaratuko du, ingelesez, Brepols Publishers argitaletxearen eskutik.
Musikologiako irakaslea izan zen 2003 eta 2016 artean (Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa), eta gaur egun Fonetika italiarreko irakasle titular da Musikenen, Musikaren Historia II irakasgaia ere irakasten duelarik.