Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Elena Escalza

Elena Escalza

Elena Escalza Bilbon jaio zen, eta bertako Kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak. Maria de Macedorekin ere ikasi zuen, Madrilen. Alemaniara joan zen, eta Freiburgeko Musikhochschule-n lizentziatura lortu zuen.

Frankfurteko Musikhochschule-n jarraitu zuen ikasten, eta Konzertsolistin diploma lortu zuen bertan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Alexander von Humboldt Fundazioaren bekak jaso ditu, baita La Caixa eta Deutscher Akademischer Austauschdienst erakundeek batera emandako beka ere.

Bere prestakuntza osatu du Gary Hoffman irakaslearekin, Parisko Ecole Normale-n, eta Lluis Claret irakaslearekin, Madrilgo Alcalá de Henareseko Unibertsitatean.

Gainera, hainbat biolontxelista garrantzitsurekin lan egin du, eta haien aholkuak jaso ditu, hala nola Janos Starker, Bernard Greenhouse, T. Demenga, F. Helmerson, Ivan Monighetti, Michael Sanderling etab.

“Cuarteto Quiroga” laukotea sortu du. Laukoteko kide izanik, Rainer Schmidten ikaslea izan da (“Cuarteto Hagen”), Reina Sofía Goi-mailako Musika Eskolan.

Sariak jaso ditu estatuko eta nazioarteko hainbat lehiaketatan, eta nabarmentzekoak dira Beethoven Klaviertrio Wettbewerb, Nicanor Zabaleta Saria, Espainiako Musikari Gazteen Kamera Musikaren Lehiaketa Nazionalaren Saria, Manresako Hiriaren Saria, etab.

Biolontxelista bakarlariaren plaza lortu du Alemaniako “Südwestdeutsche Philharmonie Konstanz: Orchester” orkestran.

Hari Laukoteko eta Errepertorio Orkestraleko irakasgaiaren irakaslea da Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian.

Cuarteto del Pino laukoteko eta Schubert hari-laukoteko kidea.

X