Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Damián Martínez Marco

Damián Martínez Marco

María de Macedorekin ikasi zuen Madrilen, Janos Starkerekin Bloomingtonen (AEB) eta Natalia Gutmanekin Stuttgarten. Londongo Guildhall Schoolen, Indianako Unibertsitatean (AEB) eta Stuttgarteko Musikhochschulen lizentziatua, sariak jaso ditu nazioarteko lehiaketatan. Kide bakarlari izan da Radio Televisión Española Orkestran (ORTVE) eta Orquesta de Barcelona i Nacional de Cataluyan (OBC) . P. Rundel, L. Foster, K. Penderecky, T. Guschlbauer, D. Harutyunyan, A. Ros Marbà, E. Garcia Asensio, G. Isabel Ramos bezalako maisuekin aritu da hainbat orkestra nazionaletan, Txekiako Ganbera orkestra besteak beste. Musikari handiekin jo du, hala nola Natalia Gutman, Misha Maisky, Christian Zacharias, Viviane Hagner eta Brodsky Laukotea. Cassadó Bikotea osatzen du Marta Moll de Alba pianistarekin. Oviedoko Unibertsitateko Orkestra Ikasketa Masterreko irakasle izan da, bai eta Bartzelonako Academia del Liceo Orkestran. 2003tik irakasle da Musikenen eta ESMUCen. Gaur egun Warner Classics disko etxearentzat grabatzen du.

X