Isabel Urrutia
Konposizioa, pianoa eta musika-pedagogia ikasi zituen Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Euskal Herrian ikasten jarraitu zuen Francisco Escuderorekin, eta ondoren Parisen José Luis Campanarekin.
Instrumentu bakarlarientzat, ganbera-musikarentzat, orkestra sinfonikoarentzat (bakarlariekin edo gabe) eta musika mistoarentzat (elektroakustikoa) konposatu ditu obrak.
Bere lanak Europa, Amerika eta Asia osoko areto eta musika jaialdietan interpretatu dira eta nazioarteko bakarlari eta ganbera taldeek eta orkestra ugarik estreinatu dituzte.
Bere musikari buruzko hitzaldiak eman ditu Europa eta Amerikako unibertsitate eta kontserbatorioetan, eta hainbat erakunde eta talderen enkarguak jaso ditu: CDMC, SGAE Fundazioa, AEOS…
Espainiako eta nazioarteko hainbat konposizio lehiaketa irabazi ditu orkestrarako bere lanekin.
2010ean Unescoren Konpositoreen Nazioarteko Tribunan Espainia ordezkatzeko aukeratu zuten.
2015etik, José Luis Campana konpositorearekin batera “World Timbres Mixture” konposizio-metodo berria garatu du, Parisko INA/GRMn hasitakoa.
Informazio gehiagorako: www.isabelurrutia.es