Mikel Cañada
Mikel Cañada Daute-Isla Baja Musika Eskolako fundatzailea eta zuzendaria izan da, Tenerifen, baita Musikeneko ikasketaburua eta zuzendari teknikoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko aholkularia eta Mecenartis SLko fundatzailea ere.
Musikako goi-mailako tituluduna izanik, “La animación en los Conciertos Didácticos” izeneko Unibertsitate Masterra ere egin zuen, Granadako Unibertsitatean, eta master hori abiapuntu bat izan zen bere jarduera profesionalean. Izan ere, orduz geroztik hainbat baliabide eta metodologiari buruzko ikerketan eta praktikan murgildu zen, kalitatezko zuzeneko musikaren eta, hainbat arrazoi direla medio, musika horretara iristeko modurik ez duten gizarte-sektoreen artean bitartekotza eraginkor bat errazteko asmoarekin.
2006az geroztik “Musika Gela” koordinatu du, hau da, Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Saila, eta bertatik hainbat proiektu eta ekintza zuzentzen ditu, musika gazteengana eta adimeneko eta garapeneko desgaitasunak dituzten pertsonengana hurbiltzeko asmoarekin.
Gaur egun, Mikel Cañada ROCE Red de Organizadores de Conciertos Educativos y Sociales sareko presidentea da.