Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Maite Bilbao

Maite Bilbao

Maite Bilbao Bartolomé (Bilbao, 1988). Musika Hizkuntza eta Hezkuntzaren Pedagogian lizentziaduna Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Musika Pedagogia, Rythmique Jaques-Dalcroze orientazioan Masterra, Genevako (Suitza) Haute Ecole de Musique ikastegian. 2013. urteaz geroztik Musika Hezkuntzaren Metodoak: Dalcroze irakasgaiaren irakasle Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Pedagogia espezialitatean, eta era berean irakasle gisa parte hartzen du musika-hizkuntzari aplikatutako didaktika eta instrumentuaren hastapenak espezializazio-ikastaroetan, ikastegi berean.

Certificat Dalcroze deitutakoaren irakaslea Bartzelonako Institut Joan Llongueresen, eta Musika Hizkuntzako irakaslea Leioako Udal Kontserbatorioan.

Irakaskuntza-esperientzia du hainbat gizarte-hezkuntzazko eremutan, adibidez estatuko eta atzerriko musika-eskola eta kontserbatoriotan, baita goi-mailako prestakuntzako erakundetan ere, adibidez Bartzelonako Unibertsitatean (UB) eta Bartzelonako Institut del Teatreko Escola Superior d’Art Dramàtic (ESAD) ikastegian.

Sormen artistiko eta pedagogikoko diziplinarteko proiektutan parte hartzen du beste testuinguru batzuetako profesionalekin lankidetzan.

X