Carlos Crooke
Tenore liriko, aktore, libretista eta eszena zuzendari.
Kantu ikasketak Amable Díaz sopranoarekin hasi zituen, eta ondoren Josefina Arregui, Inmaculada Egido, Tulio Gagliardo eta Enzo Spatola izan zituen irakasle. 1997an hasi zuen ibilbide profesionala tenore gisa. 2001etik opera eta zartzuelako paper komikoetan espezializatu da, Espainia eta Iberoamerikako areto nagusietan arituz. Jaime Chávarri, Emilio Sagi, Andrés Lima, Gerardo Mall edo Miguel del Arco bezalako eszena zuzendarien agindupean egin du lan.
Dramaturgiaren esparruan Mozarten “Der Schauspieldirektor” obra moldatu du gaztelerara, bai eta Karl Jenkinsen “Eloise” opera ere. “Las Leyendas de Bécquer” zarzuelaren eta “Lazarillo de Tormes” operaren libretista ere bada.
Eszena zuzendari gisa “Don Giovanni”, “Requiem escenificado de Mozart”, “El Amor Brujo”, “Cavalleria Rusticana”, “Gigantes y Cabezudos”, “La del Manojo de Rosas”, “Luisa Fernanda”, “Zarzuela de Alta Costura”, “El Género bello” eta “Eugenia: la voz de una violeta” obren muntaiak zuzendu ditu.
Manuel Penellaren “El Día de Reyes”, Cristóbal Oudriden “El Molinero de Subiza” edo Joaquín Valverderen “El Paraíso de los Niños” obrak ikuslego handiarentzat berreskuratzeko lanetan lagundu du.
Gaur egun “Errepertorioa eszenan” irakasten du Musikenen.