Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Francisco del Campo

Francisco del Campo

Patxi del Campo musikoterapeuta da, BMGIM Irudi Gidatua eta Musika metodoan espezializatutako terapeuta, eta Awareness Centred Deep Listening Center zentroko kidea. Música Arte y Proceso Institutuko zuzendaria. Musikoterapiako Europako Batzordeko kofundatzailea. 1994tik 1998ra bitarte, UPV/EHUko musikoterapia-masterraren zuzendaria izan zen. Aalborg Unibertsitateko (Danimarka) eta Musikeneko irakasle gonbidatua, eta Musikoterapiako Udako Eskolako koordinatzailea (2020an 34. edizioa egin da). La Mota de Polvo musika-ipuinen bildumako eta AgrupArte producciones enpresako zuzendaria.

Musikarekin eta musikoterapiarekin lotutako hainbat eta hainbat argitalpen egin ditu, hala nola “La música como proceso Humano” eta “Musicoterapia y Medicina”. Gaur egun, Arabako ESIko ZIUko ikerketa-taldeko kidea da, eta zainketa intentsiboetarako musikoterapiaren alorrean dihardu.

X